Ostiralean hasiko da Euskadi Bono Dendaren azken edizioa, 30 euroko erosketa bakoitzeko 10 euroko deskontuekin
Tokiko merkataritza sustatzea helburu duen Euskadi Bono Denda programaren bosgarren eta azken edizioa datorren ostiralean hasi eta abenduaren 5ean amaituko da.
Aurten, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 3,5 milioi euro bideratuko ditu, iaz baino % 30 gutxiago.
16 urtetik gorako pertsonak gehienez 3 deskontu eskuratu ahal izango ditu —orain arte, bost ziren—, Euskadi Bono Denda kanpainan atxikitako establezimenduetan. Bonuak eskuratzen dituztenek 10 euroko deskontua izango dute 30 euroko erosketako.
Euskadi Bono Denda programa pandemiaren eta Ukrainako gerraren testuinguruan sortu zen, kontsumoa sustatzeko. Hala ere, pandemiaren aurretik ere tokiko merkataritza sustatzeko horrelako kanpainak egiten ziren.
"Euskadi Bono Denda egoera zail batean kontsumoari laguntzeko tresna bat izan da, baina orain sektorea modu jasangarri eta iraunkorrean indartuko duten egiturazko programetara bideratu behar ditugu gure ahaleginak", azaldu du Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak gaurko prentsaurrekoan.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako