Albiste izango dira: Beste borraska bat Mediterraneoan, Guggenheimeko zuzendari berria eta Euskadi Bono Denda
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko azaroaren 13an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Borraska, Mediterraneoan: Espainiako Meteorologia Agentziak (AEMET) gorrira igo du euriteen abisua asteazken honetarako, 10:00etatik aurrera, Malagako Axarquia eta Costa del Sol eta Guadalhorce eskualdeetan, eta Tarragonako hegoaldeko itsasertzean. Horrez gain, alerta laranjan daude (07:00etatik) Mallorca, Ibiza, Formentera (Balearretan), Alacant, Valentzia eta Castello (Valentziako Erkidegoa) eta Granada (Andaluzia).
- Guggenheim Museoko zuzendari berria: Miren Arzalluz Loroño (Bilbo, 1978) izango da Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari berria, karguan 32 urte egin dituen Juan Ignacio Vidarte ordezkatuz. Arzalluzek apirilaren 1ean hartuko du kargua. Artearen Historian lizentziaduna da, jantzien Historian espezializatuta, eta azken sei urteetan modarekin lotuta mundu osoan dagoen museorik garrantzitsuena zuzendu du: Parisko Palais Galliera. Aurrez Getariako Balenciaga museoan erakusketa arduraduna izan zen zazpi urtez —Hain zuzen ere, Cristobal Balenciaga euskal jostunaren lanaren inguruko aditu handiena da—. Etxepare Institutuko zuzendari ere izan da.
- Euskadi Bono Denda: Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak tokiko eta Euskadiko merkataritzaren Euskadi Bono Denda kanpaina aurkeztuko du. Euskadi Bono Denda kanpainaren V. edizioa azaroaren 15etik abenduaren 5era izango da. Aurtengo kanpainak 3,5 milioi euroko partida du. Herritarrek 30 euroko balioa duten produktuak erosi ahalko dituzte denda txikietan, 10 euroko deskontuarekin. 16 urtetik gorakoek gehienez hiru bono erabili ahalko dituzte (orain arte, bost ziren).
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko eskatu dio EHUri
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatuta zuen azterketak azkar zuzen ditzatela, eta Unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.
39 urteko gizon bat atxilotu dute, Basaurin adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa larunbat goizaldean egin zuten, lonja batean.
Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzak botako du sanferminetako txupinazoa
Erakunde hori aukeratu dute herritarrek bozketan, Joseba Asiron alkateak iragarri duenez.
Amaitu da Martuteneko presoak Zubietako espetxe berrira lekualdatzeko prozesua
Ertzaintzaren konboi batek 230 preso eraman ditu asteazken honetan Martutenetik Zubietako espetxe berrira, segurtasun neurri zorrotzekin. Operatibo honekin amaitutzat eman da espetxe zaharraren huste historikoa.
44 urteko garraiolari bat hil da Murchanten, beste kamioi batekin izandako istripu batean
Ezbeharra AP-68an gertatu da. Bertaratu diren langileek ezin izan dute ezer egin hildakoaren bizia salbatzeko. Istripuan 41 urteko beste garraiolari bat zauritu da.
Bi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan
Operazioa sekretupean dago, eta ez dute xehetasun gehiagorik zabaldu. Libanoko taldearen beso armatua Europar Batasuneko erakunde terroristen zerrendan dago; ez, ordea, alderdi osoa.
Lau segurtasun kamera suntsitu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean
Gasteizko Udalak adierazi duenez, erasoak ostiralean hasi ziren eta astelehen gauean jarraitu dute, eta milaka euroko kalteak eragin dituzte.
Honelakoa da USaPeko azterketak berrikusteko prozesua
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko proba berrikustea eskatzeko epea, eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Taxien Gasteizko ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gauerako gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiko partidari eutsiko dio Udalak.
Errenteriako Bertso Eskolako erasoen auzia artxibatu dute, salaketarik ez dagoelako
Ez dago inolako salaketarik, eta Fiskaltzak ezin du ofizioz jardun salaketarik ez dagoenean.