EBk AEBko muga-zergei emandako erantzunaren gakoak: bi fase eta produktuen bi zerrenda
Europar Batasunak (EB) 26.000 milioi eurorainoko neurri "azkarrak eta proportzionalak" bultzatu ditu gaur, Washingtonek Europako altzairu eta aluminioari ezarritako % 25eko muga-zergei erantzuteko.
Nolanahi ere, Ursula von der Leyen Europako Batzordearen presidenteak Maros Sefcovic Merkataritza komisarioari agindu dio Ameriketako Estatu Batuekin elkarrizketetan jarraitzeko, "konponbide hobeak" lortzeko; kasu horretan, iragarritako neurriak "edozein unetan" bertan behera geratuko lirateke.
Bi fase
Europako Batzordeak, 27 estatu kideen merkataritza politika kudeatzen duen erakundeak, esan du "kontu handiz neurtu" duela bere erantzuna, eta bi fasetan iritsiko dela, Washingtonekin konponbide negoziatua bilatzen jarraitzen duen bitartean.
Lehenik eta behin, 2018an eta 2020an onartutako neurriak automatikoki berriz indarrean jarriok ditu Bruselak, Donald Trumpen lehen Gobernuak altzairuaren eta aluminioaren Europako inportazioei ezarritako muga-zergei erantzuteko.
Orduan, besteak beste, AEBko motorrei, itsasontziei edo bourbonari muga-zergak ezarri zizkien EBk.
Bigarrenik, Batzordeak neurri-sorta bat proposatu du, Ameriketako Estatu Batuek ezarritako muga-zergen eragin ekonomikoa berdintzeko (28.000 milioi euro).
Kaltetutako produktuen bi zerrenda
AEBk ezarritako muga-zergak 2018an, Europako 6.400 milioi altzairu eta aluminio esportazioei eragin zien, hau da, 8.000 milioi, 2024ko fluxuak eta balioak kontuan hartuz gero. 2020ko urtarrilean muga-zerga gehigarriak aplikatu ziren, eta EBko esportazioen 40 milioi euro ingururi kalte egin zieten.
Lehen zerrenda 2018ko ekainean sartu zen indarrean eta, bigarrena, 2021eko ekainean egitea aurreikusita zegoen, baina, hori gertatu aurretik, Washingtonek 2025eko martxoaren 31ra arte bertan behera utzi zituen neurri guztiak.
Orain, zerrenda horiek automatikoki aplikatuko zaizkie apirilaren 1ean AEBko produktuei, 4.500 milioi euroko balioarekin, brexitaren eragina eta 2018tik izandako inportazioen beherakada kontuan hartuta.
Europako Batzordeak proposatutako produktu estatubatuarren zerrenda berriari dagokionez, muga-zergak 18.000 milioi euroko balioa duten ondasunei eragiten die, eta apirilaren 13an indarrean sartzea aurreikusten dute agintariek.
Kaltetutako produktu estatubatuarrak
EBk aipatzen dituen produktu estatubatuarren artean industrialak (altzairua eta aluminioa, ehungintza, larruzko salgaiak, etxetresna elektrikoak, etxeko lanabesak, plastikoak eta zurezko produktuak) eta nekazaritzakoak (etxeko hegaztiak, behi-haragia, itsasoko produktu jakin batzuk, oskoldun fruituak, arrautzak, esnekiak, azukrea eta barazkiak) daude.
Europar Batasuneko iturriek argi utzi dute EBk ez diola bere buruari kalterik egingo, eta muga-zerga berrien ondorioz Europako merkatua mugatuz gero, beste inportazio batzuengatik erraz ordezka ditzakeen produktu estatubatuarrak jarriko dituela jomugan.
Adibide gisa, Louisianatik (Mike Johnson Ordezkarien Ganberako presidentearen sorterria) ekarritako soja aipatu dute, Brasildik edo Argentinatik erraz inportatu daitekeena, edo senatari errepublikarrak dituzten estatuetatik ekarritako produktuak, hala nola Alabama, Virginia edo Georgia, nahiz eta lurralde demokratetako ondasunetan ere fokua jarri duten, Kalifornian, esaterako.
Prozedura
Muga-zergen pakete berri hori aplikatu ahal izateko, Bruselak kontsultarako epea zabaldu du eragile interesdunekin, zigortu daitezkeen produktuen zerrendari buruz hausnarketa egiteko.
Martxoaren 26an amaituko da epe hori, eta, orduan, Europako Batzordeak jasotako ekarpenak aztertuko ditu, ekintzen proiektua amaitu eta estatu kideen esku utzi aurretik. Ondoren, EBko estatu kideei proposamena berresteko gonbita egingo zaie.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.