Minbizia
2020/01/16 - 15:05
Metastasia ekiditeko tratamendua gertuago egon liteke
Ikerketak argitara eman du gorputzeko zelulek zauriak sendatzeko erabiltzen duten mekanismo berbera erabiltzen dutela tumore-zelulak hedatzeko eta horretarako zein molekula behar den argitu dute.
2019/12/10 - 21:43
Errekorrak hausten ari da aurten EiTB Maratoia
Egun osoan etengabe ari dira telefono deiak jasotzen. 902 54 25 25 telefonoa da, besteak beste, dohaintza egiteko moduetako bat.
2019/12/10 - 00:36
Gizarte Segurantzak amiantoak kutsatutako langile baten gaixotasuna aitortu du
Biktimak (77 urte) biriketako minbizia du, eta 40 urtez aritu zen Gipuzkoako Victorio Luzuriaga galdetegian lanean.
2019/12/04 - 21:50
Minbizia gainditu duten Gaizkak eta Danelek klasekideen galderei erantzun diete
Biek gainditu dute minbizia, linfoma batek eta leuzemia besteak. Lehen aldiz azaldu diete ikastolako klasekideei nola izan den gaitzaren prozesua.
2019/11/19 - 12:34
Pankreako minbizia moteltzea lortu dute bi molekularen inhibizioari esker
Tumorearen garapena moteltzeaz gain, tratamenduetarako aukera berriak irekiko lituzke, Mariano Ponz-Sarvise Nafarroako Unibertsitate Klinikako onkologoaren ikerketaren arabera.
2019/10/21 - 16:44
Osakidetzak bularreko mikropigmentazioa eskainiko du abendutik aurrera
Urtero 300 emakume mastektomizatu inguruk jaso ahal izango dute Euskal Osasun Zerbitzu Publikoaren prestazio berria.
2019/10/21 - 16:33
Osakidetzak bularreko areolaren eta titiburuen mikropigmentazioa eskainiko du
Mikropigmentazioa eskainiko die Osakidetzak bularreko minbiziagatik bularra kendu dieten emakumeei. Abenduan hasiko dira zerbitzu hau eskaintzen.
2019/10/16 - 18:14
Bularreko minbizia izan duten 10 emakumetik 9 bizi dira 5 urte ondoren
Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela eta, Katxalin Martxa Solidarioa egingo dute datorren igandean Donostiako kaleetan barrena.
2019/10/06 - 17:02
2.000 lagun Gasteizen, minbiziaren aurkako borroka babesteko ibilaldian
Ekimenean bildutako dirua gibeleko minbiziaren gaineko ikerketa batean erabiliko dute. Beatriz Artolazabal sailburua bertan izan da.
2019/09/08 - 18:19
Errealitate birtuala, kimioterapiaren eraginak arintzeko
Lapurdiko ospitale batean sistema berritzaile bat jarri du, kimioterapia tratamendua jasotzen ari direnen mina eta estresa arintzeko.
2019/09/07 - 13:41
'100km Aspanotxus', haurren minbizia ikusarazteko ekintza
Edu Zapata triatletak, Apanovas elkartearen eskutik, 100km egingo ditu Gurutzetako Ospitalearen inguruan, haurren minbizia ikusarazteko helburuarekin.
2019/09/04 - 16:19
Biriketako minbizia ordu gutxian atzemateko gailua ari dira garatzen Donostian
Laborategiko fasea amaituta, 3 edo 4 urtean merkatuan egon daiteke. Aitzindaria izango litzateke munduan.
2019/08/25 - 16:15
Gerraren 9. urtean, minbizia duten zibilak dira Siriako biktima nagusiak
Sirian, Bashar al-Ásad-en gobernuaren menpe diren honetan, zibilak dira biktima nagusiak, minbizia duten gaixoak batez ere. Ospitaleak ezin ditu osasun ekipoak berritu. Horien kasua ezagutu dugu.
2019/07/24 - 16:30
Jostailuek kromo VI gutxiago izan beharko dute azaroaren 18tik aurrera
Haurrentzako jostailuek ezin izango dute kilo bakoitzeko 0,2 miligramo baino gehiago izan, umeen osasuna zaintzeko, metal horrek ahoko minbizia sortarazi baitezake.
2019/07/12 - 21:40
Fudike galdategiko langile baten minbizia gaixotasun profesional bezala aitortu dute
Behargina 2018ko abuztuan hil zen. Langileak 17 urte eman zituen Fudike enpresan, Tolosako lantegian zein Ibarrako fabrikan.
2019/06/23 - 20:36
Suflarien artean azaleko minbiziaren inguruan ohartarazteko kanpaina abiatu dute
Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartea Zarauzko surf irakasleekin bildu da, eguzkitik babesteko hartu beharreko neurrien garrantzia azpimarratzeko.
2019/06/13 - 21:55
Amancio Ortegak minbiziaren aurka egindako ekarpena eskertu du Eusko Legebiltzarrak
EAJk, PSE-EEk eta PPk transakzio-zuzenketa bat onartu dute. Nahiz eta Alderdi Popularrak nahi, ekimenean ez da Amancio Ortega aipatzen, baina eztabaida osoan enpresaburuaz hitz egin dute taldeek.
2019/06/11 - 15:36
Doako aho miaketak egingo dira EHUn Ahoko Minbiziaren aurkako Europako Egunean
Ahoko minbizia munduan 6. minbizi ohikoena da gizakietan, baina horren biziraupenaren eta pronostikoaren tasa oso txikia da.
2019/06/09 - 16:30
Emakumeen lasterketak arrosaz jantzi du Gasteiz
Genero-indarkeriaren, berdintasun ezaren eta minbiziaren aurka korrika egin dute 6.000 pertsona baino gehiagok.
2019/06/07 - 18:38
Umetoki-lepoko minbizia antzemateko programa Bizkaira iritsi da
Dagoeneko 19.000 emakumek jasoko dute proba egiteko hitzordua. Umetoki-lepoko minbizia garatu aurreko zauriak hautemateko aukera emango du horrek.