Merkataritza
2024/11/13 - 08:51
Albiste izango dira: Beste borraska bat Mediterraneoan, Guggenheimeko zuzendari berria eta Euskadi Bono Denda
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/28 - 19:42
Urriko Azken Astelehenak izandako arrakasta gorabehera, hau da Euskadiko gainerako azoken errealitatea
Ordiziako edo Gasteizko Santa Barbarako azokek beherakada izan dute azken urteotan.
2024/10/25 - 20:30
Bizkaiak 10 euroko 5.000 deskontu-bonu jarriko ditu dendetan konponketak egiteko
Helburua da hondakinen murrizketa sustatzea eta hainbat kontsumo-ondasunen bizitza baliagarria luzatzea. Lurraldeko saltokiek azaroaren 15era arte izango dute atxikitzeko, eta kanpaina abenduaren 9an abiatuko da, kontsumitzaileentzat batere kosturik gabe.
2024/10/23 - 12:16
Azaroaren 15etik abenduaren 5era izango da Euskadi Bono Denda kanpainaren V. edizioa
Aurtengo kanpainak 3,5 milioi euroko partida du. Herritarrek 30 euroko balioa duten produktuak erosi ahalko dituzte denda txikietan, 10 euroko deskontuarekin.
2024/10/05 - 17:17
Ehungintzaren eta oinetakoen sektoreko greba Araban eta Bizkaian, ''Estatuko hitzarmena inposatzearen aurka''
Arropa eta oinetako saltokietako langileek greba eguna dute gaur Araban eta Bizkaian. ELAren deialdiarekin bat eginez, manifestazioa egin dute Bilbon, "Espainia mailako hitzarmena inposatzearen aurka".
2024/09/15 - 15:40
Arabako Errioxako ardoaren salmenta % 4,4 jaitsi da, mundu mailan ardoaren salmentak behera egin baitu
Amaia Barredo sailburuak Arabako Errioxako Mahats-bilketaren 29. Jaian, Moredan, azaldu duenez, ardoa ekoizten duten eremuek "egoera global zaila" bizi dute, inflazioa, tentsio politikoak eta garraioaren eta horniduren krisia tarteko.
2024/08/27 - 22:11
'Manteroen' aldeko plataformak politika aldatzeko eskatu dio Bilboko Udalari, Poliziaren indarkeriaren aurrean
Manteroekin Bat plataformak elkarretaratzea egin du Bizkaiko hiriburuan. Salatu dute egungo politikek kaleko saltzaileen eskubideei "larriki" eragiten dietela.
2024/07/18 - 12:58
Langabezia % 7,5era jaitsi da EAEn bigarren hiruhilekoan eta 80.100 langabe daude, 4.500 gutxiago
Datu horiek 2023ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia-tasak soilik hamarren bat egin du behera, % 7,6tik % 7,5era.
2024/07/11 - 21:13
Saltoki txikia zaharkituta dago, eta pertsona etorkinen presentzia handiagoa da
Autonomoen kopuruak behera egin du sektorean, eta enpleguan errotazio handia duten soldatapekoen kopuruak ere gora egin du. Gainera, % 95,4 enpresa oso txikiak dira; % 69k pertsona bat edo bi bakarrik enplegatzen dituzte, eta % 84k ez dute ez iganderik ez jaiegunik irekitzen.
2024/06/28 - 16:19
Hasi dira udako beherapenak
Hasi dira, ofizialki, udako beherapenak. Esperantza handia dute dendariek, orain arte egindako eguraldi txarrak jaitsiera nabaria eragin baitu udako arropen salmentan.
2024/06/17 - 19:08
Europako txerri-haragiaren inportazioak ikertuko ditu Txinak
Asiako herrialdeak aurreratu egin du Bruselak Txinako ibilgailu elektrikoei ezarritako muga-zergen erantzuna, eta neurri horiek zuzenean eragin diezaioke esportatzaile nagusi den Espainiari.
2024/06/13 - 00:26
Espainiako Gobernuak elikagaien BEZ murriztua luzatuko du, baina OCUk "nahikoa ez" dela dio
OCUk Espainiako Gobernuari eskatu dio "premiaz eta nabarmen" handitzeko 200 euroko txekearen zenbatekoa 27.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten familientzat, bai eta onuradunen kopurua ere, eta, aldi berean, diru-sarreren muga handitzeko.
2024/05/26 - 15:53
Ehunka lagun bildu dira Donostia Defendatuz plataformak "hiri eredu bizigarri baten alde" deitutako martxan
Martxa 12:00etan abiatu da Easo plazatik 'Donostia ez dago salgai! Hiri bizigarri aten alde' lelopean. Donostia ez dagoela salgai aldarrikatu, eta Udalari, gutxi batzuen interes ekonomikoak barik, herritarrak lehenetsi ditzala exijitu diote.
2024/04/04 - 21:31
Nafarroak ñabardurekin bat egin du tabakoaren aurkako egitasmoarekin, eta EAEk gaur argituko du bere jarrera
"Logikoki, ezin dugu aurka egin, estrategiaren alde orokorrekin ados gaudelako", esan du Nafarroako Osasun kontseilariak, "baina ezin dugu aldeko boto argirik eman, informazioa falta baita", zehaztu du.
2024/03/21 - 17:42
Maroko-Europa arrantza ituna errefusatu du EBko Auzitegiaren abokatuak, saharar herria ez errespetatzeagatik
Abokatu nagusi baten ondorioak lotesleak ez diren arren, Luxenburgon egoitza duen auzitegiak kontuan hartzen ditu gehienetan epaia ematen duenean.
2024/03/15 - 19:57
Bruselak elikagaien hornikuntza-katean behatoki bat martxan jartzeko proposatu du
Behatokiak lehen bilera egingo luke uda honetan, eta elikadura-horniduraren kateko sektore guztietako ordezkariek eta estatu kideetako eta Europako Batzordeko ordezkariek osatuko lukete.
2024/03/12 - 19:00
Mercadonak % 40 areagotu ditu irabaziak, 1.009 milioi euroraino
Konpainiak salmenten % 15eko igoera izan du, guztira 35.527 milioi euro. Mercadonak 31 denda eta 2.400 langile baino gehiago ditu EAEn. Nafarroan beste 11 supermerkatu eta 700 behargin baino gehiago ditu.
2024/03/06 - 19:28
Espainiako Gobernuak ziurtatu du A hepatitisaren marrubiak ez direla kontsumitzaileengana iritsi
Osasun Ministerioko iturriek azaldu dutenez, produktua ez zen kontsumitzailearengana heldu merkatutik kentzeko trazabilitatea zehaztu zutenerako. Andaluziako Gobernuak jakitera eman duenez, marrubiak Algeciraseko (Cadiz) portutik sartu ziren.
2024/02/26 - 21:55
Wallapopen egiten ditudan salmentak aitortu behar ditut?
Euskal ogasunak zergapetzen hasi dira merkatu birtualetan bigarren eskuko produktuak saltzeagatik lortzen dituzten irabaziak.
2024/02/22 - 11:24
Haize bortitzak Barakaldoko Megaparkeko saltoki baten fatxadaren zati bat bota du
Zorionez, inor ez da zauritu, ezbeharra jende asko pasatzen ez den eraikinaren albo batean gertatu baita. Una honetan, gunea hesituta dago.