Kaleratutako beharginak berriro lanean hastea onartu du Tubacexek
Langileek greba mugagabean segitzeko konpromisoa iragarri eta egun batera, Tubacexek onartu du EEEen bidez kaleratutako beharginak lanera itzultzea.
160 eguneko greba mugagabearen ostean, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak premiazko bilera batera deitu ditu gaur enpresa batzordeko kideak, multinazionalaren proposamenaren berri emateko. Horrela, kaleratutako 129 langileak euren lanpostuetara itzuli ahal izango dira, hala nahi izanez gero, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak kaleratzeak baliogabetu ostean ezartzen duen bezala.
Itzulerak mailakatu nahi ditu Tubacexek, uztailaren 26tik azaroaren 30era bitartean. Horren harira, batzordeak esan du datozen egunetan aztertuko duela erabakia, eta azaldu du lanera bueltatuko diren langileak negoziatzeke dauden ABEEetan sartuko direla.