Mexiko
2017/12/20 - 10:42
Gutxienez 12 hildako eta 20 zauritu Mexikon izandako autobus istripu batean
Turistak, kruzero baten iritsi berriak ziren, eta inguruko gune arkeologiko bat bisitatzera zihoazenean gertatu da ezbeharra. Lehen ikerketaren arabera, gidariak autobusaren kontrola galdu du.
2017/11/15 - 21:19
Hondarribiko gazte bat hil da Mexikon izandako istripu batean
Biktimak 27 urte zituen eta Mikel Garmendia Hondarribiko EH Bilduko zinegotziaren semea zen.
2017/11/10 - 09:26
Pazifikoa, bilduta
Vietnamen bilera egingo du gaur Asia-Pazifikoko Kooperazio Foroak. Han izango dira AEB, Txina, Errusia, Japonia, Hego Korea eta Kanadako agintariak, besteak beste.
2017/10/24 - 09:06
12 hiri handik neurri berriak adostu dituzte 'zero emisioak' lortzeko
Paris, Londres, Bartzelona, Milan, Kopenhage, Los Angeles, Seattle, Vancouver, Mexiko, Quito, Lurmutur Hiria eta Auckland hiriek klima aldaketaren aurkako borrokan aitzindariak izatea adostu dute.
2017/10/20 - 18:56
Manifestazioa Mexikon, lurrikararen osteko berreraiketan laguntza eskatzeko
Hilabete igaro da 7,1 graduko lurrikara izan zenetik; 369 lagun hil ziren bertan, eta omendu dituzte, ukabila gora.
2017/10/05 - 12:59
Iraileko lurrikararen biktimen erreskate-lanak amaitu dira Mexiko Hirian
369 lagun hil dira, herrialde osoan, Mexikoko hiriburuan izandako 7,1 graduko lurrikararen ondorioz; Mexiko Hirian, guztira, 228 lagun zendu dira.
2017/09/29 - 13:33
5,5 graduko lurrikara izan da Mexikon, Chiapas aurrean
Sismoa 21 km-ko sakoneran eta Pijijiapan udalerritik 172 km-ra erregistratu dute. Oraindik ez dute zehaztu kalterik edo biktimarik eragin duen.
2017/09/29 - 11:14
Frida erreskate-txakurra heroi bilakatu da Mexikon, lurrikararen ostean
12 lagun erreskatatu ditu onik, eta, gainera, 41 gorpu atzeman ditu. Lurrikara, 7,1 gradukoa bera, hilaren 19an izan zen.
2017/09/29 - 00:07
344 dira jada Mexikoko lurrikararen ondorioz hildakoak
Soilik Mexiko Hirian 205 pertsona hil dira.
2017/09/28 - 10:53
AEBren eta Mexikoren arteko hesiaren prototipoak eraikitzen hasi dira
60 egunean ebaluatuko dituzte prototipo horiek. Hesiak 5,5 eta 9,1 metro bitarteko altuera izan beharko du, eta eragotzi beharko du behetik zulatzeko aukera ematea.
2017/09/27 - 22:55
250.000 pertsona etxe barik geratu dira Mexikon, lurrikaren ondorioz
Mexikoko Gobernuak 337ra igo du lurrikararen ondorioz hildakoen balantzea.
2017/09/27 - 12:17
14 pertsona hil eta 8 zauritu dituzte errehabilitazio zentro batean Mexikon
Errifleekin armatutako erasotzaile talde bat Chihuahuako zentroan sartu da bart, eta barruan zirenei eraso die.
2017/09/26 - 19:08
430dik gora lagun hil dira Mexikon azken asteetako hiru lurrikaren ondorioz
Irailaren 19an izandako lurrikararen ondorioz 331 pertsona zendu dira.
2017/09/25 - 14:51
324ra igo da jada Mexikoko lurrikararen ondorioz hildakoen kopurua
Gainera, asteburuan 6,1 graduko indarra hartu duen sismo batek irailaren 7ko lurrikaran kaltetu ziren hainbat zubi eta eraikin erorarazi ditu.
2017/09/23 - 16:15
Mexiko, lurrikarak utzitako kalteei aurre egiteko ahaleginetan
Norbait gehiago bizirik erreskatatzeko esperantzari azken unera arte eutsi nahi diote mexikarrek, baina jakin badakite oso zaila dela. Hasi dira garbiketa eta berreraikuntza lanetan pentsatzen.
2017/09/22 - 13:06
292 dira jada Mexikoko lurrikararen ondorioz hildako lagunak
Bestalde, desagertuta dauden pertsonak 42 dira, azken balantzearen arabera.
2017/09/22 - 12:00
Mexikok lurrikaran bizirik irten diren lagunen bila jarraitzen du
Azken zenbaketa ofizialren arabera, 273 lagun hil dira; 7,1 gradukoa izan zen.
2017/09/21 - 23:33
273ra igo da Mexikon lurrikararen ondorioz hildakoen kopurua
100 pertsona baino gehiago desagertuta daude, eta hondakin artean pertsonen bila ari dira oraindik erreskate taldeak.
2017/09/21 - 10:24
238 dira jada Mexikoko lurrikaran hildakoak, azken balantzearen arabera
Biktimak hondakinen artean bilatzeko lanek ez dute etenik. Mexikoko Sismologia Zerbitzu Nazionalak astearteko lurrikararen 34 erreplika zenbatu ditu.
2017/09/20 - 22:18
Bizi bila ari dira Mexikon, lurrikararen ondoren
Gutxienez 225 pertsona hil dira herrialdean eta hiriburuan 39 eraikin erori dira.