Langabezia % 7,5era jaitsi da EAEn bigarren hiruhilekoan eta 80.100 langabe daude, 4.500 gutxiago
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) langabezia tasa % 7,5era jaitsi da aurtengo bigarren hiruhilekoan, hau da, 2024ko lehen hiru hilabeteetan baino lau hamarren gutxiago.
Eustat Euskal Estatistika Erakundeak egindako inkestaren bigarren hiruhilekoko datuak argitaratu ditu ostegun honetan.
2023ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuz gero, langabezia-tasak soilik hamarren bat egin du behera, % 7,6tik % 7,5era.
992.600 pertsona, lanean
Okupazioari dagokionez, apirila eta ekaina bitartean 992.600 pertsona zeuden lanean, iazko hiruhileko berean baino % 2 gehiago. Horrela, 11.700 pertsona gehiago ari dira lanean, 2008ko hirugarren hiruhilekoko langa gaindituta.
Biztanleria landunaren eta langabearen bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa % 56,6koa da 2024ko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gehiago.
Lurraldeka, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Bizkaian 6.400 pertsona gehiago daude lanean, Gipuzkoan 4.200 gehiago eta Araban 1.200 gehiago. Hiriburuei dagokienez, Donostian okupazioa 2.400 pertsonatan igo da, Gasteizen 1.800ean eta Bilbon 1.600ean.
Okupazioaren hazkunderik handiena emakumeen artean izan da (+8.300), eta gizonen artean, berriz, 3.400 gehiago.
Zerbitzu, eraikuntza eta lehen sektorearen bultzada
Lanean ari diren pertsonen kopuruak gora egin du zerbitzuetan: 10.100 pertsona gehiago (+% 1,4), 1.000 gehiago lehen sektorean (% 11,8) eta 900 gehiago eraikuntzan (+% 1,7). Industrian, ordea, 300 gutxiago (-%0,2) dira.
Kontratazio motari dagokionez, kontratu mugagabeak dituzten pertsonak aurreko hiruhilekoaren aldean 10.900 gehiago dira eta, aurreko urtearen aldean, 31.500 gehiago.
28.300 etxetan, pertsona aktibo guztiak langabezian
2024ko bigarren hiruhilekoan 922.100 etxetatik heren batek ez du pertsona aktiborik, aurreko hiruhilekoan baino 2.100 etxe gutxiago. Hamar etxetik ia seitan pertsona aktibo guztiak lanean ari dira, 5.400 familia gehiago. Gainera, pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten familiak 28.300 dira, aurreko hiruhilekoan baino 1.000 gutxiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.