Metalgintza
2020/10/06 - 15:58
24 orduko lanuztea egiten ari dira Tubacex enpresak Araban dituen hiru lantegietan
Langileek diote aldi baterako egoerari behin betiko neurriekin erantzun nahi diola enpresak. Testuinguru horretan, zuzendaritzak ez duela negoziatzeko borondaterik salatu dute sindikatuek.
2020/10/06 - 13:51
Gipuzkoako metalgintzako langileek ''lan-hitzarmen duina'' eskatu diote Adegiri
Sektoreko "lan-hitzarmen duin bat" lortu arte mobilizazioekin jarraitzeko prest agertu dira langileak. Izan ere, Adegik akordioa lortzeko eta azken proposamena hobetzeko aukera duela ziurtatu dute.
2020/10/06 - 09:26
24 orduko lanuzte eguna dute gaur, Tubacexek Araban dituen hiru lantegietan
Sindikatuek salatu dutenez, zuzendaritzak ez du haiekin negoziatzeko inolako borondaterik. Enpresak 150 kaleratze iragarri zituenetik, bost aldiz batzartu omen dira.
2020/10/01 - 14:59
Gipuzkoako metalgintzako lan-hitzarmena berritzeko proposamena onartu du ELAk
ELAk langileen ordezkaritzaren ia erdia du (% 48,8) eta, beraz, gutxienez beste sindikatu baten babesa beharko du.
2020/10/01 - 14:27
Gipuzkoako metalgintzan akordio ''historikoa'' sinatzeko prest agertu da ELA
ADEGIk mahai gainean jarritako azken proposamena onartu egingo dueela jakinarazi du ELA sindikatuak. 40.000 langileri eragingo die akordio berriak.
2020/09/20 - 23:11
Sestaoko ArcelorMittalek berriz ekin dio lanari, martxotik itxita egon ondoren
Mantenu lanak egiten dituzten behargin gutxi batzuk bakarrik egon dira lanean martxotik, eta langile guztiak hasiko dira lanean orain.
2020/09/20 - 16:41
Sestaoko ArcelorMittal lantegia, berriz ere zabalik
6 hilabetez itxita egon ostean, lanera itzuli dira Sestaoko altzairutegiko langileak. Pozik eta itxaropentsu agertu dira, izan ere, pandemia aurreko produkzio maila berean jardungo dira.
2020/09/17 - 16:21
Mobilizazioak ITP Aeron eta Tubacexen kaleratzeen kontra
Bigarren mobilizazio eguna egin dute Zamudioko ITPko langileek, iragarritako 194 kaleratzeen aurka, eta negoziatzeko eskatu diote zuzendaritzari. Tubacexeko langileak arratsaldean manifestatuko dira.
2020/09/14 - 15:15
Arcelorrek iraila amaieran zabalduko du berriro Sestaoko ACB
Itxi aurreko ekoizpen berarekin (hilabeteko 40.000 tona) eta langile guztiekin (250) ekingo dio berriro lanari, merkatuan "suspertze zantzuak" atzeman eta gero.
2020/07/28 - 14:40
8,3 milioi euroko galerak Tubacexen
Araban egoitza duen enpresaren salmentak lehengo urteko garai berean baino % 12,8 gutxiago izan dira. Lanpostuen % 20eko murrizketa horren ondorio direla esan du multinazionalak.
2020/07/25 - 22:48
Pandemiak ZIUn sartu du ekonomia: Gamesa, Tubacex eta ITP
Agoitzeko (Nafarroa) lantegia itxi eta 239 langile kaleratu nahi ditu Siemens Gamesa konpainiak. 150 bat lanpostu deuseztatu nahi ditu Tubacexek Araban. Munduan 600 langile kaleratuko ditu ITPk.
2020/07/22 - 18:48
Tubacexeko zuzendaritzak 150 kaleratze aurreikusi ditu Laudion eta Amurrion
ELAk eta LABek salatu dute ez dagoela arrazoi ekonomikorik horretarako, eta Tapia sailburuari aurpegiratu diote atzo langileak babestu ez izana, eta baita konpainiaren erabakia kritikatu ez izana ere.
2020/07/22 - 17:27
150 lanpostu kolokan daude Tubacex enpresako Laudio eta Amurrioko lantegietan
Ziurgabetasuna da Tubacexeko langileen kezka nagusia, 150 langile kaleratzeaz gain, baldintzak ere okertuko ote diren susmoa dute.
2020/07/22 - 10:32
Tubacexek Amurrio, Laudio eta Aceralavako enpresa batzordeak deitu ditu gaurko
Konpainiak egin nahi duen berregituraketa-planean 500 langile inguru kaleratzea aurreikusten da.
2020/07/21 - 15:02
Tubacexek 500 langile kaleratuko dituela iragarri du
Amurrioko, Laudioko eta Aceralava lantegietako enpresa-batzordeekin bilduko da multinazionala asteazken honetan, berregituraketa planaren xehetasunak azaltzeko.
2020/07/18 - 21:49
Olaberriako Arcelor Mittal lantegiko beharginek negoziazioa eskatu dute
Beharginek elkarretaratzea egin dute lantegi aurrean, lanuzteen hirugarren egunean, zuzendaritzari negoziazioa eskatzeko.
2020/07/13 - 09:57
Lanuzteak Olaberriako Arcelor Mittalen, enpresak ez dielako haien eskaerei erantzuten
LABek, "soldata igoera duinak, egutegian aldaketak adostea, sorospen kutxaren biziraupena eta errelebo kontratua egingo dela bermatzea" eskatu du, besteak beste.
2020/07/08 - 11:51
Martxan dira 40.000 langileri eragiten dieten Gipuzkoako metalaren negoziazioak
Lehen bilera otsailaren 18an izan zen, patronalak eta sindikatuek metalaren mahaia eratu zutenean sektorerako akordio berri bat negoziatzeko.
2020/06/30 - 21:48
Arcelor Mittal enpresak Aguraingo lantegia itxiko du 11 kontraturen desegitearekin
Arcelorrek Agurainen duen fabrika uztailaren 31an itxiko du, eta egun dituen 14 langileetatik, hiruri beste lanpostu bat emango die,eta 11ri kontratua desegingo zaie.
2020/06/25 - 18:21
Berregituratzea amaitzear, Tubacexek ez du enpleguan aldaketarik egiterik baztertzen
Bere helburua “kaxa ez erretzea” izango da bere “egoera ekonomiko egonkorra” mantentzeko eta ez du alde batera uzten erosketak egitea, “aukera ona” badira.