Mexiko
2023/05/11 - 12:09
AEB bere mugak prestatzen ari da 42. Titulua bertan behera geratzen denerako
Aurretik zegoen legea sartuko da berriro indarrean, alegia, 8. Titulua. Joe Biden presidenteak migrazio politika horren zenbait puntu aldatu ditu, egoera legeztatzeko helburuarekin.
2023/05/11 - 12:00
Ehunka migratzaile daude Mexiko eta AEBetako mugan 42. Tituluaren amaieraren zain
Ameriketako Estatu Batuak migrazio-politikaren aldaketak eragin ditzakeen egoerei aurre egiteko prestatzen ari dira. Gaur emango zaio amaiera 42. Tituluari, eta aurrerantzean asilo eskaerak tramitatu arte ezingo da inor herrialdetik kanporatu.
2023/04/25 - 12:29
Ehunka migratzaile Bravo ibaia zeharkatzen ari dira, Mexikoko agenteek abisua eman arren
Migratzaileek ohe puzgarriak erabiltzen dituzte ibaia zeharkatzeko, arriskutsua izan arren. Mexikoko agintariek muga zeharkatzen duten migratzaileen etengabeko fluxua behatu besterik ez dute egiten, bestelako neurririk hartu gabe.
2023/03/29 - 19:43
Espainiako Gobernuak haurdunaldi subrogatua gaitzetsi eta beste nonbaitetik kudeatzea eragozteko atea ireki du
PPk, aldiz, praktika arautzeko eztabaida irekitzearen alde egin du, ama haurdunari "inola ere" zeharkako edo zuzeneko ordainketa ekonomikorik ez egiteko baldintzarekin. Haurdunaldi subrogatu bidezko Espainiako familien elkarteak "eztabaida lasaia" eskatu dio Gobernuari.
2023/03/28 - 13:12
Gutxienez 37 pertsona hil dira Ciudad de Juarezen, migratzaileen arretarako gune batean piztutako sutean
Gainera, 28 pertsona zauritu dira. Sua itzali dute eta ezbeharra zerk eragin duen ikertzen ari dira.
2023/01/31 - 10:05
Munduko ekonomia % 2,9 haziko da aurten eta % 3,1 datorren urtean, Nazioarteko Diru Funtsaren arabera
Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) munduko ekonomiaren hazkunde aurreikuspenak berrikusi ditu. Inflazioari dagokionez, beheranzko joera iragarri du: % 8,8 iaz, % 6,6 aurten eta % 4,3 datorren urtean.
2023/01/06 - 18:00
Gutxienez 29 pertsona hil dira Mexikon, "El Chapo" Guzmanen semea atxilotu osteko istiluetan
Mexikoko presidenteak ukatu egin du Ameriketako Estatu Batuek Ovidio Guzmanen atxiloketan parte hartu dutela, eta ohartarazi du estradizio prozesua motela izango dela.
2023/01/06 - 10:03
Gutxienez bi polizia hil eta 18 zauritu dira ''El Chapo'' Guzmanen semea atxilotu ostean
Gutxienez bi polizia hil eta 18 pertsona zauritu dira Mexikoko Sinaloa estatuan izaten ari diren istiluetan, Mexikoko agintariek Ovidio Guzman, "El Ratón", atxilotu ostean.
2022/12/09 - 15:46
Mexikoko gobernuak baieztatu du Pedro Castillok, Perun kargugabetu duten presidenteak, asiloa eskatu diela
Hala baieztatu du Mexikoko gobernuak eta, horri buruz aritzeko, Peruko agintari berriekin harremanetan jarri direla ere esan du. Castillok atxilotuta jarraitzen du, matxinada eta konspirazioa leporatuta.
2022/11/16 - 20:05
G20ko herrialde gehienek Ukrainako gerra gaitzetsi dute goi bilerari amaiera emanez
Goi bilerak Errusiaren isolamendu diplomatikoa areagotu du, baina, aldi berean, blokeen arteko tentsioa murriztu du.
