Metalgintza
2021/07/23 - 13:44
Lakuntza: "Tubacexeko greba ez dugu bertan behera utziko lanera itzultzea bermeekin egin arte"
Arabako lantegian egindako grebaren eta borroka sindikalaren garrantzia azpimarratu ditu ELAko idazkari nagusiak. Bestalde, kezkatuta azaldu da lan eta pentsioen erreformekin.
2021/07/23 - 12:53
Tubacexen zuzendaritzak ohartarazi du gaur dela bere proposamenari erantzuteko azken eguna
Uztailaren 26tik hasita, "itzulera mailakatua" eskaini zien enpresak kaleratutako 129 langileei. Gehiengoa duen ELAren ustez, lanera bueltatzea "bermeekin" egin behar da. Jaurlaritzak, bestalde, negoziatzeko deia egin die bi aldeei.
2021/07/23 - 11:54
Tapiak negoziatzen hasteko eskatu die Tubacexeko zuzendaritzari eta enpresa batzordeari
"Tubacexek bere jarrera aldatu du eta pertsona horiek guztiak enpresan sartzeko prest dago. Baikortasunerako leihoa ireki dela uste dut", adierazi du Tapiak.
2021/07/22 - 18:22
Tubacexen administrazio kontseiluak "langileak isilarazteko" saiakera salatu du
Zuzendaritzak esan du hainbat pertsonek enpresa batzordeko bilera eten zutela, grebarekin aurrera jarraituko zuten erabakitzeko eztabaida galaraziz.
2021/07/20 - 17:03
Kaleratutako beharginak berriro lanean hastea onartu du Tubacexek
Enpresa batzordea Eusko Jaurlaritzako Industria Sailarekin bildu da gaur, eta bertan jaso du enpresaren eskaintza. Hala, interesa duten beharginek lanean hasiko dira azaroaren 30a baino lehen.
2021/07/19 - 17:00
Tubacexeko enpresa batzordeak greba mugagabeari eutsi dio Amurrion eta Laudion
Enpresak jakinarazi zuen EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpenaren aurka helegitea aurkeztuko zuela, 129 kaleratzeak baliogabetzat jotzen baitzituen.
2021/07/19 - 14:15
Tubacexen grebarekin jarraitzeko apustua egin du LABek
LABek langileen aldeko jarrera hartzeko eta Tubacexeko lanpostu guztiak bermatzeko eskatu die Arantxa Tapia sailburuari eta Urkullu lehendakariari.
2021/07/16 - 20:12
Laudioko eta Amurrioko lantegietan grebari eutsiko dio Tubacexeko ELAk
Sindikatu abertzaleko afiliatuek lanuztearekin jarraitzea erabaki dute batzarrean. 120 langilek aldeko botoa eman dute, 48k aurkako boza eta 6k zuri bozkatu dute.
2021/07/15 - 15:54
Tubacexek "ekoizpena berreskuratu" eta egoera normalizatu behar duela uste du Tapiak
"Eseri eta gertatutakoa benetan aztertzeko unea" iritsi dela esan du Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak. Horretarako bi aldeen borondatea izango den esperantza agertu du.
2021/07/14 - 22:47
Tubacexeko langileek manifestazioa egin dute, kaleratuak berriro hartzeko eskatzeko
Tubacexeko langileek ez dute amore emango. 129 langileri soldata ordaindu arren, enpresak lanean ez dituela onartuko jakin eta biharamunean protestekin jarraitzen dute.
2021/07/13 - 21:47
Sestaoko ACB, karbonoko zero isuriak izango dituen munduko lehen altzairu-fabrika
2025etik aurrera egingo du; orduan, ACBk 1,6 bat milioi tona altzairu ekoitziko ditu, karbonoko zero isuriak botata. Hala iragarri du astearte honetan ArcelorMittal altzairu-fabrikaren jabeak.
2021/07/13 - 16:38
Tubacexeko langileak atsekabetuta daude kaleratuak berriro ez onartzeko zuzendaritzak hartutako erabakiarekin
Epaile batek Tubacexeko erregulazio txostenak baliogabeak direla ebatzi ostean gaur bildu dira lehenbizikoz enpresa eta langileak. Badirudi elkar ulertzetik urrun daudela bi aldeak.
2021/07/13 - 14:48
Tubacexek ez ditu berriro hartuko Laudio eta Amurrioko lantegietako 129 kaleratuak
Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztuko duela azaldu du zuzendaritzak, eta Auzitegiak erabakia hartu arte ez ditu kaleratutako langileak lanera itzuliko.
2021/07/09 - 13:39
CEBEKek ''oker'' ikusten du Tubacexi erregulazioko espedientea erabiltzea galaraztea
Carolina Perez Toledo CEBEKeko presidenteak espero du Gorenak bertan behera utziko dituela Tubacexeko enplegu-erregulazioko espedienteak baliogabetu dituzten EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak.
2021/07/08 - 12:11
Tubacexen egoera ''kezkagarria'' dela uste du Eusko Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak dei egiten die enpresari eta langileen ordezkariei elkarrizketaren bidea berreskuratzeko.
2021/07/07 - 22:48
Tubacexeko langileek grebari eutsiko diote
Tubacexeko langileek greban jarraituko dute, zuzendaritzak berriro lanean onartu behar dituen 129 langileeekin zer egingo duen jakin arte. Enpresak Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko ebazpenari helegitea jarriko dio.
2021/07/07 - 21:52
Tubacexeko batzordeak langileak "baldintza berdinekin" berriz hartzeko eskatu dio enpresari
145 eguneko grebaren ostean, batzordeak langileen babesa eskertu nahi izan du, eta bilera egiteko eskatu dio zuzendaritzari, "aldagai guztiak argitzeko".
2021/07/07 - 16:48
Tubacexeko langile-batzordeak grebari eutsiko dion ala ez erabakiko du arratsaldean
Euskadiko Auzitegi Nagusiak Tubacexeko kaleratzeak baliogabeak direla ebatzi ostean, orain langileek erabaki behar dute grebarekin jarraitzen ote duten edo zer nolako urratsak ematen dituzten.
2021/07/06 - 22:39
Tubacexeko langileak pozarren agertu dira Auzitegiak kaleratzeak baliogabetu dituenean
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Auzitegi Nagusiak baliogabe jo du Tubacexek ezarritako lan erregulazio espedientea (LEEa). LAB sindikatuak Tubacex enpresako zuendaritzaren dimisioa eskatu du.
2021/07/06 - 16:36
EAEko Auzitegi Nagusiak Tubacexeko kaleratzeak baliogabetu ditu
Enpresak Laudioko eta Amurrioko (Araba) lantegietako 129 beharginak berriro hartu beharko ditu. Enpresak Gorenera joko duela iragarri du.