Metalgintza
2022/05/18 - 10:55
Lehen greba eguna dute gaur Arabako metalaren sektorean
ELA, CCOO, LAB, USO, ESK eta CGT sindikatuek deituta, Arabako metalaren sektoreko ia 25.000 langileek greba eguna dute gaur, hitzarmen bat eskatzeko. Gainera, beste bi greba egun daude aurreikusita maiatzaren 24an eta 26an.
2022/05/16 - 12:55
Bizkaiko metalgintzako hitzarmena berritzeko negoziazio mahaiaren blokeoa salatu dute sindikatuek
Bizkaiko metalaren sektoreko negoziazio mahaiko ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek elkarretaratzea egin dute LHKren Bilboko egoitzaren aurrean, sektoreko hitzarmena berritzeko negoziazio mahaiaren blokeoa salatzeko.
2022/05/09 - 21:03
Irizar-e.Mobilityko langileek erakundeen esku hartzea eskatu dute, negoziazioei berrekiteko
Negoziazioari berrekiteko 5 baldintza jarri dituzte. Besteak beste, lan berdinagatik guztiek soldata berdina jasotzea, eta Gipuzkoako metaleko lan hitzarmena osorik betetzea. Erakundeek enpresa diruz laguntzen dutela eta, euren eskuhartzea ere eskatu dute.
2022/04/25 - 13:32
Sidenorrek Aguilar-AMR erosi du, txatarra industrialean espezializatutako Valentziako enpresa
Horrela, euskal enpresa siderurgikoak metalezko hondakinak tratatzeko gaitasuna sustatzen du, eta kalitateko txatarra industrialaren etengabeko hornidura bermatzen dU.
2022/04/20 - 20:44
Greba deitu dute maiatzaren 18, 24 eta 26rako Arabako metalgintzan
ELA, CCOO, LAB, USO, ESK eta CGT sindikatuek sektoreko ia 25.000 langileei hiru greba egunak babesteko eskatu diete, "lan baldintza duinak lortzeko".
2022/04/04 - 16:01
Greba deitu dute Arabako metalgintzan maiatzaren 18, 24 eta 26rako
Sindikatuek salatu dutenez, hitzarmen berri baten negoziazioak "lau urte daramatza inolako aurrerapenik gabe", eta egoera hori SEA Arabako patronalaren "immobilismoari" egotzi diote.
2022/03/23 - 16:10
ArcelorMittalek Bergarako lantegia gelditu du produktuak jasotzeko eta banatzeko arazoak dituelako
Bestalde, Sestaoko ACB lantegiak jardunari ekin dio gaur berriz ere, argindarraren prezioen igoera dela hilaren 9tik ekoizpena geldi izan ostean.
2022/03/18 - 17:21
ArcelorMittal Sestaok hilaren 23an ekingo dio berriro ekoizpenari
Bizkaiko lantegia geldirik dago martxoaren 9tik energia kostu altuak tarteko.
2022/02/19 - 20:23
Arabako metalgintzako sindikatuek abisatu dute grebak egongo direla, patronalaren "immobilismoaren" aurrean
ELA, LAB, CCOO, USO, ESK eta CGT Gasteizen atera dira larunbat honetan, SEA patronalaren erantzun "eskasaren" aurrean, eta ohartarazi dute grebak egongo direla Arabako metalaren sektorean.
2022/01/27 - 15:52
% 6,5eko soldata igoera sinatu dute Gipuzkoako metalaren sektorean
ELAk azaldu duenez, 2020ko akordioan adostu zuten lan hitzarmena indarrean zegoen bitartean soldata KPI-aren arabera igoko zela eta horren ondorio da gaur sinatutako soldata igoera.
2022/01/25 - 15:42
Bizkaiko metalgintzaren susperraldia moteldu egin da
2023ra arte itxaron beharko dute pandemia aurreko mailara itzultzeko. Dena dela, aurten mila lanpostu berri sortuko omen dira. Metalgintzako enpresek salatu dute ez dutela enpresa energetikoekin akordiorik lortzen prezio finkoak adosteko.
2022/01/13 - 15:19
Hiru urterainoko kartzela zigorrak eskatu dituzte Bizkaiko metalgintzako hiru langilerentzat
Bizkaiko Auzitegiak metagintzako hiru langile epaituko ditu hilaren amaieran, PCB, Tubacex eta Petronorren lan-gatazketako mobilizazioetan ustez izandako istiluetan parte hartzeagatik.
2022/01/10 - 13:49
EAEko industria jarduera % 10,4 hazi da 2021eko lehen 11 hilabeteetan
Industriaren bilakaera positiboa izan da lurralde guztietan, batez ere Gipuzkoan, eta industria sektore handi guztietan.
2021/12/17 - 12:18
ArcelorMittal Sestaok otsailean berrekingo dio jarduerari, ez urtarrilean, aurreikusi bezala
Lantegia abenduaren 7an gelditu egin zen mantentze-lan batzuk egiteko. "Uste baino gehiago" luzatuko dira, ordea, enpresak dioenez. Sindikatuentzat "albiste txarra" da, ez baitago itzulerarako datarik; gainera, bien bitartean, aldi baterako langileak kaleratu egingo dituzte.
2021/12/02 - 11:54
Urtea hasi zenetik % 10,9 igo da industria ekoizpena EAEn
% 3,6 gehitu da ekoizpena urrian 2020ko hil beraren aldean. Energia % 22,2 gehitu da, kontsumo ondasunak % 8,4 eta ekipo ondasunak % 4,5, bitarteko ondasunetan aldiz % 2,9 jaitsi da indizea.
2021/11/25 - 12:29
Patronalarekin aurreakordioa lortuta, bertan behera geratu da Cadizko metalgintzako langileen greba
Cadizko metalaren hitzarmenaren zirriborroak urteroko % 2ko soldata-igoera jasotzen du, eta 2024an berrikusiko da. Sindikatuen ustez, aurreakordioa "inflexio-puntua" da, baina berretsi egin behar dute oraindik.
2021/11/24 - 18:14
Tubacexeko 6 lankide Cadizen dira grebari babesa emateko
Cadizeko metalgintzaren sektoreak 9 egun daramatza greban lan baldintza hobeak eskatzeko, eta gaur Tubacexeko zenbait langile bertan dira babesa ematen.
2021/11/24 - 13:17
Tubacexeko langileen ordezkaritza bat Cadizera joan da, metalgintzako grebari babesa agertzeko
Gainera, langileen artean bildu dituzten 3.800 euro ere emango dizkiete, protestak babesteko eta beharra izan dezaketen grebalariei laguntzeko erresistentzia kutxarako.
2021/11/22 - 18:49
ArcelorMittalek Condesa Taldea erosi du eta altzairugintzan Europako ekoizlerik handiena izango da
Condesa Taldeak hainbat lantegi dauzka Euskal Herrian eta Alemanian. Aurrerantzean, ArcelorMittal multinazionalaren esku egongo dira guztiak.
2021/11/17 - 18:18
ArcelorMittalek 2020ko maiatzean martxan jarritako lan erregulazioa baliogabea izan zela berretsi du Gorenak
Lan-arloko aretoak enpresa siderurgikoaren helegitea atzera bota du epaian, eta sindikatuek salatutako lege-iruzurra izan zela baieztatu du.