Miren Gorrotxategi
2024/04/06 - 17:03
Alderdiek kanpainaren tonua igo dute bigarren egun honetan
Jorratu dituzten gaien artean, etorkizuneko Jaurlaritzan aldaketa izango den ala ez izan dute hizpide.
2024/04/05 - 23:24
Arratsaldeko ekitaldiak: hauek izan dira alderdien mezu nagusiak
Segurtasuna, aldaketa Jaurlaritzan, Osakidetza eta etxebizitza izan dituzte hizpide EAEko alderdiek arratsaldeko mitinetan.
2024/04/05 - 16:45
Kanpainaren aurreneko eguna: Osakidetza, Ertzaintza, industria, indarkeria matxista... gaurko gai nagusiak
Alderdiek hauteskunde-kanpainari ekin diote, eta hainbat gai jorratu dituzte euren hitzaldietan: Osakidetzaren egoera, Ertzaintza, etorkizuneko industria...
2024/04/05 - 00:28
Honela hasi dute alderdiek hauteskunde-kanpaina
Alderdiek EAEko hiriburuetan abiatu dute kanpaina, apirilaren 21eko hauteskundeei begira.
2024/03/31 - 15:07
Gorrotxategi: ''XXI. mendean Aberri Eguna ez doa muga berriak sortzeari buruz, bizitza duinaz baizik''
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiaren ustez, "XXI. mendean Aberri Eguna ez doa muga berriak sortzeari buruz, ezta Ebro ibaian harresi berriak eraikitzeari buruz ere, euskaldun guztiek Euskadin bizitza duina izatea eragozten duten oztopoak ezabatzeari buruz baizik".
2024/03/24 - 14:28
''Urdaibai pertsona juridiko'' izendatzearen alde agertu da Elkarrekin Podemos
Miren Gorrotxategi lehendakarigaiaren esanetan, "EAJ Urdaibaiko biosfera erreserba mehatxatzen ari da, eta Elkarrekin Podemosek biosfera pertsona juridiko izendatu nahi du, eskubideen titular izan dadin".
2024/03/23 - 14:29
Gorrotxategik esan du Elkarrekin Podemos dela Euskadin ''eskuineko gobernu bat'' ekidin dezakeen bakarra
Elkarrekin Podemosek alderdiaren asmoen berri emateko mahaiak jarri ditu 16 udalerritan. Miren Gorrotxategi lehendakarigaia Durangon egon da.
2024/03/21 - 07:35
Otxandiano eta Pradales, balorazioan gainditu duten bakarrak
Bestalde, lehendakarigai guztiek hobetu egin dute euren ezagutza-maila otsailaren hasierako EITB Focusetik.
2024/03/11 - 10:27
"Ezberdinen arteko elkarlana" eta EAEn ezkerreko gobernua osatzea defendatu du Gorrotxategik, Sumar sartuta
Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiaren arabera, EAEko gizartea ezkerrekoa da eta ezkerreko politikak eskatzen ditu eta hori "islatu" egin behar da, "lehenengoz ezkerreko gobernu bat lortzeko". Balizko gobernu horri begira, EH Bildu, PSE-EE, eta Sumar jo ditu ezkerreko gisa, ez EAJ.
2024/03/10 - 13:24
Hezkuntza Legea indargabetzearen alde agertu da Elkarrekin Podemos
Miren Gorrotxategi lehendakarigaiak adierazi du legealdi honetan onartu den Hezkuntza Legea "pribatizatzailea" dela, eta "elkarbizitza" bultzatuko duen lege bat egitearen alde agertu da.
2024/03/09 - 13:43
Gorrotxategi: ''EAJk diskurtso feminista erosi du, baina bere politikek ez dute feminismoarekin zerikusirik''
Donostian emakumeekin egindako gosarian egin ditu adierazpen horiek Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemosen lehendakarigaiak, Irene Montero Berdintasun ministro ohi eta Europako hauteskundeetarako Podemosen hautagaia ere bertan izan da.
2024/03/02 - 14:33
Gorrotxategi: ''Osakidetzaren pribatizazioari aurre egingo dion gobernua dugu jokoan''
Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak esan duenez, hauteskundeetan "Osakidetzaren pribatizazioari aurre egingo dion eta zerbitzuaren kalitatea berreskuratuko duen ezkerreko gobernu bat izatea dugu jokoan".
2024/02/26 - 11:24
Gorrotxategi: "Hauteskundeetan indartsu bagaude, ezkerreko Gobernu bat osatzeko bermea izango gara"
Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak argi dauka: "Ezkerreko alderdi danak ari dira ikusten EAJk Gobernuan jarraituko duela, eta horrek ez du alternatiba ezkertiar bat eskaintzen". Horregatik, uste du garrantzitsua dela hauteskundeetan alderdi morea sendotzea, Gobernu berri bati bide emateko.
2024/02/25 - 15:06
Palestinarrak ''goseak eta desnutrizioak jota'' ere hiltzen ari direla salatu du Gorrotxategik
Israelen aurka Bilbon izandako protestan parte hartu du Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak, eta "Israelekiko harremanak eta armen salmenta etetzeko" eskatu die Gobernuei.
2024/02/24 - 14:20
''Herritarren ongizatea interes pribatuaren gainetik dagoen Euskadi baten'' alde egin du Gorrotxategik
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak kanpainaurreko ekitaldia egin du Bilbon.
2024/02/21 - 14:05
Gorrotxategi: "Pena da Sumarrek prozesua amaitutzat ematea, eta batasuna eskatu dutenei entzun ez izana"
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak esan du bere alderdiak eskuan zuen guztia egin duela Sumarrekin batasun akordioa lortzeko, "baina ez da posible izan".
2024/02/20 - 10:25
Sumarrekin negoziatzeko eta hautagaitza bateratua osatzeko borondatea agertu du Gorrotxategik
Zerrendak eta koalizioak erregistratzeko epea amaitzen den arte Sumar eta Podemos Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko aukerak badaudela uste du Miren Gorrotxategik. Halaber, esan du lehendakarigai izateko "ilusioa" duela eta militantziak erabakitzen duena egingo duela.
2024/02/17 - 13:19
Autogobernuari buruzko ponentzia irekitzeko eskatu du Gorrotxategik, ''Euskadi errepublikanizatzeko''
Elkarrekin Podemosek errepublikaren aldeko jardunaldia egin du Irunen. Miren Gorrotxategi lehendakarigaiak esan du "Euskadi errepublikanizatuz" euskal herritarren eskubideak bermatzen dituzten tresnen kontrol publiko eta demokratikoa bermatzen dela.
2024/02/14 - 11:48
Ertzaintzaren Tolosako kargari lotuta, foam piloten erabilera berrikusi behar dela uste du Gorrotxategik
Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiaren arabera, denbora dagoen bitartean "posible" da Sumar eta Podemos koalizioan aurkeztea Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara. Hala ere, momentuz, atea itxi egin dietela salatu du.
2024/02/14 - 10:08
Gorrotxategiren arabera, denbora dagoen bitartean ''posible'' da Sumar eta Podemos koalizioan aurkeztea
Eusko Legebiltzarreko hauteskundeei begira, Sumar mugimendua, Ezker Anitza eta Equo koalizioan aurkeztuko dira eta, aldaketarik ezean, berriz, Podemos Euskadi, bakarrik. Azkenean bereizita joango ote diren galdetuta, Gorrotxategik esan du denbora dagoen bitartean dena dela posible. Azaldu duenez, orain arte atea itxi egin diete, baina baldin eta "ekitez" aukera hori zabalduko balute, prest leudeke bide hori jorratzeko.