Trumpen muga-zergek zartakoa eragin dute burtsetan eta dolarrak gora egin du
Beste lurrikara bat burtsetan, oraingoan Donald Trump AEBko presidenteak Txinari, Mexikori eta Kanadari % 10-25eko muga-zergak ezarriko dizkiela jakin berritan. Asiako —lehenak izan dira irekitzen— zein Europako merkatuek jaitsierekin ekin diote egunari, gerra komertzialaren atariko.
Dibisen merkatuan, dolarrak gorako bidea hartu du, eta igoera historiko batekin, euroaren pare jarri da ia. Muga-zergapean izango diren bi herrialdeen monetak, Kanadako dolarrak eta Mexikoko pesoak, kontrako bidea egin dute, eta azken urteetako maila baxuenera jaitsi dira. Euroak ere behera egin du (2022ko azaroko mailara), % 1,18, eta 1,024 dolarrean aldatzen da, ia-ia paretsu.
Asiako burtsak behea jota geratu dira, batez ere Tokio eta Seul. Tokioko (Japonia) Nikkei indizeak % 2,66 galdu du, eta Seulgo Burtsako (Hego Korea) Kospik, % 2,52. Taiwango Burtsako indizea are gehiago jaitsi da, % 3,53ra. Kolpe txikiena Hong Kongoak jaso du, % 0,04 bakarrik galduta.
Txinako Burtsek, Shanghaigoak eta Shenzhengoak, ez dute gaur saiorik eduki, Txinako urte berriko oporrak direla eta, eta asteazkenean ekingo diote jardunari.
Europako burtsetan ere gorria nagusi. Gehienek % 1eko beherakadak izan dituzte, euroa 1,03 dolarretan kotizatzen dela.
Saioaren irekieran, Frankfurtekoa (Alemania) da denetan gehien jaitsi dena: % 1,95. Ondotik datoz Pariskoa (% 1,88), Milangoa (% 1,54), Madrilgoa (% 1,30) eta Londresekoa (% 1,23). Euro Stoxx50 indizeak ere (Europako enpresa handienek bertan kotizatzen dute) % 1,94 galdu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestituko dira litroko bihartik aurrera, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.