Munduko Osasun Erakundea
2022/05/25 - 16:09
"Tximino-baztangaren agerraldia oraindik kontrola daiteke", Munduko Osasun Erakundearen arabera
Rosamund Lewis baztangan aditu eta NBEren agentziaren Larrialdien Programako kideak uste du birusa ez dela aldatu eta pandemiaren murrizketak kendu izanari egotzi dio transmisioa.
2022/05/22 - 20:17
Uztailean amaitu liteke Munduko Osasun Erakundeak covidagatik ezarritako larrialdi egoera
Ordurako, herrialde guztietako biztanleriaren % 70k koronabirusaren aurkako txertoa jarrita izatea espero du Munduko Osasun Erakundeak.
2022/05/20 - 19:11
Europako Batzordea tximino-baztangaren bilakaera "arreta handiz" jarraitzen ari da
Nahiz eta Europan ezohiko birusa eta transmisio gaitasun "moderatua" izan, dagoeneko zenbait agerraldi atzeman dituzte Espainia, Portugal eta Erresuma Batuan.
2022/05/19 - 19:07
Tximino-baztanga hainbat herrialdetan zabaldu da eta MOEk paziente susmagarriak isolatzea gomendatu du
Edonola ere, adituek azpimarratu dute birusak sintoma arinak eragiten dituela eta covid-19a baino gutxiago kutsatzen dela.
2022/05/19 - 13:50
Euskadiko Ama Esnearen Bankuari esker, lau urtetan 500 haurrei bermatu zaie amagandiko edoskitzea
2017an martxan jarri zenetik 8.900 biberoi baino gehiago banatu ditu haur goiztiarrentzat edo pisu txikikoentzat eta dagoen eskaera osorik estaltzea bermatu du. Lehen lau urte hauetan 360 emaileren ama-esnea jaso du.
2022/04/25 - 14:03
Umeetan agertzen ari den jatorri ezezaguneko hepatitisak lehendabiziko hildakoa eragin du Erresuma Batuan
Munduko Osasun Erakundeak (MOE) 169 kasu hauteman ditu munduko 11 herrialdetan, eta horietatik 17k gibeleko transplantea behar izan dute.
2022/04/19 - 14:41
"Agente infekzioso" bat egon liteke umeen artean atzemandako hepatitis kasu batzuen atzean
Analisi toxikologikoak egiten ari diren arren, jatorri infekziosoa duela da hipotesi nagusia, Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroaren arabera.
2022/04/13 - 21:55
Jatorri ezezaguneko hiru hepatitis kasu larri atzeman dituzte Espainian
Oraingoz, ez dute kasurik atzeman Euskadin eta Nafarroan. Aldez aurretik, Erresuma Batuan egon dira kasuak.
2022/04/10 - 12:00
Felix Zubia: "Txinako egoerak adierazten digu munduan zehar hor dagoela gaitza"
Donostia Ospitaleko ZIUko zerbitzuburua baikor agertu da koronabirusaren aldaera berrien aurrean, Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioan. Haren aburuz, "datozenak ez dira larriagoak izango", baina gogorarazi du pandemia garaian gaudela oraindik.
2022/04/03 - 15:33
Leku itxietan maskararen derrigortasuna kentzeko aukeraren aurrean ''zuhurtzia'' eskatu du Sagarduik
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan duenez, covid-19aren pandemiaren egungo bilakaera onari eutsiz gero, baliteke barrualdetan maskararen derrigortasuna kentzea izatea hurrengo urratsetako bat. "Noiz eta nola? Hori adituek esango dute. Bitartean, zuhurtzia", esan du.
2022/04/01 - 20:10
6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrak lehen aldiz txertatuko dira gripearen aurka
Espainiako Pediatria Elkarteak lehen aldiz ezarri du adin tarte horrentzat gripearen aurkako txertaketa, Munduko Osasun Elkarteak proposatu bezala.
2022/03/13 - 16:58
Osasun larrialdia ezarri zela bi urte bete direnean, pandemiaren hasierako ziurgabetasunaz mintzatu da Murga
Covid-19 gaitzari buruz ezer gutxi ez zekiten garaian egokitu zitzaion Nekane Murga Osasun sailburu ohiari pandemiaren inguruko erabakiak hartzea. Orduan bizitakoak ekarri ditu gogora, osasun larrialdia ezarri zela bi urte bete direnean.
2022/03/11 - 17:00
Jaurlaritzak memoria batean errepasatu ditu pandemiaren bi urteetako adierazle positiboak eta "hauskorrak"
Lehendakariak erakundeei emandako testuaren helburua "etorkizunerako ikasitakoa" zehaztea da. Ondorioen artean dago "sufritu" dugula, "baina Euskadik fidagarritasunez egin dio aurre".
2022/03/11 - 15:05
Gaur bi urte Munduko Osasun Erakundeak covid-19 gaixotasuna pandemiatzat jo zuen
2020ko martxoaren 11an munduan 118.000 kasu zeuden atzemanda eta 4.291 pertsona hil zituen SARS-COV 2 koronabirusak. Azken datuen arabera, ia 500 milioi lagun kutsatu dira eta sei milioi hil dira gaixotasun honengatik.
2022/02/18 - 14:03
Covid-19aren aurkako txerto propioak ekoiztuko dituzte Afrikako sei herrialdetan
Europar Batasunaren eta Afrikaren arteko Bruselako goi-bileran iragarri dute albistea. Hegoafrikako presidenteak txalotu egin du ekimena, baina koronabirusaren aurkako txertoen patenteak bertan behera uzteko eskatu du berriro.
2022/01/22 - 19:56
Txertoaren errefortzu dosiek % 80 gutxitzen dute omikronekin gaixotasun larria garatzeko aukera
Osasunaren Mundu Erakundeak txosten eguneratua argitaratu du omikron aldaerari buruz. Jada 171 herrialdetan atzemandako aldaerak kasu uholdea ekarri du eta OMEk uste du oraindik ere "oso altua" dela pandemia arriskua.
2022/01/12 - 15:57
MOEk dio egungo transmisioarekin 6-8 astetan herritarren erdia kutsatuta egongo dela
Omikron aldaera indarrez ari da zabaltzen gurean, baita Europan ere, baina kutsatzeak asko izan arren, Munduko Osasun Erakundeak uste du oraindik goiz dela gaixotasun endemikoa dela esateko.
2022/01/11 - 20:05
MOEren arabera, omikronek Europako herritarren % 50 kutsatuko ditu 6-8 astean
Europan 7 milioi covid-19 kasu berri baino gehiago baieztatu dituzte 2022ko lehen astean, bi asteko epean bikoitza baino gehiago.
2022/01/11 - 15:34
MOEk dio egungo transmisioarekin 6-8 astetan herritarren erdia kutsatuta egongo dela
Omikron aldaera indarrez ari da zabaltzen gurean, baita Europan ere, baina kutsatzeak asko izan arren, Munduko Osasun Erakundeak uste du oraindik goiz dela gaixotasun endemikoa dela esateko.
2022/01/07 - 00:03
Laugarren dosia jarriko duten herrialdeak kritikatuta, txertoak mundu osoan banatzeko deia egin du MOEk
Munduko Osasun Erakundeak ohartarazi du pandemia ez dela amaituko munduan milioika pertsona txertatu gabe baldin badaude. Hortaz, laugarren dosia jartzen hasi aurretik, txertoak banatzeko eskatu die herrialde aberatsei.