Merkataritza
2025/02/13 - 21:11
Trumpek gerra komertziala deklaratu dio Europar Batasunari, eta muga-zergak ezarriko dizkio
Europan produktu guztiei ezartzen zaien BEZagatik onartu ditu muga-zergak AEBko presidenteak. "Merkataritzan erabat basatia" izatea leporatu dio Trumpek EBri. Muga-zerga berriak ez dira berehala sartuko indarrean, "asteak" edo "hilabeteak" igaroko dira.
2025/02/13 - 17:59
Euskal abeltzainek errentagarritasun falta eta elikadura katearen legea ez dela errespetatzen salatu dute
Ekoizpen kostu handi eta okela kiloko jasotzen duten diru kopuru eskasa direla eta, txahalak Marokora, Libanora eta Turkiara esportatzera behartuta daude. "Konponbiderik aurkitu ezean, merkatuetan bertako haragia aurkitzeari utziko diogu", ohartarazi dute.
2025/02/11 - 11:03
AEBk altzairuari eta aluminioari ezarritako % 25eko muga-zergak martxoaren 12an sartuko dira indarrean
Donald Trump AEBko presidenteak sinatu du mundu osoko altzairuaren inportazioei % 25eko muga-zerga ezartzeko agindua, salbuespenik gabe.
2025/02/11 - 10:52
AEBk altzairu eta aluminioari ezarritako muga-zergei "neurri irmo eta proportzionalekin" erantzungo die EBk
Ursula von der Leyen Europako Batzordearen presidenteak X sarean egin du iragarpena, J.D Vance AEBko presidenteordearekin bildu atarian. Dena dela, Maros Sefcovic Merkataritza komisarioak nabarmendu du hitz egiteko prest daudela, gerra komertziala bientzat kaltegarria delakoan.
2025/02/10 - 21:15
AEBk % 28ko muga-zerga ezarri die Siemens Gamesa eta Windar konpainien dorre eolikoei
2021ean "dumping"aren aurkako % 73 muga-zerga ezarri zieten behin-behinean. Siemens Gamesak neurriaren aurka egin zuen, eta orain AEBko Merkataritza Auzitegiak zerga portzentajea zenbatekoa izango den erabaki du.
2025/02/10 - 08:26
Altzairuaren eta aluminioaren inportazioei % 25eko muga-zergak ezarri dizkie Trumpek, gaurtik hasita
Txina da bi metal horien ekoizle nagusia, beraz, baliteke Pekinek zerga gehiagorekin erantzutea. Hain justu, gaur sartu dira indarrean AEBko hainbat produkturi Asiako erraldoiak iragarritako % 10-15eko muga-zergak.
2025/02/05 - 15:04
AEBko Posta Zerbitzuak berriro onartzen ditu Txinatik eta Hong Kongetik bidalitako paketeak
Ameriketako Estatu Batuetako Posta Zerbitzuak (USPS) asteartean utzi zion Txinako eta Hong Kongeko paketeak onartzeari, Txinako produktuen aurkako muga-zerga berriak indarrean sartzearekin bat.
2025/02/04 - 18:09
Horrelakoak dira Txinak AEBri ezarri nahi dizkion muga-zerga berriak
Datozen orduetan Txinarekin hitz egingo duela iragarri du Trump presidenteak. Ohartarazi du akordiorik lortu ezean, muga-zergak are gehiago igo daitezkeela.
2025/02/04 - 10:21
Txinak ere muga-zergekin erantzun dio Trumpi, AEBko zenbait produkturi % 10 eta % 15 arteko zergak ezarrita
Besteak beste, AEBtik inportatutako gasari, petrolioari eta ibilgailuei ezarriko dizkie muga-zergak Txinak. Horrez gain, Google multinazionalaren kontrako ikerketa abiatu du, Monopolioaren Aurkako Legea urratu duelakoan.
2025/02/03 - 11:44
Trumpen muga-zergek zartakoa eragin dute burtsetan eta dolarrak gora egin du
Asiako eta Europako merkatuak gorriz tintatu dira, Donald Trumpek Kanadari, Mexikori eta Txinari muga-zergak ezarriko diela iragarri osteko lehen saioan. Dolarrak, ifrentzuan, gorako bidea hartu du, eta euroarekin parekatu da ia.