2022/10/21 - 11:06
Gutxienez 2000 pertsona ebakuatu dituzte Mexikon, zisterna-kamioi batek tren batekin talka egin ostean
Erregaiz betetako zisterna-kamioi bat trenbide-pasagune bat zeharkatzen saiatu da azken unean, baina ez du lortu. Tren batekin talka egin du eta eztanda handi bat eragin du. Ondorioz, Aguascalientesen sute handia piztu da bertako kaleetan.
2022/10/18 - 14:48
Mexikon desagertuta zegoen bikote lapurtarra hilda aurkitu dute
Mexikoko Valladolid herrian hotel bat zeukaten, eta hango patioan lurperatuta aurkitu dituzte bi gorpuak, Yukatango hainbat hedabidek zabaldu dutenez. Irailetik zeuden desagertuta.
2022/10/07 - 11:11
Dolua eta beldurra Mexiko hegoaldean, San Miguel Totolapanen 20 pertsona hil ondoren
Ikerketa abian da, baina Michoacanas Familia eta Tequileros talde kriminalen arteko borroka izan daitekeela uste da. San Miguel Totolapaneko alkatea, Conrado Mendoza Almeda, hil zen erasoan.
2022/10/06 - 23:13
Mexikoko hedabideek Lapurdiko bikotearen desagerpenaren berri eman dute
Desagertutakoak Michel Amado eta Assya Madjour, hurrenez hurren, Donibane Lohizuneko eta Ziburuko bizilagunak dira, Frantziako Gobernuak Latinoamerikako herrialdean duen enbaxadaren arabera.
2022/10/06 - 12:51
Lapurdiko bikote bat desagertuta dago Mexikon
Desagertutakoak Michel Amado eta Assya Madjour, hurrenez hurren, Donibane Lohizuneko eta Ziburuko bizilagunak dira, Frantziako Gobernuak Latinoamerikako herrialdean duen enbaxadaren arabera.
2022/09/22 - 11:25
6,9ko lurrikara batek alerta sismikoa aktibatu du Mexikon, aste honetan bigarrenez
Lurrikara bertan 01:16ak zirenean (08:16ak Euskal Herrian) gertatu da. Epizentroa Coalcomanetik 81 kilometro hegoaldera izan du, Michoacan eskualdean, joan den astelehenean beste lurrikara batek astindu zuen toki berean.
2022/09/20 - 10:38
Gutxienez bi pertsona hil dira Mexikon, 7,4 graduko lurrikararen ondorioz
1985eko eta 2017ko irailaren 19an herrialdea astindu zuten lurrikaren urteurren bikoitza ospatzen den egunean astindu du Mexiko lurrikara honek.
2022/09/19 - 23:40
7,4 graduko lurrikara batek Mexikoko erdialdea astindu du
Gutxienez pertsona bat hil da Mexikoko erdialdea astindu duen 7,4 magnitudeko sismoan, hain zuzen ere, 1985eko eta 2017ko iraileko lurrikaren urteurrenean. Herrialdeko historia garaikideko suntsitzaileenak izan ziren bi horiek.
2022/08/03 - 19:36
Petrolio esportatzaileek egunean 100.000 upel gehiago bakarrik ekoitziko dituzte irailean
Horrela, irailetik aurrera, Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundearen ekoizpena 43,955 milioi upelekoa izango da egunean. Saudi Arabiak eta Errusiak ekoizpen bolumen handiena hartuko dute, bakoitzak egunean 11,030 milioi upel eskainiz.
2022/07/23 - 16:34
Haserrea eta sumina Mexikon, su emanda hil duten emakume baten hilketa bortitzagatik
Biktimak, Luz Raquel Padillak, behin baino gehiagotan bere bizilagunen mehatxuak jaso zituen, autismoa duen semearen garrasiez nazkatuta zeudela eta. Mehatxuak bete eta bizirik su eman diote.