Miren Gorrotxategi: "Ez dugu adosteko bertigorik baina hau ez da ezkontza bat ere"
Eusko Jaurlaritzako Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza taldeko bozeramaile Miren Gorrotxategik Radio Euskadiko Boulevard albistegian adierazi duenez, Pandemiari aurre egiteko Legea babesteko EAJ eta PSE-EErekin sinatutako akordioak "ez du Eusko Jaurlaritzarekin elkar ulertzeko inongo aro berririk zabaltzen".
Kexatu egin da adostasunik lortzen ez dutenean beldurra izatea leporatzen zaielako, eta hala egiten dutenean, elkar ulertzeko etapa berri bat irekitzen dela esaten delako. Zentzu horretan, pandemiari aurre egiteko Legea akordio puntuala baino ez dela esan du. Bere hitzetan, "Legea sartu zenean baino hobea da orain, lehen Konstituzioaren aurkakoa zelako".
Argi utzi nahi izan du, bestetik, Aurrekontuen Legeari dagokionez, "kasu bakoitzean eta edukiaren arabera" adostuko dutela.
Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza taldeak Legebiltzarrean duen bozeramailearen ustez, "ez dugu bertigorik adosteko, baina hau ez da Eusko Jaurlaritzarekiko ezkontza bat ere".
LABIren Batzorde Teknikoa ere aipatu du, "ezin da politikariz osatuta egon".
Gai horiez gain, hilekoaren pobreziari buruz ere galdetu diote, taldeak horren inguruan Legebiltzarrean aurkeztutako mozioaren harira. Gorrotxategik adierazi duenez, Legebiltzarrean hilekoaz hitz egiten zen "lehen aldia" zen. "Badirudi hilekoa gutako bakoitzak bere kontura kudeatu behar duen kontu partikularra dela, eta ez, hilekoa kontu politikoa ere bada, gure osasunean, gure lanean eta gure sentimenduetan eragina duelako; eta beraz, tabu hori gainditu eta Legebiltzar batean hilekoaz hitz egin ahal izatea eta hilekoaren pobreziari aurre egiteko hartu beharreko neurriez hitz egitea zinez garrantzitsua" da Gorrotxategirentzat.
Eusko Jaurlaritzaren soziometroari buruz ere galdetu diote, izan ere, haren arabera, % 21ek soilik babesten du independentzia."Independentzia ez dago lehentasunetan, jendarteak badaki horrekin ez direla gure eguneroko arazoak konpontzen, pandemia ez dela independentziarekin gainditzen, eta soldatak ere ez direla duinagoak izango independentziari esker". Hala ere herrien erabakitzeko eskubidea, demokraziaren oinarri izanik, "beti defendatuko" dutela gainera du "eta onartuko genuke emaitza, dena delakoa izanda ere".
Soziometroaren arabera, gainera, herritarren % 63k dio politika "gutxi edo batere ez" zaiola interesatzen. Horren harira adierazi du datu horrek bi esanahi dituela: batetik, "herritarrek politikarekiko duten urruntasuna eta politikariek herritarren eguneroko arazoekiko duten distantzia berdinak direla", eta, bestetik, "antipolitikaren babesleen interesak islatzen" dituela.
Bizitzeko Gutixeneko Diru-sarrerari buruz Jaurlaritzaren haserrea ulertzen duela esan du "badakit zaila izaten ari dela kontua, eta ez luke behar".
Rajoyren lan erreformari dagokionez, hura indargabetu egin behar dela dio PSOErekiko "akordioaren baldintzetako bat delako".
Trans legeari eta Basauriko azken eraso homofoboari buruz, adierazi du, "kontu horiekin zerikusia duten gaietan LGTBI mugimenduak esaten duenari begiratu behar zaiola nondik jo argi izateko".
Urdaibaiko bigarren Guggenheimari buruz ere galdetu diote, "proiektu polita da, baina, funts publikoekin kultura finantzatzeaz ari gara eta Guggenheimek jada kulturara bideratutako funts publikoen % 10 jasotzen du, eta Guggenheim Fundazioak ez du inongo kaudimen arazorik. Beraz, proiektu polita izan arren, pentsatu beharko genuke ea zentzurik ba ote duen arazo ekonomikorik ez duen fundazio pribatu bati are diru publiko gehiago emateak". Adierazi du ez duela proiektu hori babesten, "kultura modu anitzetan adierazten da eta uste dut lehentasuna eman behar zaiela adierazpide eta tokiko eragile txikiagoei, itotzen ari baitira".
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.