Miren Gorrotxategi
2022/08/31 - 14:30
Krisiari eta inflazioari aurre egiteko soldatak igotzea ezinbestekoa izango dela uste du Miren Gorrotxategik
Elkarrekin Podemosek ohartarazi du Euskadik ez duela behar adinako sendotasunik Iñigo Urkullu lehendakariak iragarritako negu gogorrari aurre egiteko.
2022/07/28 - 13:08
Elkarrekin Podemos-IUko Miren Gorrotxategik proposatu du zergak ''gutxitzea'' gutxien dutenei
Kontuan izanik diru-sarrerak handitu egin direla, inflazioaren gorakadaren ondorioz, Elkarrekin Podemos -IUk Legebiltzarrean duen bozeramailearen proposamena da gorakada hori gehien pairatu dutenei zergak jaistea.
2022/06/29 - 12:01
Gorrotxategi: "NATOren aurka gaude, gerrarako sortutako erakundea da, ez bakerako"
Bestalde, Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak esan du Pedro Sanchezek Melillako heriotzen inguruan egindako adierazpenak entzunda, norabide aldaketa bat egon dela Espainiako Gobernuak migratzaileekiko duen jarreran.
2022/06/17 - 13:06
"Egoeretara moldatzean eta aukerak aprobetxatzean" datza osasungintzako aldaketa, Urkulluren arabera
Elkarrekin Podemosek Sagardui sailburuaren adierazpen polemikoen inguruan galdetu du eta osasun sistema indartzeko itun bat proposatu du. Iñigo Urkulluk berretsi egin du Eusko Jaurlaritzak Lehen Arretan eta osasun publikoan duen konpromisoa.
2022/06/12 - 15:12
Miren Gorrotxategi: "Sagarduiren hitzak kezkagarriak dira, eta Legebiltzarrean azalpenak eskatuko ditugu"
Elkarrekin Podemos-IUko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, Lehen Arretan murrizketak saihesteko lan egin behar du Exekutiboak, eta datorren kontrol-saioan Gotzone Sagardui sailburua galdekatuko dutela iragarri du.
2022/06/03 - 14:15
"Gorenaren erabaki arbitrarioak ziurgabetasun juridiko sakona sortzen du", EAJ, EH Bildu eta EP-IUren ustez
Adierazpen batean, hiru taldeek "harridura" eta "kezka" agertu dute Gorenak ez duelako Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Xabier Atristain ETAko presoaren kasuaren harira emandako epai "argi, irmo eta derrigorrez bete beharrekoa" aintzat hartu.
2022/06/03 - 14:04
Bildarratz: "Ez dago eskola publikoaren funtsezko izaeraren inguruko eztabaidarik, hitzarmenean garbi dago"
Eskolen planifikazio dekretu berriaren zirriborroa publiko egin ondotik EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk agertu duten kezkaren aurrean, lan dokumentu bat dela azpimarratu du Hezkuntza sailburuak. Halaber, hezkuntza akordioa bere osotasunean betetzeko konpromisoa berretsi du lehendakariak.
2022/05/31 - 11:18
Gorrotxategi: "Elkarrekin Podemosekin gobernuak hobeak direla erakusteko urtebete daukagu"
EITB Focus inkestaren arabera, Elkarrekin Podemosek behera egingo luke datozen foru hauteskundeetan. Miren Gorrotxategik, baina, garrantzia kendu dio eta azpimarratu du oraindik urtebete falta dela.
2022/05/30 - 12:10
Gorrotxategi: 'Hau momentuko argazkia da. Egitasmoa azaltzen dugunean neurtu eta baloratuko dute herritarrek'
Bataz beste Podemos-Ahal Duguren bi puntuko boto galera aurreikusi du gaur EITBk hedabide guztietan jaso duen boto asmoari buruzko EITB Focus inkesta berriak.
2022/05/27 - 16:49
Elkarrekin Podemos-IUk Sexu eta Ugalketa Eskubideei buruzko Lege Proposamena izapidetu du Legebiltzarrean
Koalizioak hilerokorako baimen berreskuragarriak proposatzen ditu administrazio publikoetan, eta hezkuntza-maila guztietan sexu-hezkuntzarako eskubidea legez "blindatzea".
