Minbizia
2023/10/08 - 16:49
Bular minbiziaren aurkako 'marea arrosak' gainezka egin du Bilbon, 10.000 parte-hartzailerekin
ACAMBI elkarteak antolatutako martxa Guggenheim Museoaren zelaigunetik abiatu da. Minbiziaren ikerketarako eta gaitz horren gainean kontzientziatzeko bideratuko dute bildutako dirua.
2023/09/26 - 16:58
Autobus batek Leioako EHUko ikasleei hezur-muina ematearen berri eman die
Autobus ibiltari batek espainiar Estatuko 17 hiri zeharkatuko ditu 45 egunetan, 18 eta 40 urte bitarteko pertsonak hezur-muinaren emaile bihurtzera animatzeko. Helburua Hezur Muineko Emaileen Erregistroan 500.000 inskripzioen langa gainditzea da.
2023/09/22 - 14:55
2023ko EITB Maratoiaren aurkezpena: 'Minbiziaren Aurka Aukera Berriak' da leloa, ETS taldearekin
2023ko EITB Maratoiaren lelo eta abestia aurkeztu da EITBko Bilboko egoitzan. Minbizia kausa izango duen kanpainaren leloa Minbiziaren Aurka Aukera Berriak izango da, eta kanpainari soinu banda jarriko dion abestia, berriz, ETSren "Aukera Berriak".
2023/09/18 - 13:52
Covid-19ak eragindako heriotzen kopuruak % 90,5 egin du behera Euskadin
Konkretuki, 74 pertsona hil dira EAEn koronabirusaren ondorioz urteko lehen hiruhilekoan. Bestalde, guztira 6.207 pertsona hil ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urteko aldi berean baino % 3,6 gutxiago.
2023/09/06 - 23:52
50 urtetik beherakoen artean minbizi kasuak ia % 80 hazi dira hiru hamarkadatan
BMJ Oncology atariak publikatutako ikerketa baten arabera, gorakada horren atzean daude elikadura desegokia edota alkoholaren eta tabakoaren gehiegizko kontsumoa. Ariketa fisiko gutxi egiteak eta sedentarismoak ere badute eragina.
2023/08/02 - 22:31
Minbiziaren detekzio goiztiarrean Adimen Artifizialak bere lekua egin du, eta oso emaitza onekin
Euskal Herrian hainbat esparrutan hasi dira integratzen; besteak beste, minbizia detektatzeko. Entseguaren arabera, adimen artifizialari esker sanitarioen lan karga %44 murriztu zen.
2023/08/02 - 21:32
Adimen Artifizialak bularreko minbizi kasu gehiago identifikatzen laguntzen du, ikerketa baten arabera
Lundeko Unibertsitateak (Suedia) egindako ikerketa baten arabera, Adimen Artifizialaren laguntza duen lantaldeak % 20 minbizi gehiago identifikatzen ditu, eta erradiologoen lan-karga % 40 baino gehiago murrizten du.
2023/07/15 - 17:04
Kimioterapia jasotzen zuen bitartean, Manuk minbiziaren ikerketarako dirua biltzeko jaialdi bat antolatu zuen
Larunbat honetan izaten ari den Gasteiz Fights Cancer jaialdian, Aspanafoa eta La Cuadri del Hospi haur minbiziaren aurkako elkarteentzako dirua bilduko dute. Manu Morillas gasteiztarra da egitasmoaren sortzailea; berak ere minbizia izan zuen, 23 urterekin.
2023/07/09 - 16:10
Sarkoma minbizia ikertzeko erabiliko da 'Burdin Hesiko lasterketan' jasotako dirua
Cesar Serrano onkologo eta ikertzaileak Gamiz-Fikatik abiatu den lasterketan parte hartu du. Sarkoma gaitzak jotako bi paziente dauzka herri honetan. Bartzelonako Vall d´Hebron ospitaleko institutu onkologikoan ikerketa talde bat zuzentzen du eta horretara dago zuzenduta gaur bildutako dirua.
2023/06/29 - 14:31
Amiantoaren biktimek uztailaren 10era arte egin diezazkiokete ekarpenak ordain-funtsaren dekretuari
Espainiako Gobernuaren aurreikuspena da funts hori legegintzaldia amaitu baino lehen onartzea. Dekretua onartu osteko 5 urteetan eskatu ahal izango da konpentsazioa.
