Nolakoak dira Trumpek iragarritako "elkarrekiko muga-zergak" eta zein dira sektorerik kaltetuenak?
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak lehen pausoa eman du herrialdeen araberako "elkarrekiko muga-zergak" ezartzeko. Gauzak horrela, produktu estatubatuarrak zergapetzen dituzten herrialdeak banan-banan aztertu, eta horietako bakoitzak AEBko esportazioei aplikatzen dizkieten tarifak parekatuko ditu. Europar Batasuna izango da kaltetu nagusietako bat.
Muga-zerga herrialde batek atzerritik erositako produktu bati ezartzen dio zerga da, prezioa igotzeko eta, ondorioz, eskaera apaltzeko asmoz.
Hortaz, AEBko produktuei ezarritako zergen araberakoak izango dira muga zergak; ez dira herrialde guztientzat berdinak izango.
"Justizia arrazoiengatik, muga-zergak ezarriko ditudala erabaki dut, eta horrek esan nahi du herrialde batek AEBri ordainarazten badio guk gauza bera kobratuko diogula, ez gehiago ez gutxiago", azaldu du Trumpek Bulego Obalean.
Trumpen gezurrak: BEZa "ezkutuko muga-zerga bat da"
Trumpek "merkataritzan erabat basatia" izatea eta BEZaren (Balio Erantsiaren gaineko Zerga) bidez "ezkutuko zerga" gisa jo duena inposatzea leporatu dio Europar Batasunari, Luxenburgon % 17 eta Hungarian % 27 artekoa baita.
Nico Cuenca ekonomialariak Euskadi Irratian azaldu duenez, BEZa ez da muga-zerga bat, "mundu osoko ia estatu gehienetan aplikatzen den zerga bat" baizik. Hortaz, Trumpek "gezurra" esan eta "tranpa" egiten duela nabarmendu du. Horren esanetan, gainera, AEBk eta EBk elkarri ezartzen dizkioten muga-zergak aztertuz gero, Europar Batasunak Ameriketako Estatu Batuei muga-zerga gutxiago ezartzen dizkio, alderantziz baino, "batez besteko muga-zergak merkeagoak direlako Europan".
Europar Batasunari aplikatutako muga-zergak
Estatukide bakoitzak muga-zerga pertsonalizatuak izango ditu, AEBko goi-funtzionario batek memoranduma sinatu aurretik esandakoaren arabera. Ez da % 10eko edo % 25eko tarifa uniformea aplikatuko; aitzitik, Washingtonek tasa bereziak ezarriko ditu, estatu bakoitzak AEBri ezartzen dizkien muga-zergen eta "oztopoen" arabera.
Sektore kaltetuenak
Gaur egun, AEBk % 2,5eko zerga ezartzen dio inportatutako ibilgailuei, baina kopuru hori % 27ra igo daiteke.
Kontrara, EBk % 10eko muga-zerga ezartzen die inportatutako ibilgailuei, Europar Batasuneko BEZaz gain (gutxienez % 17koa da). Beraz, politika berriarekin, AEBk tarifa baliokidea aplikatuko luke, % 10eko muga-zerga eta BEZari dagokion ehunekoa batuz, eta horrek tasa % 27ra arte igo lezake.
Kaltetutako beste sektore batzuk erdieroaleen edo txipen sektoreak eta farmaziaren industria lirateke. Hain zuzen ere, EBtik AEBra gehien esportatzen duen sektoreen artean industria farmazeutikoa ageri da lehen postuan, Eurostat Europako Estatistika Institutuak 2023an argitaratutako azken datuen arabera, bigarren tokian ageri den autogintzaren aurretik.
Farmazia produktuei dagokienez, EBko herrialdearen arabera aplikatzen zaien BEZ zerga ezberdina da: % 5 Hungarian, % 4 eta % 21 artean Espainian eta % 19 Alemanian.
Noiz sartuko dira indarrean?
Muga-zerga berriak ez dira berehala sartuko indarrean, "asteak" edo "hilabeteak" igaroko dira, eta AEBrekin merkataritza defizit handiena duten estatuak zigortuko dituzte, goi-funtzionario batek memoranduma sinatu aurretik azaldu duenez.
"Mundu guztia AEBrekin aprobetxatu da, eta prezio altua ordaindu dugu horregatik. Ameriketako Estatu Batuek herrialde askori lagundu die, finantza kostu handiarekin urteetan zehar. Orain da garaia herrialde horiek euren alde egin duguna gogoratzeko, eta gu modu justuan tratatzeko", adierazi du Trumpek.
Dagoeneko Trumpek mundu osoko altzairuaren eta aluminioaren inportazioei % 25eko muga-zergak ezarri dizkio. Aipaturiko muga-zergak martxoaren 12an sartuko dira indarrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.