Europako txerri-haragiaren inportazioak ikertuko ditu Txinak
Txinak Europar Batasunetik (EB) esportatutako txerri-haragiaren eta eratorritakoen inportazioen aurkako ikerketa abiatuko duela adierazi du Txinako Merkataritza Ministerioak. Horrela bada, Asiako herrialdeak aurreratu egin du Bruselak Txinako ibilgailu elektrikoei ezarritako muga-zergen erantzuna.
Analistek aurreratu zuten Pekinen errepresaliak muga-zergen bultzatzailetzat jotzen diren herrialdeetan zentratzeko probabilitatea oso handia zela. Horrenbestez, horrek zuzenean eragin diezaioke Espainiari,;Hogeita Zazpien artean, txerri-haragiaren esportatzaile nagusia baita.
Merkataritza Ministerioak bere webgunean adierazi duenez, aipatutako zehapen-prozesuan txerri-haragia eta barrukiak bezalako produktuak berrikusiko dira, baita animalia-koipea eta horren eratorriak ere. Hala ere, ikerketak urtebetez luzatuko da.
Bruselak Txinari muga-zerga elektrikoak iragartzea espero zen eguna baino aste batzuk lehenago, Asiako herrialdeko prentsa ofizialak aurreratu zuen enpresa batzuek ikerketa hori eskatzeko aurkera zutela.
Horrekin batera, beste balizko errepresalien artean, 2,5 litroko gorako motorrak dituzten SUV autoen inportazioei ezarritako tasak % 25era igotzeko plan bat aurreratu zuen.
Funtsezko sektorea
Txerri-haragiaren sektorea funtsezkoa da Espainiak kudeatzen dituen nekazaritza elikagaien esportazioetan; batez ere, Txinara egiten diren esportazioetan. Izan ere, herrialdeak esportatzen duen % 61 produktu horren salmentatik dator.
Hala eta guztiz ere, Trivium China aholkularitza-enpresak atzo aurreratu zuenez, Pekinek erantzun "selektiboa" emango lieke geografia mailako muga-zergei, bai eta eragindako sektorei ere: "Nekazaritzako muga-zergak (..) zigorra izan litezke elektrikoen ikerketaren bultzatzaile nagusientzat".
Horrekin batera, Interpoc txerri-patronalaren datuen arabera, estatuak 560.000 tona baino gehiago esportatu izan ditu Txinara azken urtean zehar. Hori horrela, esportatutako produktuen % 20,33 izango litzateke Txina helburu duen txerri-haragiarena.
Zure interesekoa izan daiteke
Oiartzunen atzo izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.
LAB: Pradalesen Gobernuak "suspentso atera du" langileen aldeko politiketan
Garbiñe Aranburuk zalantzan jarri du lehendakariarekin egindako bilera-sortaren sinesgarritasuna, eta elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko legea bertan behera uzteko eskatu dio Imanol Pradalesi.
EHUren intersindikalak salatu du Unibertsitate Lege berriak unibertsitate publikoari beharrean, pribatuari egiten diola mesede
Sindikatuok "kezka handia" agertu dute Unibertsitate Lege berriarekin, eta salatu unibertsitate pribatuei diru publikoa jasotzeko bidea errazten diela, publikoaren kaltetan. Hain justu, EHUren "arazo larriena azpifinantzaketa" dela nabarmendu dute.
Greba deitu dute Bizkaiko metal merkataritzan urriaren 7rako, lan hitzarmen berri baten alde
ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek soldatak KPIaren arabera eguneratzea eta lanaldia Bizkaiko merkataritzako beste hitzarmen batzuetan ezarritako urteko 1.725 orduetara murriztea.
Gipuzkoako gasolindegietako langileak kalera atera dira lan-hitzarmen berriaren alde
Gipuzkoako gasolindegietako langileek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean, hitzarmen berriaren negoziazioen blokeoa salatzeko. Ia bi urteko prozesuaren ostean, langileak kexu dira patronalak ez duelako erakusten elkarrizketarako borondaterik. Akordiorik lortu ezean, iragarri dute datozen asteetan mobilizazioak areagotu ditzaketela.
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".