Metalgintza
2021/02/23 - 12:30
Bi atxilotu eta sei ikertu, Amurrioko Tubacexen egindako elkarretaratze batean
Bi pertsona atxilotu dituzte eta sei identifikatu, Tubacexeko langileen kontzentrazio batean Ertzaintzarekin izandako liskarretan parte hartu dutelakoan.
2021/02/17 - 14:09
Tubacexeko langileen auto karabana
Tubacexeko langileek auto karabana egin dute gaur 150 langileri eragiten dien lan-erregulazio espedientearen aurka protesta egiteko.
2021/02/16 - 16:47
Adar industrial eta tekniko batzuek ez dute profesionalik aurkitzen Euskadin
Metalgintzarekin, logistikarekin eta elikadurarekin lotutakoak dira Euskadin aurkitzea gehien kostatzen diren langileak, bai eta teknologia berrietan adituak eta osasun-arloko profesionalak ere.
2021/02/15 - 11:12
Tubacexeko langileek greba mugagabea hasi dute
Laudioko eta Amurrioko lantegietako enpresa batzordeetan dauden sindikatu guztiek greba mugagabearen alde egin dute.
2021/02/11 - 22:21
Manifestazio jendetsua Laudion, Tubacexeko kaleratzeen aurka
Laudion manifestazioa egin dute, Tubacexek iragarri dituen 150 kaleratzeen aurka. Lehen greba eguna izan dute enpresak aiaraldean dituen lantegietan, eta bihar protestekin jarraituko dute.
2021/02/11 - 11:57
Tubacexeko langileek greba egingo dute gaur eta bihar
Tubacexeko zentro arteko langile batzordeak deituta, gaur eta bihar egun osoko lanuzteak egingo dituzte TTIko eta eta Aceleravako lantegietan.
2021/02/09 - 23:10
Greba egingo dute Tubacexen ostegun eta ostiralean kaleratzeen aurka
Gainera, ostiralean, 18:00etan, manifestazioa egingo dute Laudion, kaleratzeen aurka. Lan-erregulazioko espedienteak Laudioko eta Amurrioko lantegietan lan egiten duten 150 langileri eragingo die.
2021/02/09 - 10:21
'Tubacexeko langileekin egongo gara'
Laudioko alkateak adierazi du bat egingo duela ostegunean deituta dagoen manifestazioarekin. Aiaraldean 150 kaleratzeen albisteak sortu duen kezka handiaren lekukotza eman digu
2021/02/08 - 21:37
Tubacexeko langileek ez dituzte onartzen 150 kaleratzeak
Laudioko eta Amurrioko beharginek dagoeneko iragarri dute mobilizatu egingo direla neurrien aurka, uste baitute "aldi baterako soilik" izan beharko liratekeela, pandemiaren eragina arintzeko.
2021/02/02 - 15:42
Kaleratzeak Tubacexen
Laudio eta Amurrioko Tubacex enpresak kaleratzeak iragarri ditu; baita aldi baterako lan erregulazioa ere. Zuzendaritzak ez du zehaztu baina 150 langileri eragingo lieke neurriek.
2021/02/01 - 22:38
Tubacexek gora egin du burtsan, Telegrameko talde batean aholkatu dutelako
Aurreko astean GameStopen gora-beherak eragin zituen Redditen azpiforo baten itxura duen 6.600 laguneko kanal batean zabaldu da mezua.
2021/02/01 - 19:34
Tubacexek lan-erregulazioak egingo ditu Laudioko eta Amurrioko lantegietan
Lantaldearen zati bat kaleratu egingo du, eta gainerako beharginei aldi baterako lan-erregulazioa ezarriko die. Zuzendaritzaren arabera, galera ekonomiko handiak izan dituzte.
2021/01/08 - 11:54
EAEko industria jarduera % 7,4 jaitsi da azaroan
Industriaren jarduera % 13,9 murriztu da 2020ko lehen hamaika hilabeteetan. Halaber, azaroko indizearen bilakaera, 2019ko azaroarekiko, negatiboa da industria-sektore handi guztietan.
2020/12/22 - 13:39
Tubacexek neurriak hartzen jarraituko du bideragarritasuna bermatzeko
18 milioi euroko galerak izan dira aurten TTIn (Amurrio) eta Aceralavan (Laudio), eta "sindikatuen jarrera arduragabea" kritikatu du Tubacexeko kontseilari delegatuak, negoziazioekin ez hasteagatik.
2020/12/03 - 14:12
Tubacexeko langileen kontzentrazioa balizko kaleratzeen aurka
Tubacexeko langileek manifestazioa egin dute Gasteizen, 150 langileren balizko kaleratzeak eragindako egoera salatzeko.
2020/12/03 - 13:13
Euskal industriaren jarduera % 7,9 jaitsi zen urrian
Kopuru horiekin, urteko lehen 10 hilabeteetako balantzea % 14,6 industria-jardueraren % 14,6ko uzkurdura metatuaarekin itxi da autonomia erkidegoan.
2020/12/02 - 17:43
Auzitegi Nazionalak baliogabetu egin du Arcelor Mittalen maiatzeko lan erregulazioa
ELAk ohar baten bidez nabarmendu duenez, epaiaren arabera, enpresak ez du udaberrian aurkeztutako aldi baterako enplegu erregulazio espedientea arrazoitu.
2020/11/10 - 11:55
Tubacexek 13 milioi euro galdu ditu irailera arte
Azken hiruhilekoan 4,7 milioi euroko galerak izan ditu. Galerei aurre egiteko, euskal konpainiak doikuntza plan bat abiatu du, maila guztietan.
2020/10/27 - 12:17
Tubacexeko langileek 24 orduko greba egin dute berriro
Arabako lantegietako langileek 24 orduko greba egin dute berriro, enplegua bermatzea eskatzeko.
2020/10/14 - 20:06
Patronalak eta sindikatuek Gipuzkoako metalaren lan-hitzarmena berritu dute
10 urteren ostean, Adegik, ELAk, LABek eta CCOOk 40.000 langileri eragiten dien lan-hitzarmena berritzeko akordioa lortu dute.