Industria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urtea hasi zenetik % 10,9 igo da industria ekoizpena EAEn

% 3,6 gehitu da ekoizpena urrian 2020ko hil beraren aldean. Energia % 22,2 gehitu da, kontsumo ondasunak % 8,4 eta ekipo ondasunak % 4,5, bitarteko ondasunetan aldiz % 2,9 jaitsi da indizea.
Energia elektriko eta gasaren ekoizpenak izan du igoera handiena.
Energia elektriko eta gasaren ekoizpenak izan du igoera handiena. EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko industria produkzioa % 3,6 hazi da urrian 2020ko hil berekoaren aldean, lan egutegiko termino homogeneoetan, eta 2021eko lehen hamar hilabeteetako balantzea eginda, % 10,9ko igoera izan da industria jardueran iaztik hona. Iraileko datuekin alderatuta, EAEko industria produkzioa % 1,9 hazi da, urtaro ondorioak behin zuzendurik, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.

Urriko indizearen bilakaera positiboa izan da industria sektore handi guztietan 2020koarekin alderatuta, bitarteko ondasunetan izan ezik, urte arteko % 2,9ko jaitsiera izan baita sektore horretan. Energia % 22,2 hazi da, kontsumo ondasunak % 8,4 eta ekipo ondasunak % 4,5.

Zehazkiago, EAEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 18,4), makineria eta ekipoak (% 8,5) eta zura, papera eta arte grafikoak (% 2,9) dira urrian urte arteko hazkunderik handiena izan dutenak. Aitzitik, kautxua eta plastikoak (% 9,8), material eta ekipo elektrikoak (% 8,4) eta elikagai, edari eta tabako industriak (% 2,5) izan dira gehien jaitsi direnak.

Azkenik, lurraldeka, urriko industria produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Bizkaian (% 6,7) eta Gipuzkoan (% 4,9), baina negatiboa Araban (% 3,2 gutxiago). 2021eko lehenengo hamar hilabeteetako metatuan, 2020ko aldi bereko datuekin alderatuta, Gipuzkoa da hazkunderik handiena izan duen lurraldea (% 13,5), eta Bizkaia (% 9,9) eta Araba (% 8,2) ageri dira ondoren.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X