Osasun-prestazio berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak bularreko mikropigmentazioa eskainiko du abendutik aurrera

Urtero 300 emakume mastektomizatu inguruk jaso ahal izango dute Euskal Osasun Zerbitzu Publikoaren prestazio berria.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Osakidetzak bularreko areolaren eta titiburuen mikropigmentazioa eskainiko du

Datorren abendutik aurrera, Osakidetzak bularreko areolaren eta titiburuen mikropigmentazioa eskainiko du; horrenbestez, mastektomizatutako emakumeek bularra berritzeko prozesua euskal osasun publikoan osatu ahal izango dute.

Mikropigmentazio-prozesuak emakume mastektomizatuentzat duen garrantzi fisiko, psikologiko eta animikoa azpimarratu du Iñigo Urkullu lehendakariak gaur (astelehena), osasun-prestazioaren aurkezpenean, sinbolikoki paziente izatetik bizirik irauteko trantsizioa markatzen baitu.

EAEn, 1.500 emakume ingururi diagnostikatzen diete bularreko minbizia, eta % 20-% 30 inguruk mastektomia bat behar izaten dute. Horrenbestez, urtero 300 emakume inguruk jaso dezakete Euskal Osasun Zerbitzu Publikoaren prestazio berri hori.

Osasun Zerbitzutik azaldu dutenez, azken hilabeteetan prestakuntza-fase berezi bat egin dute erizaintzako profesionalek, horiek arduratuko baitira teknika aplikatzeaz.

Lehendakariak azaldu duenez, arreta onkologikoaren humanizazio-printzipioaren barruan sartzen da neurri hori, 2018-2023 aldirako Euskadiko Plan Onkologikoan gauzatua. Plan horren helburua da minbizia duten pertsonen biziraupena eta bizi-kalitatea hobetzea.

Bularreko minbiziaren datuak EAEn

1995ean detekzio goiztiarreko euskal programa abian jarri zenetik aurtengo ekainera arte, Osakidetzak 2,6 milioi zitazio eta 2,1 milioi mamografia baino gehiago egin ditu; guztira, 9.916 minbizi detektatu ditzute, gehienak fase goiztiarrean.

Bestalde, emakumeen % 83,4k tratamendu kontserbadore ez-inbaditzailea jaso zuen bularrean; portzentaje hori, gainera, urtetik urtera handiagoa da, eta horrek aurrerapen handia suposatzen du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X