Trumpek gerra komertziala deklaratu dio Europar Batasunari, eta muga-zergak ezarriko dizkio
Donald Trump AEBko presidenteak iragarri du muga-zergak ezarriko dizkiela AEBko produktuak zergapetzen dituzten herrialdeei, herrialde horiek AEBko esportazioei aplikatzen dizkieten tarifen parekoak jarrita. Erabaki horren kaltetu nagusietako bat Europar Batasuna izango da.
"Justizia arrazoiengatik, muga-zergak ezartzea erabaki dut, eta horrek esan nahi du herrialde batek AEBri ordainarazten badio guk gauza bera kobratuko diogula, ez gehiago ez gutxiago", azaldu du Trumpek Bulego Obalean.
Muga-zerga berriak ez dira berehala sartuko indarrean, "asteak" edo "hilabeteak" igaroko dira, eta AEBrekin merkataritza defizit handiena duten estatuak zigortuko dituzte, goi-funtzionario batek memoranduma sinatu aurretik azaldu duenez.
"Mundu guztia AEBz aprobetxatu da, eta prezio altua ordaindu dugu horregatik. Ameriketako Estatu Batuek herrialde askori lagundu die, finantza kostu handiarekin urteetan zehar. Bada garaia herrialde horiek euren alde egin duguna gogoratzeko eta gu modu justuan tratatzeko", adierazi du Trumpek.
Trumpek sinatutako agiriak AEBrentzat nazioarteko merkataritzan tratu "bidegabea" eragin duten bi alde ditu hizpide: beste estatu batzuek AEBko esportazioei ezarritako muga-zergak eta "muga-zergarik gabeko hesiak" deiturikoak, araudietatik hasi eta dibisa-trukeagatiko tasetaraino.
Estatu bakoitzak muga-zerga pertsonalizatuak izango ditu, aipatu funtzionarioaren arabera. Ez da % 10eko edo % 25eko tarifa uniformea aplikatuko; aitzitik, Washingtonek tasa bereziak ezarriko ditu, estatu bakoitzak AEBri ezartzen dizkion muga-zergen eta "oztopoen" arabera.
Kritika gogorrak EBri
Agintaria bereziki kritikoa izan da Europar Batasunarekin, eta "merkataritzan erabat basatia" izatea eta BEZaren (Balio Erantsiaren gaineko Zerga) bidez "ezkutuko zerga" inposatzea leporatu dio Bruselari, Luxenburgoren % 17 eta Hungariaren % 27 artekoa baita.
"Bada arrazoi bat Alemaniak guk saltzen dizkiegunak baino auto gehiago saltzeko, eta ez da kalitateagatik edo estatubatuar diseinuagatik. Praktika komertzial desleialengatik besterik ez da, eta hori larria da. Muga-zerga ezkutua da", salatu du Trumpek.
Goi-funtzionario batek EFEri azaldu dionez, baliteke Europako automobilgintza sektoreak tarifen igoera nabarmen bati aurre egin behar izatea. Gaur egun, Washingtonek % 2,5eko zerga ezartzen die inportatutako ibilgailuei, baina baliteke % 27ra igotzea.
Gaur egun, EBk % 10eko muga-zerga ezartzen die inportatutako ibilgailuei, Europar Batasuneko BEZaz gain (gutxienez % 17koa da). Beraz, politika berriarekin, AEBk tarifa baliokidea aplikatuko luke, % 10eko muga-zerga eta BEZari dagokion ehunekoa batuz, eta horrek tasa % 27raino igo lezake.
Trumpek dagoeneko % 25eko muga-zergak ezarri dizkio mundu osoko altzairu eta aluminio inportazioei, eta martxoaren 12an sartuko dira indarrean.
Gainera, hilabetez atzeratu zituen Mexikori zein Kanadari ezartzekoak diren % 25eko muga-zergak. Txinari jarritako muga-zergak, ordea, indarrean sartu dira. Txanpon berarekin erantzun zion Asiako erraldoiak, eta % 10 eta % 15 arteko muga-zergak ezarri zizkion, otsailaren 10etik aurrera AEBtik inportatutako zenbait produkturi.
BRICS taldeko estatuei ere mehatxu egin die
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak BRICS+ blokea ere mehatxatu du. Hasieran Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika estatuek osatu zuten eta gerora zabaldu den taldeari esan dio dolarrarekin "jokatzen" badute % 100eko muga-zergak ezarriko dizkiela.
"BRICS asmo txarrarekin sortu zuten", esan du handi-mandiak, eta "dolarrarekin jokatzen badute, egun berean % 100eko muga-zergak ezarriko dizkiegu", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Trump catering kamioi batean ezkutatuta eraman zuten NATOk Turkian egin zuen goi-bileratik irtetean
AEBko inteligentzia-zerbitzuek diseinatu zuten plana, presidentearen hegazkinaren aurkako Iranen mehatxu sinesgarri bat antzeman ondoren.
130 hildakotik gora eta 500 zauritu baino gehiago, Kolonbia astindu duen lurrikararen ondorioz
Dozenaka eraikin kolapsatu dira, ospitaleak gainezka daude, aireportu batzuk itxi eta etxeratze aginduak ezarri dituzte, erreskate lanei ekiten dieten bitartean.
Gutxienez 111 hildako eta kalte handiak Kolonbian, 7,4 graduko lurrikara baten ondorioz
Hildakoen kopuru handiena Risaralda departamenduan izan da oraingoz, 40 pertsona hil baitira; Cauca haranean, aldiz, 27 eta lau Chocon, lurrikararen epizentroa. Bogotan, Calin, Popayanen, Manizalesen, Armenian, Medellinen eta erdialdeko eta mendebaldeko beste hiri batzuetan ere nabaritu dute.
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.