Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bai arraroa Boliviakoa

Espainiako gobernuak ez luke, berez, inolako interes berezirik izan beharko Evo Moralesi laguntzeko, egia esan, Morales ez baitzuen aliatu izan.

Mexikok Bolivian duen enbaxadan gertatutako nahasmenduak bizitu egin du, Evo Morales erori ondoren bi herrien artean sortu den krisia. Moralesen gobernuko bederatzi kidek, horien artean Justizia ministroak, Mexikoren enbaxadan babes hartu zuten.

Morales Boliviatik irten zenean Mexikok babestu zuen; orain ordea Argentinan bizi da, errefuxiatu politikoaren estatusa aitortuta. Boliviako gobernu berriak, ultra eskuineko indarren menpe dagoenak, enbaxadan dituen errefuxiatuak bere esku uzteko exijitu dio Mexikori eta zaintza-perimetroa finkatu du enbaxadaren inguruan.

Bere enbaxadaren aurka aritzea, xaxatzea leporatu dio Mexikok Boliviari. Eta testuinguru honetan etorri da gertakari arraro hau; Espainiako enbaxadore ordeak, bizkarzain lanetan eta burua estalita zuten polizia espainiarrek babestuta Mexikoren enbaxadara egin zuen bisita. Boliviako agintarien arabera bertan errefuxiatuta dauden boliviarrak ateratzeko operazioa izan zen.

Dena oso bitxia da. Espainiako gobernuak ez luke, berez, inolako interes berezirik izan beharko Evo Moralesi laguntzeko, egia esan, Morales ez baitzuen aliatu izan. Bolivian finkatu ziren bi enpresa modu txarrean nazionalizatu zituen eta Espainiari buruz gaizki hitzegin zuen, beraz Espainiako gobernuak ez luke berarekin aparteko zorrik izan beharko

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donald Trump eta bere azoka handia, protagonista nagusiak AEBen 250. urtebetetzean

Estatu Batuen Independentziaren Adierazpenaren 250. urteurrena ospatuko dute larunbatean, uztailaren 4an. Eta Donald Trumpek bere irudia goresteko erabiliko du urteurrena. Buruzagi errepublikanoak bere aurpegia daramaten oroitzapenezko txanponak egin ditu, eta National Mallen azoka handi bat antolatu du. Ekimenak noria erraldoi bat, garaipen-arku bat, rodeoak, hitzaldiak, su artifizialak eta hegazkin militarren erakustaldiak izango ditu. Azokak, hala ere, porrot egin du orain arte. Oso jende gutxi bertaratzen ari da, eta horrek indartu egin ditu kritikak. Salatzen dutenez, Trumpek ospakizun nazionala baliatu du bere irudia indartzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X