EPAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cofivacasak eta Sidenorrek 176.000 euro ordaindu beharko dizkiote amiantoagatik hil zen langile baten sendiari

Langilea 2018ko azaroan hil zen minbiziak jota, hainbat urtez bere lanpostuan amiantoa arnastu ondoren.
Sidenorren lantegia
Sidenorren lantegia. Artxiboko argazkia: EFE

Donostiako epaitegi batek Cofivacasa eta Sidenor enpresak zigortu eta amiantoagatik hil zen langile baten familiari 176.000 euro ordaindu beharko dizkio kalte ordain gisa, Asviamie Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkarteak jakinarazi duenez.

Beharginak Hernaniko Pedro Orbegozo-Acenor lantegian lan gehien zuen 1968tik itxi zuten arte eta, gero, Sidenor S.L. Cofivacasak erosi zuen Basauriko lantegira lekualdatu zuten.

Langileari 2018ko abuztuan atzeman zioten biriketako minbizia eta urte bereko azaroan hil zen, hainbat urtez bere lanpostuan amiantoa arnastu ondoren. 

2019ko uztailaren, lan gaixotasun profesional baten ondorioz hil zela eta horri zegozkion alarguntza-prestazioak aitortu zioten alargunari.

Osalanen ikerketaren ondotik, amiantoaren biktimen fitxategian sartu zuten.

Zigortutako enpresei Asviamiek keskatu die eragindako kaltearen erantzukizuna bere gain hartzeko eta epaia betetzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aranburuk (LAB) "indarrak batzea" eta "neurri sakonagoak" eskatu ditu, ELAk euskararen inguruan egindako proposamenaren aurrean

Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko koordinatzaile nagusiak txalotu egin du ELAren proposamena, eta adierazi du hobetzera datozen ekimen guztiak "ongietorriak" izango direla. Hala ere, ohartarazi du egungo negoziazio kolektiboak "euskara gehiago" behar duela eta, oldarraldi judizial eta politikoaren aurrean, "neurri sakonagoak" behar direla.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X