2023/06/13 - 10:00
Eguzkia hartzean saihestu beharreko hiru produktuak
Anne Barrutia Cio Salud klinikako dermatologoarekin hitz egin du eitb.eus-ek, eguzkia hartzen dugunean gure azalarentzat kaltegarriak diren produktuen inguruan.
2023/05/21 - 18:17
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan IX. Lasterketak berdez estali ditu Donostiako kaleak, 1.800 parte-hartzailerekin
Bost kilometroko lasterketan 1.300 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte, eta, ondoren, herritarrek martxa irekia egin dute, 500 parte-hartzaile izan dituena.
2023/05/21 - 14:16
3000 emakumezko korrikalari baino gehiago Gasteizen, bularreko minbiziaren aurkako lasterketan
Helmugara iristen lehena Sara Reimondo asturiarra izan da. Herri-lasterketaren helburua bikoitza da: bular-minbizia ikertzeko dirua biltzea eta emakumezko kirolariak aldarrikatzea.
2023/05/11 - 12:01
Minbiziaren Aurka Araban elkartea kalera aterako da, ikerketarako dirua biltzeko asmoz
Hain zuzen ere, Gasteizko kaleetan izango dira ostegun, ostiral eta larunbat honetan, dirua biltzeko, eta gogorarazteko ikerketaren bidez bakarrik hobetu daitezkeela diagnostikoa eta tratamenduak.
2023/04/27 - 10:12
Txertoa izango al da minbiziaren aurkako sendagaia etorkizunean?
Modernak iragarri du 2030ean prest izango duela gaixotasun horren aurkako txerto bat, oraingoz melanoma-tratamenduan arrakastaz frogatua. Iragarpen horren aurrean, bi adituk euren iritzia eman dute.
2023/04/27 - 09:33
''Esperantza iturri garrantzitsua da, baina minbizia 2030erako sendatuta egongo dela esatea ez da erreala''
Moderna farmazia-etxeak minbiziari aurre egingo dion txertoa 2030erako prest izango duela iragarri ondotik, Larraitz Egaña Donostia Ospitaleko onkologoak eta Izaskun Zeberio hematologoak zuhurtziaz jokatzeko deia egin dute eta tratamenduaren nondik norakoak azaldu dituzte.
2023/04/27 - 09:09
Zein tratamendu daude gaur-gaurkoz minbiziari aurre egiteko?
Larraitz Egaña Donostia Ospitaleko onkologoak eta Izaskun Zeberio hematologoak azpimarratu dute egun, kimioterapiaz eta erradioterapiaz harago, gaixotasunaren biologiari, ezaugarriei eta proliferazioari begiratzen zaiola, eta sistema inmunologikoa indartzeari.
2023/04/19 - 16:44
Ahanztura onkologirako eskubidea aldarrikatzen dute minibizia pasa dutenek, aseguruak kontratatu ahal izateko
Minbizia gainditu duten pertsona gehienek arazo handiak dituzte bizi, mediku edo heriotza aseguruak kontratatzeko, eta horrek, erabat baldintzatzen ditu, esaterako, hipotekak lortzeko orduan. Europak adierazi du ezin direla diskriminatu, eta 2025a baino lehen gai hau araututa egon beharko dela.
2023/04/18 - 12:26
Orsai: ''Tu estrella''
Aspanovas minbizia duten umeen gurasoen Bizkaiko elkarteko kideen hitzei musika jarri dio Asier Villalibre, Oscar de Marcos, Mikel Balenziaga, Mikel Vesga, Dani Garcia eta Iñigo Lekue Athleticeko jokalariek osatzen duten musika taldeak. Aspanovasentzat izango da bildutako diru guztia.
2023/04/06 - 22:13
Minbizia 3 ordu baino gutxiagoan diagnostikatu ahal izango duen tresna bat garatu dute
Bartzelonako Erregulazio Genomikoko Zentroak RNAt molekulak erabiltzen dituen sistema bat asmatu du; "gaixotasunen diagnostikoa eta pronostikoa egiteko ahalmen handikoak" dira molekula horiek. Etorkizun hurbilean diagnostikoaren denbora murriztu ahal izango du.