KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal industriaren jarduera % 7,9 jaitsi zen urrian

Kopuru horiekin, urteko lehen 10 hilabeteetako balantzea % 14,6 industria-jardueraren % 14,6ko uzkurdura metatuaarekin itxi da autonomia erkidegoan.
Industriaren sektoreko langile bat
Industriaren sektoreko langile bat. Irudia: Irekia

EAEko industria-ekoizpena % 7,9 jaitsi zen urrian, 2019ko hilabete berarekin alderatuta, baina % 0,6ko igoera izan zuen 2020ko irailarekin alderatuta.

Kopuru horiekin, covid-19aren pandemiak eragindako krisiak markatuta urteko lehen 10 hilabeteetako balantzea industria-jardueraren % 14,6ko uzkurdura metatuarekin itxi da, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jakitera eman duenez.

Urrian, sektore handi guztiek urte arteko zifra negatiboak izan zituzten: energia (energia elektrikoa eta petrolioa fintzea barne) % 26,8 jaitsi zen; ekipamendu-ondasunak (automobilgintza, tren-materiala eta aeronautika edo itsas eraikuntza) % 5 jaitsi ziren; eta bitarteko ondasunak (metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa) % 6,8 jaitsi ziren, kontsumo-ondasunetan izandako jaitsiera bera.

Azken horien artean, % 7,5 jaitsi dira kontsumo ez-iraunkorrekoak (elikagaiak, garbiketarako eta higienerako produktuak eta jantziak). Ondasun iraunkorren kasuan, berriz, % 3,7 (altzariak eta etxeko tresnak).

Aurtengo irailarekin alderatuta, portaera positiboa izan duten sektoreak egon dira, hala nola, ekipamendu-ondasunak (+ % 2,3) eta bitartekoak (+ % 0,4). Kontsumo ondasunak, berriz, % 1,1 jaitsi dira: % 2,5, ez-iraunkorren kasuan, eta % 5,9, gainerakoen kasuan.

Lurraldeka, bilakaera negatiboa izan da guztietan iazko datuekin alderatuta: % 13,5 Bizkaian, batez ere energiaren sektorearen portaeraren ondorioz, % 5,3 Gipuzkoan eta % 2,6 Araban. Hala ere, 2020ko iraileko datuekin alderatuta, Bizkaiak % 1,7 egin du gora eta Arabak % 0,9, nahiz eta Gipuzkoak datu negatiboekin jarraitu duen (-% 0,6).

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X