Minbizia
2022/02/09 - 17:42
Aurrerapauso garrantzitsua eman du Biodonostiak garuneko tumore agresiboenaren garapenarekin lotuta
Hain zuzen ere, ikertzaileek "edukiera ezezagun bat" aurkitu dute garuneko tumore ohiko eta agresiboenaren zelula ametan. Birziklapen, garbiketa eta zelulen birsorkuntza mekanismo batez baliatuta, kimioterapia tratamenduak saihestu ditzakete horrek.
2022/02/04 - 21:49
Minbiziaren aurkako egunean, leuzemia eta bularreko minbizia izan duten bi emakumeren istorioak ezagutu ditugu
Olatzi ezkerreko bularra kendu behar izan zioten eta Elordiri 2013an atzeman zioten leuzemia. Minbiziaren aurkako egun honetan, esperantzaz betetako mezuak bidali dizkugute biek.
2022/02/01 - 16:13
Minbiziaren diagnosi kopuruak % 10-20 artean egin zuen behera pandemiaren lehen urtean
Aurreikuspenek diote minbiziaren intzidentziak gorakada txiki bat izango duela aurten 2021arekin alderatuta, 280.101 kasu berri diagnostikatuko baitira. Hala ere, kalkulu horrek ez du barne hartzen pandemiak izan dezakeen eragina.
2022/01/13 - 11:58
Cofivacasak eta Sidenorrek 176.000 euro ordaindu beharko dizkiote amiantoagatik hil zen langile baten sendiari
Langilea 2018ko azaroan hil zen minbiziak jota, hainbat urtez bere lanpostuan amiantoa arnastu ondoren.
2021/11/27 - 21:55
Europa osotik etorritako Star Wars zaleen ikuskizun solidarioa egin dute Donostian
Saga ospetsuko pelikuletako pertsonaien gisan jantzita ibili dira Donostiako kaleetan zehar, eta bildutako dirua odol emaileen ekimenetara bideratuko dute.
2021/11/19 - 15:29
Onkologikoko eguneko ospitalea prest dago astelehenetik aurrera pazienteak jasotzeko
Urtean 3.000 gaixori baino gehiagori tratamendu ezberdinak emango dizkiete bertako profesionalek. Astelehenetik martxan dira 20 kanpo kontsulta berriztatuak ere.
2021/11/19 - 15:15
Donostiako Onkologikoa minbiziaren erreferentziazko zentroa izango da Gipuzkoan
Eraikin horretan, gainera, minbiziaren kanpo-kontsulta guztiak eta onkologiako eta onkohematologiako eguneko ospitalea egingo dira. Guztira 12.000 pertsona eta 20.000 tratamendu artatuko ditu urtean.
2021/11/18 - 07:59
Amiantoaren biktimei kalte-ordainak emateko 25 milioiko funtsa adostu du EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin
EH Bilduk ERCrekin batera aurkeztu eta PSOErekin eta Unidas Podemosekin adostutako erdibideko zuzenketa ostegun honetan onartuko da Aurrekontuen Batzordean. Aurrekontuen negoziazioan bi aldeek lortu duten lehen akordioa da, eta gehiago izatea espero du EH Bilduk.
2021/11/04 - 11:08
GPBaren aurkako txertoak % 87 murriztu du umetoki-lepoko minbiziaren tasa
'The Lancet' aldizkariak zabaldutako ikerketa baten arabera, umetoki-lepoko minbiziaren tasa % 87 txikiagoa da giza papilomaren birusaren (GPB) aurkako txertoa 12 eta 13 urte zituztenean jaso duten Ingalaterrako emakumeen artean, txertorik jaso ez zutenen artean baino.
2021/10/31 - 17:29
Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako elkarteak 25 urte bete ditu
Ginkana bat egin dute goizean Iruñean eta. 5 kilometroko ibilbidean zehar 25 zinta arrosa ipini dituzte, Gaztelu plazan bukatuta. Ikerketaren garrantzia azpimarratu dute, besteak beste.
2021/10/31 - 17:10
Bularreko minbiziaren kontrako borroka Donostiako kaleetara itzuli da, Katxalin elkartearen eskutik
Goizeko 11:00etan hasi da martxa solidarioa festa giroan eta partaideek 4,5 kilometro egin dituzte Donostiako kaleetan zehar.
2021/10/20 - 16:41
Erradioterapia protoi bidez egiteko ekipamendua izango du Osakidetzak datozen hilabeteetan
Amancio Ortega fundazioak, Osasun Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako hitzarmenari esker, arrisku bereziko organoetan dauden tumoreak edota haurren tumoreak artatzeko puntako teknologia eskura izango da horrenbestez.
2021/10/20 - 13:50
70 urtetik gorako gehienek baietz esan diote gripearen txertoa eta covidaren hirugarren dosia batera hartzeari
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez, atzerapausoa eman da pandemiaren bilakaeran "gora egin baitu", eta hori "kezkatzekoa da, horrenbeste lan egin ondoren".
2021/10/19 - 22:59
Irungo Nayade abesbatzak bideoklipa zabaldu du Bularreko Minbiziaren Egunean, prebentzioa sustatzeko
Emakumeek izaten duten tumorerik ohikoenaren aurrean, prebentzioa zein garrantzitsua den gogoraratu nahi izan du 30 emakumek osatzen duten abesbatzak.
2021/10/19 - 16:33
Punta-puntako teknologia duten 13 mamografo berri erosi ditu Osakidetzak
Mamografo berri guztiek izango dute tomosintesi sistema, dentsitate handiko bularren inguruko informazioa zehatza ematen dutenak. Gaur Egun horietako hiru Donostiako Onkologikoan daude.
2021/10/19 - 11:02
Azken belaunaldiko 13 mamografo jarriko ditu Osakidetzak 2022an
Ekipo berriek tomosintesia dute eta doitasun handiagoko irudiak lortzeko aukera ematen dute. 2024rako berritzeko falta diren lauak azken teknologiadun horiekin ordezkatuko dituzte.
2021/10/18 - 23:19
Donostiako udaletxea arrosaz argiztatu da Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta
Donostiako Udala arrosa kolorez argiztatu da Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, urriaren 19an ospatuko dena.
2021/10/18 - 16:34
Nafarroako ikerlari talde batek 2023rako lortu nahi du bularreko minbiziaren aurkako txertoaren prototipoa
Bidea ireki dio covid-19aren aurkako txertoak Blanca proiektuari. Teknologia berarekin aurre egingo zaio bularreko minbizirik agresiboenari. Txertoak gaixoaren sistema immunologikoa esnatuko luke.
2021/10/17 - 20:31
Bizkaia eta Araba, bularreko minbiziaren aurka korrika
Milaka pertsonak Bizkaiko hainbat udalerritako eta Gasteizko kaleak bete dituzte, datorren urriaren 19an izatekoa den Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna dela eta. Jasotako dirua gaixotasun horren ikerkuntzarako erabiliko da.
2021/10/17 - 17:00
Bularreko minbiziaren aurka mobilizatu dira Gasteizen
Marea arrosa itzuli da Gasteizera, pandemiaren aurkako murrizketa gehienak amaituta. Datorren urriaren 19an izatekoa den Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna dela eta, aurten Lasterketa Solidarioaren bigarren edizioa ospatu ahal izan dute. Bildutako dirua ikerkuntzarako erabiliko da.