Altzairuaren eta aluminioaren inportazioei % 25eko muga-zergak ezarri dizkie Trumpek, gaurtik hasita
Gaurtik aurrera, AEBk inportatutako altzairu eta aluminioak % 25eko muga-zergak izango ditu. Horrez gain, asteartetik hasita, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) produktuei ezartzen dizkien muga-zerga berdinak jasoko dituzte bueltan euren produktuak AEBn saldu nahi dituzten herrialdeek.
Aparteko salneurri horiek "denei" ezarriko dizkiela zehaztu du Trumpek. "AEBtik kanpo heltzen zaigun edozein altzairuk % 25eko muga-zerga izango du. Berdin, aluminioarekin. % 15ekoa bientzat", esan du Trumpek Air Force One hegazkinean, Super Bowl ikuskizunera abiatu aurretik.
Txina da, gaur-gaurkoz, munduko altzairu eta aluminioaren ekoizle handiena, eta baliteke, berak ere muga-zergak iragartzea.
Era berean, muga-zerga gehigarriak iragarri ditu AEBko produktuei zergak ezartzen dizkieten herrialdeentzat. "Sinplea da: kobratzen badigute, guk ere kobratuko diegu (...). % 130eko muga-zergak ezartzen badizkigute, eta guk ez dugu ezertxo ere kobratzen; horrek ez du horrela funtzionatzen", azaldu du trukean muga-zergak ezartzearen gainean.
Muga-zergak "herrialde guztiei ia berehala" ezartzearen alde mintzatu da, horrenbestez, Trump.
Otsailaren 1ean Txinari % 10eko muga-zergak ezarriko zizkiola jakinarazi zuen presidente errepublikanoak; Kanadaren eta Mexikoren kontra ere kargak iragarri zituen, baina bi kasu horietan hilabetez atzeratu zuen neurria, mugetan kontrol gehiago ezartzearen truke.
Txinaren muga-zergak ere, indarrean
Ingurumari horretan, gaur sartu dira indarrean Txinak AEBko zenbait produkturi % 10etik % 15era arteko muga-zerga gehigarriak. Trumpek Txinako inportazioei ezarritako kargei erantzunez iragarri zituen zergok Xi Jinpingek.
Gainera, beste bi neurri iragarri zituen Asiako erraldoiak: funtsezko mineralen esportazioaren kontrol zorrotza eta monopolioaren aurkako Googleren kontrako ikerketa bat.
Bi potentzien arteko desadostasunak konpontzeko elkarrizketak abiatuko zituztela zabaldu bazen ere, azkenean ez omen da halakorik egon eta indarrean sartu dira muga-zergak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".