Miren Gorrotxategi
2021/09/28 - 11:14
Miren Gorrotxategi: "Nire ustez, autogobernua ez dago benetan alderdi politikoen agendan"
Elkarrekin-Podemosen Legebiltzarreko bozeramaileak esan du ez duela girorik ikusten: "Hitzak botatzen ari dira suziriak balira bezala baina benetan ez daude oso beteak. Ikusiko dugu zer gertatzen den baina nik esango nuke ez dagoela benetako borodaterik horri bide emateko".
2021/09/20 - 14:07
Miren Gorrotxategi: "Neurriak beti arlo berean arintzen dira, zarata gehien ateratzen duen horretan"
Elkarrekin Podemos-IUko bozeramailea hitz egiteko eta negoziatzeko prest agertu da, hezkuntzan, aurrekontuetan eta autogobernu lantaldean eta arlo guztietan euren prismatik ekarpenak egiteko asmoz.
2021/09/20 - 13:13
Miren Gorrotxategi: ''Eskolak gizarteratzeko tresna izan behar du''
Euskal hezkuntza sistema erreformatzeko proposamenaren inguruan, Gorrotxategik uste du EH Bilduk eta EAJk denbora darametela negoziatzen eta esan du bere taldearekin ez dela "oraingoz inor harremanetan jarri".
2021/09/16 - 19:45
PSE-EEk ohartarazi du Estatutu berri batek ez lukeela "independentziaren bidea" irekiko
"Gai berdinera itzuli nahi baduzue, badakizue prozedura zein den, baina bidearen amaiera zein izango den ere bai", adierazi du Eneko Andueza bozeramaileak.
2021/09/16 - 18:40
Elkarrekin Podemos-IU Jaurlaritzarekin akordioak egiteko prest agertu da, "Urkulluk norabidea aldatzen badu"
Miren Gorrotxategik adierazi du ez duela "bertigorik" EAJrekin itunak egiteko, baina azpimarratu du horretarako ezinbestekoa izango dela lehendakariak koalizioaren proposamenak onartzea.
2021/09/16 - 13:45
Politika Orokorrari buruzko 2021eko eztabaida Eusko Legebiltzarrean
Alderdi politikoak Eusko Legebiltzarraren Gasteizko egoitzara iritsi dira, legealdiko ikasturte politikoari hasiera emateko politika orokorreko osoko bilkuran parte hartzeko.
2021/09/16 - 13:15
Miren Gorrotxategi: "Titular handiak bai, baina zehaztasun gutxi"
Miren Gorrotxategiren ustez, ordu eta erdiko hitzaldian Iñigo Urkullu lehendakariak "ez du ezer berririk esan".
2021/09/10 - 12:11
Gorrotxategi: "Aurrekontuak negoziatzeko prest gaude, baina eskaintza zein den ikusi behar dugu"
Miren Gorrotxategik adierazi duenez, EAEk erreforma fiskal bat behar du eta "noizbait gai horri heldu beharko zaio".
2021/09/06 - 16:31
Alderdi guztiek onartezintzat jo dute PPko militante batek Gasteizen jasandako erasoa
PPren militante batek Gasteizen jasan zuen erasoak alderdi guztien kritikak jaso ditu eta erasotuari babesa erakutsi diote.
2021/07/27 - 13:51
Miren Gorrotxategi: "EAJ eta PSE ez dira pandemiaren aurkako legearen aplikazioa errazten ari"
Osasun sailburuak astero pandemiaren bilakaeraren berri emateko, bi alderdiek Legebiltzarra abuztuan martxan izatea eragotzi dutela deitoratu du Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak. “Zientzialariek beharrezkoa dela baldin badiote” etxeratzeko agindua babestuko dutela aurreratu du.
2021/06/13 - 12:16
Zuzendaritza aldaketa Podemosen, Pablo Iglesias gabe berriz hazteko erronkarekin
Buruzagitza "erabat feminizatzeko" apustua suposatuko du Pablo Iglesiasen ondorengo lehen zuzendaritzak, baita lurralde egiturak sendotzeko ere.
2021/06/11 - 13:52
"Gehiegizko baikortasuna" izateko arriskuaz ohartarazi du Urkulluk
Elkarrekin Podemos-IUk egindako galdera bati erantzunez, koronabirusaren inguruan dagoen "gehiegizko katastrofismoa" deitoratu, eta "manipulazioa eta egia erdiak" salatu ditu.
2021/06/10 - 13:52
Miren Gorrotxategi: "Ez dugu adosteko bertigorik baina hau ez da ezkontza bat ere"
Miren Gorrotxategik dio EAJ ete PSE-EErekin pandemiari aurre egiteko Legea babesteko akordioa sinatu izanak ez duela "Eusko Jaurlaritzarekin elkar ulertzeko aro berria zabatzen".
2021/06/10 - 13:00
Gorrotxategi: ''Lortutako akordioarekin asko hobetu da legea''
Miren Gorrotxategik "oso pozik" agertu da pandemiari aurre egiteko legearen inguruan lortutako akordioarekin. Legari euren "marka" jartzeko aukera izan dutela azpimarratu du.
2021/06/09 - 14:04
Gorrotxategi: ''Esparru zigortzailearen murrizketa nabarmena lortu dugu''
Miren Gorrotxategik akordioa "garrantzitsua eta zintzoa" dela esan du, eta bere taldeak zigorrak "nabarmen" murriztea lortu duela azpimarratu du.
2021/05/14 - 15:21
Erabakia kritikatu eta "kudeaketa onaren mitoa" bukatu dela uste du oposizioak
"Zabortegiaren kontrola Jaurlaritzaren erantzukizuna zen", gogorarazi du EH Bilduk."Familiak zer gertatu den jakiteko eskubidea du", aldarrikatu du Elkarrekin Podemosek.
2021/05/14 - 14:40
Miren Gorrotxategi: ''Bagenekien egun hau iritsiko zela''
Miren Gorrotxategik adierazi duenez, Zaldibarren gertatutakoarekin "Jaurlaritzaren kudeaketa onaren mitoa bertan behera geratu da".
2021/04/14 - 12:14
Gorrotxategi: "Ez dut ulertzen batzuek zergaitik ez zuten sinatu atzoko adierazpena"
Ultraeskuinaren indarkeria gaitzesteko adierazpena ez zuen EH Bilduk sinatu eta Miren Gorrotxategik adierazi duenez, ez dago ados Arnaldo Otegiren hitzekin.
2021/03/16 - 12:13
Gorrotxategik ezkerreko bloke bat sortzeko deia egin du Ayusori aurre egiteko
Miren Gorrotxategik adierazi duenez, "pozez" hartu du Pablo Iglesiasek Madrilgo Erkidegoan hautagai izateko hartu duen erabakia.
2021/01/13 - 17:14
Eusko Jaurlaritzak dio soilik Elkarrekin Podemosek duela negoziatzeko borondatea
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak esan du elkarrizketa irekita dagoela eta akordioa posible dela. Ostegun honetan bilduko dira berriro Pedro Azpiazu sailburuarekin.