Mexiko
2019/12/21 - 10:17
Bi gurutzaontzik talka egin dute Mexikoko Cozumeleko portuan
Ontziak Cozumel uharteko Puerta Maya kaian porturatzen saiatzen ari zirela gertatu da istripua. Pertsona bat zauritu da ezbeharrean.
2019/12/01 - 22:34
Poliziaren eta ustezko narkoen arteko tiroketa batek 21 hildako utzi ditu Mexikon
Poliziaren eta ipar-ekialdeko karteleko kideen arteko borroketan 21 pertsona hil dira dagoeneko. Gainera, igande honetan ihes egiten saiatu diren beste zazpi susmagarri hil dituzte.
2019/11/28 - 14:41
Bi artista mexikarrek egin dute Mercedesen irudi hiperrealista
Ruben Orozco eta Clara Alcantara artista mexikarrek Mercedesen eskultura hiperrealistarekin islatu dute adinekoen bakardea.
2019/11/27 - 12:32
Bertan behera utzi dute Kataluniako Gobernuaren hiru kanpo-ordezkaritzaren irekiera
Kataluniako auzitegi goreneko auzi aretoak kautelaz bertan behera utzi du Argentinan, Mexikon eta Tunisian ordezkaritzak sortzea.
2019/11/16 - 11:32
Morales: 'Boliviako herria suntsitzen ari dira. Sarraski bat da'
Boliviako presidente ohiak esan duenez, dimisioa eman eta bere 'egitekoa bete' duen arren, borrokak aurrera darrai.
2019/11/13 - 11:53
Morales: 'Historiako kolperik maltzurrena eta negargarriena gertatu da'
Jeanine Añez oposizioko senatariak bere burua jo du presidente. Moralesek kargu hartzea kritikatu du, eta Konstituzioaren kontrakoa dela nabarmendu.
2019/11/12 - 22:25
Evo Morales Mexikora heldu da, Boliviakoa Estatu kolpea izan dela salatuz
Moralesek eskerrak eman dizkio Mexikoko presidenteari, bere esanetan, bizia salbatu diolako. Militarrek behartuta, presidente kargua utzi behar izatea Estatu kolpea izan dela berretsi du.
2019/11/12 - 18:20
Mexikok Evo Moralesen asilo politikoa onartu du
Boliviako presidente ohia Mexikora bidean da asiloa eskatu eta onartu eta gero. Botere hutsuneak sekulako anabasa eragin du Bolivian.
2019/11/12 - 09:09
Evo Morales Mexikora joan da babes bila, baina Boliviara laster itzultzeko asmoa du
Bestalde, Jeanine Auñez senatariak herrialdeko presidentetza hartzeko moduan dagoela esan du, 90 eguneko epean berriro hauteskundeak deituko dituen trantsizioko gobernu bat ezartzeko.
2019/11/07 - 10:30
Mamutak ehizatzeko munduko lehen tranpa artifizialak aurkitu dituzte Mexikon
Aurkitutako tranpek 1,70 metroko sakonera dute eta bost mendetan erabili zituzten. Geruza estratigrafikoen informazioaren arabera duela 15.000 urte ingurukoak dira.
2019/11/05 - 11:51
Aldaketa baten zantzuak Latinoamerikan
Ezkerreko gobernuek azken urteotan jasan dituzten atzera pausoen ondoren, gertakari berrienek eskuinean eragin dute atzerakada orain Latinoamerikan, eta goraldia, berriz, ezkerrean.
2019/10/18 - 11:03
'El Chapo'ren seme baten atxiloketak kaosa eragin du Culiacanen
Oraingoz ez dakite Ovidio Guzman non dagoen, baina litekeena da atxilotu eta ordu gutxira aske geratu izana.
2019/10/08 - 11:16
Popocatepetl sumendi mexikarrak 6 leherketa izan ditu azken orduetan
Agintariek alerta maila horia ezarri dute, eta sumendiaren ingurura ez hurbiltzeko eskatu diete herritarrei.
2019/10/06 - 16:53
Mexikoko presidente izateko aurkeztu zen lehen emakume indigena da Marichuy
Giza eskubideen defendatzailea da, urteak daramatza matxismoarekin amaitzeko lanetan eta herri indigenen alde lan egiten du. Hainbat ekintza eta hitzalditan hartuko du parte Euskal Herrian.
2019/09/19 - 22:51
Mexikok duela bi urteko lurrikararen 369 hildakoak ekarri ditu gogora
2017ko irailaren 19an, 7,1 graduko sismo handi batek herrialdeko erdigunea astindu zuen. 1985ean, egun horretan bertan, beste lurrikara batek gutxienez 10.000 hildako eragin zituen.
2019/09/15 - 01:44
Gorpuzkiz beteriko 119 poltsa topatu dituzte putzu batean, Mexikoko mendebaldean
Gutxienez 44 gorpu aurkitu dituzte poltsetan Zapopanen (Jalisco). Osorik bederatzi gorpu soilik topatu dituzte. Beste 17 gorpuren zatiak agertu dira, baita bederatzi buru eta bederatzi soin ere.
2019/09/10 - 12:09
Horrelakoa izan zen dinosauroen azken eguna
Hamar kilometroko asteroide batek Lurraren aurka talka egin eta bosgarren desagertze masiboa eragin zuen unea berreraiki dute ikerketa batean.
2019/08/28 - 21:01
Gutxienez 25 pertsona hil dira Mexikon, taberna baten kontra egindako eraso batean
Molotov koktelekin egindako erasoa Coatzacoalcos udalerrian jazo da, Veracruz estatuan. Agintariek erasoan parte hartu zuen susmagarri bat identifikatu dute.
2019/08/17 - 12:42
Milaka emakumek justizia eskatu dute Mexikoko polizien bortxaketen aurrean
Uztailetik, Mexiko Hiriko polizia agenteek egindako hiru bortxaketa kasu ezagutu dira.
2019/08/15 - 15:36
4,7 graduko indarra hartu duen lurrikara batek alarma piztu du Guerreron
Dardara hango 06:01ean izan da, eta epizentroa San Juan Cacahuatepecetik 13 km-ra erregistratu dute, mendebaldeko kostaldetik gertu. Momentura arte, ez da zauriturik zenbatu.