Minbiziaren kontrako eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

13.500 minbizi-kasu berri antzematen dituzte urtean Euskadin

Osakidetzak zabaldutako datuen arabera, minbizia da lehen heriotza-kausa Euskal Autonomia Erkidegoan.
Iragarkia
18:00 - 20:00
13.500 minbizi kasu berri atzematen dira urtean Euskadin

13.500 minbizi-kasu berri inguru antzematen dira urtean Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bihar ospatuko den Minbiziaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira gaur ezagutarazi dituen datuen arabera. 2009 eta 2013. urteen artean, 67.409 minbizi-kasu antzeman zituzten: 40.312 gizonetan eta 27.097 emakumetan.

Datuek agerian uzten dutenez, minbiziak eragin handiago du gizonezkoetan, eta adinarekin batera gora egiten du, gaixo gehienak 65 urtetik gorakoak baitira.

Ohikoenak diren minbiziei erreparatuta, kasuen erdiek lau minbizia motari dagokie: kolon eta ondestekoa (ohikoena gizon zein emakumetan), bularrekoa (emakumeen artean ohikoena), prostatakoa (gizonetan) eta biriketakoa.

Heriotza-tasari buruzko Euskadiko azken datuen arabera, minbizia lehen heriotza kausa da, horrek eragiten baititu heriotza guztien % 30. Gizonen kasuan, ehunekoa % 37,2raino igotzen da; emakumeen kasuan, aldiz, % 24,3koa da, eta minbizia bigarren heriotza-kausa. 2011-2015 bosturtekoari dagozkion heriotza-tasari buruzko datuen arabera, 30.273 pertsona zendu ziren, EAEn, minbiziaren ondorioz.

Jon Darpon Osasun sailburuak adierazi duenez, datozen urteotan Euskadiko Onkologia Plan Integrala abiaraziko du Osasun Sailak, gaixoei minbiziaren eragina leuntzeko.

Horren esanetan, Osasun Sailaren apustua izango da Euskadin egun indarrean dauden biztanleria bahetzeko programak hobetzea eta eguneratzea, hau da, tumore ohikoenetakoak diren kolon eta ondesteko minbizia eta bularreko minbizia bahetzeko programak. Programa horiei umetoki-lepoko minbizia bahetzeko programa gehituko zaie legegintzaldi honetan zehar, eta 21 eta 65 urte arteko emakumeei zuzenduta egongo da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X