Minbizia
2017/02/16 - 09:46
'Star Wars'eko pertsonaiak, Donostia Ospitaleko haurrekin
Eguneroko borroka ordu batzuetan behintzat alde batera utzi dute gaixorik dauden haurrek eta fikzioan murgildu dira.
2017/02/15 - 16:59
Minbizia duten haurren 51 kasu diagnostikatzen dituzte urtero Euskadin
Azken ikerketen arabera, hobekuntza nabarmena izan da biziraupen datuetan: % 80 bost urteetan. Leuzemia da ohikoena, kasuen % 31 hartuz.
2017/02/15 - 15:30
Tumore gaiztoa duten haurren % 80ak gainditzen du
Bataz beste urtean 50 haur-minbizi kasu berri atzeman dira Euskadin. Zorionez, azken hamar urteetan hilkortasun tasa asko gutxitu da.
2017/02/15 - 13:59
Minbizia duten haurren aldeko ekitaldian izan da Yeray Alvarez
Yeray Alvarez Athleticeko jokalaria Gurutzetako ospitalean izan da gaur goizean, minbizia duten haurren omenez globoak askatzeko.
2017/02/14 - 23:33
‘Haur Minbizidunen Egunean’ Yerayk bat egingo du Aspanovas-ekin
12:00etan izango da ekitaldi nagusia, Gurutzetako Ospitaleko sarreran. Bizkaiko minbizidun haurren gurasoen elkarteak puxikak askatuko dituzte.
2017/02/04 - 14:29
Minbizia duten palestinarrek baimena behar dute tratamendua jasotzeko
Gaixo horiek baimenak behar dituzte Jerusalem Ekialdeko, Zisjordaniako edo Israelgo ospitaleetan tratamendua jaso ahal izateko.
2017/02/04 - 14:20
Mezu itxaropentsua helarazi nahi dute minbizia izan zuten lagunek
Jonen istorioa ezagutu dugu: hankan mina zuelako joan zen medikura, eta diagnostikorik txarrena jaso zuen, hezurretako minbizia zuela.
2017/02/03 - 11:26
13.500 minbizi-kasu berri antzematen dituzte urtean Euskadin
Osakidetzak zabaldutako datuen arabera, minbizia da lehen heriotza-kausa Euskal Autonomia Erkidegoan.
2017/02/02 - 20:28
Hogei urte barru 22 milioi minbizi-kasu diagnostikatuko dira urtean
Larunbat honetan, otsailak 4, Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna gogora ekarriko du Osasunerako Munduko Erakundeak (OME).
2017/01/30 - 21:43
Minbizia esperotakoa baino gehiago ari da hazten Espainian
Dena dela, minbizia duten gaixoen erdia baino gehiagok (% 53) sendatzea lortzen dute.
2017/01/25 - 14:16
Gibeleko minbiziari aurre egiteko bidean, 'aurrerapaso handia'
CIC bioGUNE eta Ciberehd ikerketa zentroko adituek egin dute ikerketa, herritarrek EiTB Maratoiaren eta AECC minbiziaren aurkako elkartearen bidez egindako ekarpenei esker.
2017/01/24 - 18:12
Osakidetzak zerbixeko minbizia antzemateko probak egingo ditu
Haurren obesitateari aurre egiteko plan bat ere jarriko du abian Osasun Sailak.
2016/12/28 - 16:26
Inma Arroyok eskerrak ematen dizkio minbiziari
Inma Arroyok bularreko minbizia izan du eta eskerrak ematen dizkio, horrek emandako aukera berriak aprobetxatu ahal izan dituelako. Erakundeei minbiziaren osteko arazoak hobeto artatzeko eskatzen die.
2016/12/28 - 14:38
Arreta integralak jarraitzeko konpromisoa berretsi du Urkulluk
Lehendakariak Donostiako Onkolgikora egindako bisitan, aurten 625 bularreko minbizi kasu berri detektatu direla esan du. Detekzio programa goiztiarrak gaisotasuna sendatzeko erabakigarria dela dio.
2016/12/28 - 14:04
Bularreko minbizia detektatzeko programak 625 kasu berri antzeman ditu
Osakidetzak bularreko minbiziaren detekzio goiztiarreko programako 2016ko datuak jakinarazi ditu.
2016/12/08 - 01:09
Minbizidun zelulek gantza behar dute metastasia garatzeko
Metastasia duten pertsonentzako terapia bat prestatzeko bost eta hamar urte bitartean behar direla jakinarazi dute ikerlariek.
2016/11/18 - 17:28
Gaixotasun larriak pairatzen dituzten euskal presoak 11 dira jada
Duela hilabete batzuk Jose Borde presoari koloneko minbizia antzeman ziotela jakinarazi du Etxeratek.
2016/11/10 - 14:22
Movember 2016: Utz ezazu bibotea prostatako minbiziaren aurka!
Bilbao Basketeko lau jokalarik eta Alaveseko Christian Santosek ezpain gaineko ilea hazten utzi dute.
2016/10/19 - 14:58
Puxika arrosak Bilboko zeruan
Ehundaka puxika larrosa aireratu dituzte gaur Bilbo erdialdean Bularreko Minbiziaren egunean. Amaia Urkia ETBko kazetariak parte hartu du ekitaldian.
2016/10/19 - 14:23
Lazo arrosaz bete da Donostia
Bularreko Minbiziaren Nazioarteko eguna dela Donostiako Udaletxean lazo arrosa handi bat jarri dute. Hiriko autobusetan ere jarri dituzte.