2022/05/20 - 13:21
Autogobernuaren etorkizuna Legebiltzarreko taldeen esku dagoela ziurtatu du Urkulluk
Hala adierazi du lehendakariak Eusko Legebiltzarreko gaurko kontrolerako saioan, Miren Gorrotxategik (Elkarrekin Podemos-EB) ponentzia abian jarri beharko litzatekeen galdetuta.
2022/05/17 - 12:15
Gorrotxategik errenten gaineko itun bat eskatu dio Jaurlaritzari, soldatak KPI bezala igo daitezen
Elkarrekin Podemos-IUren bozeramaileak bere taldea "Yolanda Diazek gidatutako proiektuan" ikusten du hauteskundeetan, eta ez EH Bilduren alternatiban, hor "identitatearen ardatza beti ardatz sozialaren gainetik" dagoelako. Hala ere, ezkerreko gobernu akordioen alde egin du.
2022/05/10 - 11:58
Gorrotxategi: ''Astakeria da PSOEri eskatzea barkamena eska dezala Gernikagatik Gobernuaren izenean''
Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideari EAJk Espainiako Senatuan aurkeztutako mozioaren inguruan galdetu diote Euskadi Irratian. Mozio horretan, Gernikako bonbardaketagatik barkamena eskatzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari.
2022/05/10 - 11:29
Ez dagokio Espainiako Gobernuari Gernikako bonbardaketagatik barkamena eskatzea, Gorrotxategiren arabera
2023ko udal eta foru hauteskundeei begira, ezkerreko fronte bat osatzeko elkarrizketak hasi dituztela adierazi du Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IU taldeko bozeramaileak.
2022/05/10 - 11:28
Miren Gorrotxategi: ''Astakeria da eskatzea PSOEri Gernikagatik barkamena eska dezan Gobernuaren izenean''
Elkarrekin-Podemos IUk Legebiltzarrean duen bozeramaileak esan du Euskadirako ere fronte zabala lortzeko bidean hasi direla elkarrizketetan. "Gure asmoa hori da: gerturatzea espazio berean dauden alderdiak eta joko politikoan hain eroso sentitzen ez diren herritarrak"
2022/04/08 - 14:40
EAEko energiaren multinazionalekin prezioen ituna lortzea eskatu dio Elkarrekin Podemos-IUk Jaurlaritzari
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUren bozeramaileak hiru itun proposatu ditu epe motzean: errentarena, prezioena eta soziala. Epe luzera, ostera, elikadura, energia eta zerga eredua goitik behera aldatzea galdegin du.
2022/04/05 - 22:20
Iñigo Urkulluk, alderdiekin egiten ari den errondan, gaur Elkarrekin Podemos eta EH Bildu hartu ditu
Energia berriztagarrien enpresa publikoa sortzea eskatzen Elkarrekin Podemosek, eta prezioak hitzartzea. EH Bilduk elkarrizketa indartzea eta proiektu estrategikoak bultzatzea proposatu dio lehendakariari.
2022/04/05 - 20:56
EH Bilduk soldata igotzea proposatu du, eta Elkarrekin Podemos-IUk energia arloko itunak planteatu ditu
Bilera sortako hirugarren batzarra izan du Urkulluk, astelehenean Carlos Iturgaiz PP+Cs koalizioko ordezkariarekin bildu ondoren, astearte honetan, Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko bozeramailearekin eta Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidearekin batzartu baita.
2022/03/18 - 12:04
Hezkuntza Legearen inguruko akordioa lortzeko konpromiso zehatzak eskatu dizkio Miren Gorrotxategik Urkulluri
Iñigo Urkullu lehendakariak hezkuntza-akordio honen aldeko jarrera eta ahalegina eskertu ditu, eta prozesua eraikitzailea izaten ari dela azpimarratu du. Hala, konfiantzazko eta lan partekatuko giroari eusteko deia egin du.
2022/03/18 - 10:05
Gorrotxategi: "Nire sen politikoaren arabera, hezkuntzaren alorrean akordioa egongo da"
Elkarrekin Podemos-IU taldeko bozeramaileak azpimarratu duenez, oraindik badira "findu eta hobetu beharreko puntuak" EAJrekin eta PSE-EErekin egindako aurreakordioan. EH Bildu ere itunera bil daiteke.