Protekzionismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBk % 28ko muga-zerga ezarri die Siemens Gamesa eta Windar konpainien dorre eolikoei

2021ean "dumping"aren aurkako % 73 muga-zerga ezarri zieten behin-behinean. Siemens Gamesak neurriaren aurka egin zuen, eta orain AEBko Merkataritza Auzitegiak zerga portzentajea zenbatekoa izango den erabaki du.
Dorre eoliko bat.
Dorre eoliko bat.

Ameriketako Estatu Batuetako Nazioarteko Merkataritza Auzitegiak erabaki du Siemens Gamesa Renewable Energyk (SGRE), Windar Renovablesek (Windar) eta haren zenbait filialek Espainian fabrikatutako dorre eolikoen esportazioei % 28,55eko muga-zerga ezartzea.

Erabakia urtarrilaren 28an hartu zen, eta astearte honetan argitaratuko da Erregistro Federalean, Estatu Batuetako Aldizkari Ofizialean, eta 2021ean ezarritako dumpingaren kontrako % 73ko zerga murriztea dakar, Siemens Gamesak eskatu bezala.

Siemens Gamesak behin-behineko erabakiaren aurka egin zuen, Merkataritza Departamentuak % 73ko tasa inposatzea "legez kanpokoa" zela argudiatuta.

Lehen ebazpen batean AEBko erakundeek % 73ko muga-zergari eutsi bazion ere, bigarren hausnarketa batean finkatu beharreko batez besteko dumping marjina % 28,55ekoa dela ondorioztatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

iberdrola galan pradales etxanobe bengoetxea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita

Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan, Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu ditu ekitaldiak, eta konpainiaren historia gogora ekarri dute. "Argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia.

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X