Minbizia
2023/04/02 - 18:55
Ryuichi Sakamoto musikagile japoniarra hil da, 71 urterekin
Bere garaiko musikari japoniar ezagunenetakoa izan zen Sakamoto. Obra konplexua utzi du, Yellow Magic Orchestra esperimentaletik hasi eta soinu banda sarituetaraino.
2023/03/06 - 15:54
Gipuzkoan minbiziak heriotza-tasa altuagoak dituelako eratu dute Onkologikoko Pazienteen Batzordea
Gipuzkoan minbizia duten pertsonek onkologia zerbitzua okertzen ari dela salatu dute eta Euskadiko Plan Onkologikoaren parte izan nahi dutela aldarrikatu dute Legebiltzarrean.
2023/02/15 - 15:40
Ernesto Marin: ''Nire semeak leuzemia besterik ez du izan''
Harrigarria bada ere, Ernestok irribarretsu dio Nicok, bere 8 urteko semeak, leuzemia besterik ez duela izan. Minbizia dramarik kontatzearen aldekoa da Ernesto.
2023/02/15 - 15:31
10 urte daramatza Juneren Hegoak elkarteak minbizia duten haurren familiei laguntza eskaintzen
50 lagunek osatzen dute elkarte hau eta denak boluntarioak dira. June izeneko haurra hil zenean haren gurasoek sortu zuten eta jada 10 urte bete ditu elkarteak.
2023/02/15 - 10:25
Haurren artean batez beste 50 tumore gaizto diagnostikatzen dira EAEn urtero
15 urtetik beherako umeei eragiten dieten minbizia mota artean ohikoenak leuzemiak eta linfomak dira (kasuen ia erdia), Osakidetzak Haur Minbiziaren Nazioarteko Egunaren harira emandako datuen arabera.
2023/02/14 - 20:12
Darth Vader eta soldadu inperialak Donostia Ospitalera gerturatu dira
The Pink Force fundazioak ospitaleetan gaixo dauden haurren artean opariak eta alaitasuna banatzen ditu. Haurren Minbiziaren Nazioarteko Egunaren bezperan, Donostia Ospitalea sagako pertsona batzuen anfitrioia izan da.
2023/02/04 - 17:58
Hiru emakumetik batek eta bi gizonetik batek izango dute minbizia bizitzan zehar
Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak minbiziaren prebentziorako, ikerketarako eta detekzio azkarrerako baliabideak eskatu ditu, gogorarazi duenez "denok bizi beharko baitugu minbiziarekin".
2023/02/04 - 15:43
Donostialdeko Iñurri taldeak umoretik bizi ditu minbiziaren gorabeherak
(MIN)BIZIA podcasta egin dute gaixotasunaren inguruan konplexurik gabe eta umorez hitz egiteko. Psikologikoki balio izan die gaixotasunari modu hobean aurre egiteko.
2023/02/03 - 17:42
Minbizia kronifikatzea, ikerlarien helburuetako bat
Minbiziaren ikerketak aurrerapauso erraldoiak eman ditu. Gaixotasunarekin bizi ahal izatea da ikerlarientzat helburu nagusia.
2023/02/03 - 14:26
Minbiziak eragindako heriotzek behera egin dute EAEn azken 20 urteotan, bereziki gizonen artean
Emakumeen artean, beherakada hori ia ez da aldatu (urteko % 0,3an mantendu da), baina gizonen artean % 2,6koa da 2014tik.
2023/02/03 - 08:06
Minbiziaren kontrako ikerketa, odol analisien bidez tumoreak detektatzeko bidean
Ikerketan egindako aurrerapenek lagunduko dute identifikazio goiztiarrean, baita immunitate sistemak berak zelula kantzerigenoei eraso diezaion.
2023/02/02 - 18:20
Minbiziaren aurkako ikerketa, tratamenduan hainbat mugarri lortzetik gertu
Eduard Batlle Bartzelonako IRBko Kolon eta Ondesteko Minbiziaren laborategiko buruak eta ICREA ikerketa-irakasleak tratamenduari buruzko ikerketan izandako bi aurrerapen garrantzitsuenak azaldu ditu: MCLA-158 antigorputza, zelula kantzerigenoen aurka jarduten duena, eta mikroingurunearen garrantzia.
2023/02/02 - 11:52
Odol analisi baten bitartez jakin ahalko dugu tumore bat dugun, ikerkuntzari esker
Eduard Batlle Bartzelonako IRB institutuko Koloneko Minbiziaren laborategiko burua eta ICREA irakasle-ikertzaileak minbizia prebenitzeko bidean egindako azken aurkikuntzak azaldu ditu.
2023/01/13 - 14:00
Euskadi-Ukraina mugimendua eta "Irulegiko Eskua" aurkitu zuen taldea, 2022ko Sabino Arana saridunen artean
Sabino Arana Fundazioak Irakli Kobakhidze, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Mikel Sanchez eta Aspace Gipuzkoa ere sarituko ditu.
2022/11/22 - 09:58
Pablo Milanes kantautore kubatarra hil da
Troba kubatar berriaren sortzaileetako bat izan zen Milanes. Madrilen zendu da, minbiziak jota. Duela 10 egun ospitaleratu zuten, eta ondorioz, hitzartuta zituen hainbat kontzertu bertan behera utzi behar izan zituen, tartean, Iruñeko Baluartekoa.
2022/11/15 - 08:01
Alkoholak minbizia eta gehiegizko pisua eragiten ditu: hiru garagardo kaña tarta puska baten baliokide dira
Gaur da Alkoholik Gabeko Munduko Eguna, eta mediku elkarteek ohartarazi dutenez, horren kontsumoaren arriskuek neurrizko kontsumoa egiten dutenei ere eragiten diete.
2022/11/13 - 12:06
Keith Levene hil da, The Clash taldeko gitarrista eta sortzailea
65 urterekin hil da musikari ezaguna, minbiziaren ondorioz. "Bakean hil da, eroso eta maitatua sentituz" adierazi du familiak.
2022/11/09 - 21:46
Ikerketa batek koloneko minbiziaren birgaixotze zelulak identifikatu ditu
Gainera, ikusi dute zelula horiek teknika genetikoen bidez ezabatzen badituzte nahikoa dela metastasiaren sorrera prebenitzeko: saguak gaixotasunik gabe mantendu dira kirurgiaren ondoren, berriro gaixotu barik.
2022/10/30 - 13:31
Bularreko minbiziaren ikerketaren aldeko marea arrosak Donostiako erdigunea hartu du
Bular-minbizia pairatu duten emakumeen Katxalin elkarteak deituta, VIII. Martxa Solidarioa egin dute gaur Gipuzkoako hiriburuan, milaka pertsonak parte hartuta.
2022/10/27 - 13:26
Minbizia sendatzeko botika batek entseguaren lehen fasea gainditu du
Bartzelonako Vall d´Hebron auzoko ospitalea minbiziaren aurkako entsegu kliniko batean murgilduta dago. Botika 22 gaixori eman diete, eta emaitza onak lortu dituzte. Entseguak lehen fasea gainditu du, eta bigarrena prestatzen ari dira.