Albiste izango dira: EITB Maratoiaren balantzea, Iruñeko zentsura mozioa eta itunpeko eskoletako greba amaiera
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 15, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-EITB Maratoia: 2023ko EITB Maratoiak egun handia bizi izan du gaur, Minbiziaren Aurka Aukera Berriak lelopean. Urtero bezala, egun berezia izan da, eta bertan bildu diren 908.000 euroak minbizia ikertzera bideratuko dira.
-Iruñeko zentsura mozioa: Iruñeko zentsura mozioak agenda politikoa markatzen jarraitzen du maila guztietan, lokaletik hasi eta estatura. Iruñetik haragoko erreakzio eta ondorioak eragin ditu. UPN Iruñeko alkatetzatik kentzeko lauko itunaren aurrean tonua gogortu dute Nafarroako eta Estatuko eskuineko alderdiek.
-Itunpeko ikastetxeetako grebaren amaiera: Ostiral honetan amaituko da gizarte ekimeneko ikastetxeetako irakasleen bost eguneko greba, ELA, Steilas, CC. OO., LAB eta UGTk deitutakoa. Sektoreko hitzarmena 2021eko abenduan amaitu zen eta sindikatuek gogorarazi dutenez, "aurreko hitzarmena 10 urtez berritu gabe egon zen, eta langileek 29 greba egun egin behar izan zituzten hitzarmen berria lortzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak