GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako metalgintzako lan-hitzarmena berritzeko proposamena onartu du ELAk

ELAk langileen ordezkaritzaren ia erdia du (% 48,8) eta, beraz, gutxienez beste sindikatu baten babesa beharko du.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Gipuzkoako metalgintzan akordio ''historikoa'' sinatzeko prest agertu da ELA

Adegi patronalak Gipuzkoako metalgintzako lan-hitzarmenerako egindako azken proposamena onartzen duela iragarri du ELAk eta, 10 urteren ostean, litekeena da ostiral honetan bertan gauzatzea 40.000 langileri baino gehiagori eragiten dien hitzarmena berritzeko akordioa. Hala ere, gutxienez beste sindikatu baten babesa beharko da horretarako.

Azken proposamenak hainbat puntu biltzen ditu, tartean, soldatak % 9,6 igotzea eta lan erreformaren aurkako "blindajeak" egitea.

Unai Martinez ELAko Industria eta Eraikuntza federazioko idazkari nagusiak eta Uribarri Idigoras ELAko Industria arduradunak prentsaurrekoa eskaini dute, bihar egingo den negoziazio mahaiaren bileraren bezperan.

Dena dela, ELAren baiezkoa ez da nahikoa akordioa gauzatzeko. Izan ere, ELAk Gipuzkoako metalgintza sektoreko langileen ordezkaritzaren % 48,8 du eta, beraz, gutxienez beste sindikatu baten babesa beharrezkoa da lan-hitzarmena indarrean sartzeko. LAB sindikatua (% 34,37) da sektorean bigarren ordezkaritza handiena duen sindikatua, CCOOren (% 12,39) eta UGTren (% 4,46) aurretik.

ELAko Unai Martinezen hitzetan, "akordio historikoa" da hamar urtean lan-baldintzak hobetu ez dituen sektorearentzat. "Langile batzuek hamarkada bat egingo dute aurrera beren lan-baldintzetan", azpimarratu du.

Dokumentuak jasotzen dituen "hobekuntza" nagusien artean dago soldatak % 9,6 igotzea, % 8,8 2019an eta % 0,8 2020an. Halaber, 2021erako eta 2022rako KPIren igoera bermatzen da eta, negatiboa bada, ez da itzuli beharko.

Halaber, Adegiren proposamenak "lan-erreformen aurkako blindatzea", azpikontratak subrogatzea, ABLE bakoitzeko gehienez urtebeteko kontratazioak egitea eta berdintasunaren aldeko neurriak jasotzen ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X