2025/02/03 - 09:15
Trumpek Kanadarekin eta Mexikorekin hitz egingo du gaur, muga-zergak indarrean sartu bezperan
AEBko presidenteak ez du uste Sheinbaum eta Trudeaurekin izan behar dituen elkarrizketek "ezer izugarririk" ekarriko dutenik. Biek ala biek iragarri dute neurri bertsuekin erantzungo dutela. Dena dela, Mexikok ez du oraindik zergen gaineko xehetasunik eman, eta gaurko atzeratu du iragarpena.
2025/01/31 - 11:42
''Brexita egon izan ez balitz, Erresuma Batuko BPGa % 4 handiagoa izango zatekeen; ez da erabaki ona izan''
5 urte dira Brexita indarrean sartu eta Erresuma Batua Europar Batasunetik atera zela. Niko Cuenca ekonomialariak erabaki honek ekarri dituen ondorio ekonomiko, politiko eta sozialak aztertu ditu.
2025/01/10 - 07:00
''Guk produktua urte osoan zehar defendatzen dugu; ez gara merkealdien sarean sartzen''
Neguko merkealdi betean gauden honetan, bada sare horretan ez sartzea hautatu duenik. Donostiako Alde Zaharrean dagoen Enbata dendaren kasua da hori. Bertan izan gara, erabaki hori zergatik hartu duten jakiteko, eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberara ere jo du, galdera egiteko.
2025/01/04 - 15:09
Gipuzkoako arropa eta zapata dendetako langileek greba egin dute Estatuko hitzarmena ez aplikatzea eskatzeko
ELAk deitutako hamabosgarren greba egunean, eta Errege egunaren aurreko azken lanegunean, dozenaka langilek manifestazioa egin dute Donostiako erdialdean, eta kate handietako denda batzuen aurrean gelditu dira, besteak beste, "gaur ez da erosten" oihukatzeko.
2025/01/02 - 21:08
33.000 ibilgailu baino gehiago saldu dira Hego Euskal Herrian, ia % 6ko igoera EAEn eta % 2koa Nafarroan
EAEn 25.772 ibilgailu saldu ziren 2024an, eta 24.409 2023an. Bitartean, Foru Erkidegoan 7.321 ibilgailu saldu ziren, eta aurreko urtean, berriz, 7173. Espainiako Estatuan, matrikulazioak % 7,1 areagotu ziren iaz, eta 1.016.885 saldu ziren.
2024/12/06 - 21:44
Hauek dira Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko merkataritza akordioaren gakoak
Akordioak Ozeano Atlantikoaren bi aldeetako 700 milioi lagunetik gorako merkatuari muga-zergak murriztuko dizkio, baina oraindik EBko Parlamentuak eta Kontseiluak eta Hego Amerikako herrialdeetako kongresuek onartu behar dute.
2024/12/06 - 15:47
Merkataritza libreko ituna itxi dute Mercosurrek eta Europar Batasunak
"Gure aliantza indartzen gaude, eta horrekin mezu argi bat ari gara bidaltzen munduari", adierazi du Von der Leyenek. Bitartean, Europako nekazarien eta kooperatiben batzordeak deitoratu egin du akordioaren iragarpena, eta protestak iragarri ditu Bruselan astelehenerako.
2024/11/22 - 11:29
Euskadi Bono Dendak bonuen % 75a trukatu du lehen astean
Bertako merkataritza sustatzeko ekimen honek 261.000 kontsumitzaile baino gehiago erakarri ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta gertuko ekonomia indartzeko tresna eraginkor bihurtu da.
2024/11/15 - 06:00
Hasi da Euskadi Bono Denda kanpaina: Hau da deskontua lortzeko jakin beharreko guztia
Abenduaren 5era bitartean, abian da tokiko merkataritza sustatzea helburu duen Euskadi Bono Denda programaren bosgarren eta azken edizioa.
2024/11/13 - 15:16
Ostiralean hasiko da Euskadi Bono Dendaren azken edizioa, 30 euroko erosketa bakoitzeko 10 euroko deskontuekin
Aurtengo kanpainan tokiko merkataritza sustatzeko 3,5 milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak. 16 urtetik gorakoek gehienez hiru bono eskuratu ahalko dituzte (orain arte, bost ziren).