ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ez dagokio Espainiako Gobernuari Gernikako bonbardaketagatik barkamena eskatzea, Gorrotxategiren arabera

2023ko udal eta foru hauteskundeei begira, ezkerreko fronte bat osatzeko elkarrizketak hasi dituztela adierazi du Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IU taldeko bozeramaileak.
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkidea Euskadi Irratian
Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos-IU), Euskadi Irratian. Argazkia: Euskadi Irratia

Gaur Espainiako Senatuan EAJ aurkeztutako mozio bat eztabaidatu eta bozkatuko da. Bertan, eskatzen zaio Espainiako Gobernuari Gernikako bonbardaketagatik barkamena eskatzea. Testuinguru horretan, gaiari buruz galdetu diote Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IU taldeko legebiltzarkideari, eta, horren arabera, ez dagokio Espainiako Gobernuari barkamena eskatzea. "Astakeria da eskatzea PSOEri Gernikagatik barkamena eska dezan Gobernuaren izenean", gehitu du.

2023ko udal eta foru hauteskundeei begira, Euskadin ere fronte zabal bat osatzeko elkarrizketak hasi dituztela adierazi du. "Gure asmoa hori da: gerturatzea espazio berean dauden alderdiak eta joko politikoan hain eroso sentitzen ez diren herritarrak", nabarmendu du.

Andaluziako hauteskundeei lotuta, Podemos azkenean ezkerreko koaliziotik kanpo gelditu da. Azken orduko akordioa lortu arren, talde morea kanpoan utzi du hauteskunde batzordeak. Horri buruz galdetuta, liskarrei garrantzia kendu eta akordioan jarri du azpimarra: "Frente zabal bat eratzeko beharra sentitzen du hiritargoak, hori bete da, akordio politikoa badago, Inma Nieto hautagaiak ere argi du, eta hori da inportanteena".

Pegasus espioitza politikoaren auzian, ostera, Margarita Robles Espainiako Defentsa ministroaren dimisioa eskatzen jarraitzen du. Elkarrekin Podemos-IUko bozeramailearen iritziz, legez kanpoko espioitza zuritu izana nahikoa arrazoi bada horretarako.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X