Mexiko eta Kanadari ezarri nahi dizkien arantzelak hilabete atzeratu ditu Trumpek, baina Txinari ezarri dizkio
Donald Trump AEBko presidenteak hilabetez atzeratu ditu Mexikori zein Kanadari ezartzekoak ziren % 25eko muga-zergak, azken orduan bi herrialdeekin mugen kontrolari buruz lortutako akordioei esker. Txinari jarritako muga-zergak, ordea, indarrean sartu dira, baina Trumpek iragarri du Pekinekin hartu-emanak hasiko dituela "ziurrena" datozen 24 orduetan.
Asiako erraldoia, baina, ez da erantzun gabe geratu, eta jakinarazi du % 10-15eko muga-zergak ezarriko dizkiela AEBko hainbat produkturi; neurriok otsailaren 10ean sartuko dira indarrean. Zehatz esanda, % 15eko gain-zerga jarriko die ikatzari eta gas natural likidotuari, eta % 10ekoa, petrolio gordinari, nekazaritzako makineriari, zilindrada handiko ibilgailuei eta kamionetei.
Horiek nahikoa ez, mineral batzuen esportazioan (tungstenoa, telurioa, bismutoa, molibdenoa eta indioa) kontrol gehiago ezartzeko asmoa du, eta Googleren kontrako ikerketa abiatuko du monopolioagatik.
Behin-behineko akordioa Mexiko eta Kanadarekin
Beste bi herrialdeek, Mexikok eta Kanadak, muga-zergak saihestu dituzte, oraingoz. Biek ala biek 10.000 soldadu jarriko dituzte mugan, fentalinoaren trafikoa eta migratzaileen joan-etorria zaintzeko.
Claudia Sheinbaum Mexikoko presidentea izan zen akordioa iragartzen lehena. Jakinarazi zuen AEBk eta bere herrialdeak partekatzen duten mugan Guardia Nazionalaren 10.000 agente jarriko dituela. Trumpen esanetan, "soldaduek fentaniloaren trafikoa eta migratzaile ilegalak geldiarazten jardungo dute.
Kosta ala kosta, muga-zergak saihestea izan da Mexikoren helburua, izan ere, Estatu Batuak dira bere bazkide komertzial garrantzitsuena. Iaz, esaterako, esportazioak Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 30 izan ziren, 490.183 milioi dolar, Mexikoko Lehiakortasunaren Institutuaren datuen arabera.
Gerora etorri zen Justin Trudeau Kanadako lehen ministroarekin egindako hitzarmena. Horrek ere 10.000 soldadu gehiago jarriko ditu mugan, eta 1.300 milioi dolar bideratuko ditu muga zaintzeko egitasmo batera. "Helikoptero, teknologia eta giza baliabide gehiago jarriko ditugu, AEBrekin koordinazioa hobetuta, fentaniloaren trafikoa geldiarazteko", azaldu du X sarean partekatutako mezu batean.
Gainera, Trudeauk agindu du "fentaniloaren tsar" bat izendatuko duela, droga hori kontrolatzeko, eta drogaren kartelak erakunde terroristen zerrenda sartuko dituela adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.
AEBk Kuwaiten duen base militar baten aurkako erasoa aldarrikatu du Iranek
Irakeko Gobernuak ukatu egin du bere lurraldearen barruan erasoak baimendu izana, Estatu Batuetako presidenteak aste honetan ziurtatu ostean Saudi Arabiarekin batera eta Irakekin koordinatuta egin zituztela erasoak. Bestalde, Itsaso Gorria babesteko nazioarteko koalizio baten sorrera iragarri du Saudi Arabiak.