Azken belaunaldiko 13 mamografo jarriko ditu Osakidetzak 2022an
Bularreko Minbiziaren aurkako Mundu Eguna dela eta, iragarpena egin du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. 2022an zehar, azken belaunaldiko 13 mamografo instalatuko ditu zazpi ospitaletan eta lau osasun zentrotan, diagnostiko goiztiarrean aurrera egiteko.
Gaur-gaurkoz 20 mamografo ditu Osakidetzak, baina hiru baino ez dira puntako teknologia dutenak. Hala, datorren urtean zehar, eta 4,9 milioi euroko aurrekontuarekin, 13 ekipo ordezkatuko dituzte. Bigarren fase batean, 2023 eta 2024 bitartean, falta diren lauak aldatuko dituzte.
Ekipo berri horiek tomosintesia dute, mamografia digitalaren 3Dko forma aurreratua, doitasun handiagoko irudiak lortzeko aukera ematen duena.
Mamografia bularreko minbizia aldez aurretik hautemateko erremintetako bat da. Osakidetzak Detekzio Goiztiarreko Programa du abian orain dela 26 urte, eta ordutik, 11.000 tumore gaizto detektatu dira Euskadin egindako 2,2 milioi mamografia baino gehiagotan. Osasun Sailaren arabera, "minbizi gehienak fase goiztiarretan detektatu dira, zorionez".
Detekzio Goiztiarraren Programak 50-59 urteko emakumeak eta bularreko minbiziaren aurrekari familiarrak dituzten 40-49 urteko andreak ditu xede. Osakidetzaren arabera, xede populazioaren % 80k parte hartu du azken urteetan. Probak bi urtean behin egiten dira, eta emaitzak gutun bidez ematen dira, sei edo zapi eguneko epean.
Osasun Sailak aitortu duenez, pandemiaren eraginez, ohiko urte batean egindako mamografien erdia baino apur bat gehiago egin ziren iaz. 2019ko urtarriletik irailera, 89.572 egin ziren; 2020an, berriz, 50.829 baino ez. Dena dela, 2021eko epe berean 81.524 mamografia egin zituzten. Hori horrela, aurreko jarduera nolabait berreskuratu bada ere, oraindik ez dira hain arin egiten, covid-19ari aurre egiteko hartu beharreko neurrien ondorioz.
Zure interesekoa izan daiteke
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.
Sutea piztu da Derion, Loiuko aireportutik oso gertu
20:30 aldera sutea piztu da Derion, Loiuko aireportutik oso gertu. Sua San Isidro auzoko baso batean piztu da, Aiartza mendian, eta oraingoz ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan. Suhiltzaileak lanean ari dira garrak itzaltzeko.
Gizon bat hil da Laidatxu hondartzan (Mundaka)
Gizonezkoa uretatik atera behar izan dute sorosleek, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Ez dakite zerk eragin duen heriotza.
Aldaketa asteartetik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Astearte goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.