Moda
2023/05/02 - 11:42
Famatuek Karl Lagerfeld gogoratu dute Met Gala dotore batean
Ospetsu ugari izan dira bart New Yorkeko Met Galan, Karl Lagerfeld modaren ikono zenari gorazarre eginez eta haren legatuari keinu ugari eginez.
2023/04/13 - 22:41
Mary Quant minigonaren sortzailea zendu da
Diseinatzaile britainiarra 93 urterekin hil da, 60ko hamarkadan emakumezkoen modan iraultza ekarri eta gero.

2023/03/06 - 22:00
Aitor Goikoetxea moda disenaitzaile gazteak Mercedes Fashion Talent saria jaso du
'Adarrak' bildumak euskal kulturan du oinarria. Aitor Goikoetxeak diseinatutako piezek ez dute generorik, eta eskuz eginak dira.
2023/03/05 - 21:45
Parisko modaren astean aurkeztu berri du Isabel Zapardiez diseinatzaile donostiarrak bere azken bilduma
Evreux hotel historikoan eman du ezagutzera Zapardiezek 'Nebula' deritzon goi mailako joskintza bilduma: kolorez, distiraz eta transparentziaz betetako arropak. Berarekin egon gara, desfilea hasi aurretik.

2023/02/20 - 11:33
Mercedes Fashion Talent saria eskuratu du Aitor Goikoetxea basauritarrak Madrilen
Talentu berriei Madrid Fashion Week-en ematen zaien saria da. Jantzi tradizionaletan inspiratuta, Adarrak izeneko sorta aurkeztu du bizkaitarrak.
2023/02/19 - 19:20
Reparto moda-markak bere hirugarren bilduma aurkeztu du Mercedes-Benz Fashion Week Madriden
2019an Margil Peñak (Mexiko) eta Ana Viglionek¿(Euskadi) sortutako diseinu-enpresa da, eta Allianz EGO Confidence in Fashion saria irabazi zuen 2022ko MBFWean.
2023/02/03 - 21:50
Paco Rabanne, 1996an: ''Euskaldunok jenioak gara; Balenciaga etorri zen lehenengo, eta ni gero''
Paco Rabanne zena Pasaian jaio zen, eta bere bizitzaren zati handiena kanpoan eman badu ere, oso gertu sentitu izan du beti sorterria. "Euskalduna zela zioen beti", esan digute haren Fundaziokoek.
2023/02/03 - 18:16
Paco Rabanne jostun eta fusilatutako koronel errepublikar baten semea, pasareletako errege
Bere ama, Donostiako Cristobal Balenciagaren tailerreko jostun nagusia, abangoardiako emakumea zen. "Amak bihurrikeria gustuko izatera bultzatu zidan", aitortu zuen. Aita 1939an fusilatu zuten, eta, horren ondorioz, familia Frantzian erbesteratu zen.
2023/02/03 - 18:02
Paco Rabanne moda-diseinatzaile pasaitarra hil da
88 urte zituela zendu da, Frantzian, Bretainian, bizi zen herrian.
2023/01/23 - 15:53
Balenciaga Etxearekin lotutako 40ko eta 60ko hamarkaden arteko funts bat erosi du Kultura Sailak
Cristobal Balenciagaren eta bere taldearen, 8.000 marrazki eta dokumentu baino gehiago eskuratu ditu Jaurlaritzak. Bildumen lan-zirriborroek, desfileetarako bozetoek, antzerkirako figurinek eta beste hainbat dokumentuk osatzen dute funtsa.
2023/01/07 - 16:35
Arropa erosterako, pentsatzen al dugu zein kolorek ematen digun ondo eta zeinek ez?
Askotan modako koloreak bilatzen ditugu ondo ematen diguten pentsatu gabe. Horregatik, kolore egokia aurkitze aldera, geroz eta jende gehiagok “kolorimetria” azterketa egiten du. Hobekien dagokigun kolorea aurkituz gero, erosketetan dirua eta denbora aurreztuko ditugula diote moda adituek.
2022/12/30 - 09:54
Vivienne Westwood diseinatzaile britainiarra hil da 81 urterekin
Punkaren dama bezala ezaguna, haren diseinu iraultzaileek 70eko hamarkadako estilismoa hankaz gora jarri zuten. Moda sortzaile eraginkorrenetako bat izan zen XX. mendeko azken urteetan.
2022/12/27 - 12:58
Moda, planetarentzat jasangarria den industria bihurtzeko bidean
Bide luzea dago oraindik egiteko, baina gure jantziek uzten duten arrastoagatik dagoen kezka gero eta handiagoa da.
2022/10/26 - 11:37
Amagoia Etxeberria moda diseinatzailea ekarri digu Vanessa Sanchezek
Goi joskintzako diseinatzailea da Etxeberria, eta berriki Donostiako San Telmo museoan egindako San Sebastian Moda FESTIVALen parte hartu du.
2022/10/21 - 22:51
Bigarren eskuko arroparen merkatua asko zabaldu da eta profil eta adin askotako jendea erakartzen du
Berandu datozela eta marketing asmo argiekin egiten duela uste dute bigarren eskuko gaietan dihardutenek.
2022/10/19 - 15:39
EAEko moda-enpresek iraunkortasunaren aldeko apustua egin dute beren marka bereizteko
Euskadiko modaren sektoreak une zailei egin behar die aurre, erronka oso zehatzekin, baina konpainia handiekin lehiatzeko moduari buruzko ideia argiekin, Ianire Soraluze Kutxa Kultur Moda programaren aholkulariak azaldu digunez.

2022/10/07 - 10:41
''Kontsumo jasangarria aldarrikapen bat da, bizimodu bat''
Andrea Arrizabalaga ETBko kazetariak produktu jasangarrien kontsumitzaile izateak dituen abantailen eta zailtasunen berri eman digu. Ziurtatzen du hasieran konplikatua dela, "baina behin ohituz gero, gutxiagorekin bizitzen ikasten duzu, besteak beste".
2022/10/07 - 08:30
Zer da moda jasangarria? Munduko bigarren industria kutsatzaileenak bide berriei ekin nahi die
Adele Orcajada Basque BioDesign Centerreko ikertzaileak biodiseinua, ingurumena eta kontsumo arduratsua oinarri dituen joeraren nondik norakoak azaldu dizkigu.
2022/10/02 - 22:55
Lilura sortu du spray bidez egindako soinekoak, Parisko Modaren Astean
Bella Hadid modeloa, ia biluzik zela, spray berezi batekin zipriztindu dute; zipriztinak solidotu, eta segundo gutxira soineko zuri harrigarria sortu dute. Coperni etxearen berrikuntza da.
2022/09/27 - 16:50
Minimil etxeak 50 urte bete ditu Euskal Herriari lotuta
Kontxu Uzkudun lasartearrak sortu zuen Minimil duela bost hamarkada Balentziagaren oinarriei jarraitu asmoz. Artisau lanarekiko errespetua, zorroztasuna eta materialaren erabilera dira etxearen bereizgarriak.