Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laugarren dosia jarriko duten herrialdeak kritikatuta, txertoak mundu osoan banatzeko deia egin du MOEk

Munduko Osasun Erakundeak ohartarazi du pandemia ez dela amaituko munduan milioika pertsona txertatu gabe baldin badaude. Hortaz, laugarren dosia jartzen hasi aurretik, txertoak banatzeko eskatu die herrialde aberatsei.
Emakume bat covid-19aren aurkako txertoa jasotzen La Pazeko parke batean, Bolivian. Argazkia: EFE
Emakume bat covid-19aren aurkako txertoa jasotzen La Pazeko parke batean, Bolivian. Argazkia: EFE

Tedros Adhanom Ghebreyesus Munduko Osasun Erakundeko zuzendari nagusiak covid-19aren aurkako txertoaren laugarren dosia jartzeko kanpainak abiatzera doazen herrialdeak kritikatu ditu, oraindik ehun bat herrialdetan lehen dosia jarri ez dutela ohartarazita. Besteak beste, Frantziak eta Israelek iragarri dute laugarren dosia emateko asmoa.

"Horrela jarraituz gero, 2022ko uztailerako 109 herrialdek ez dute beren biztanleriaren % 70 txertatuta izango. Herrialde batzuk laugarren dosia jartzen hasi diren bitartean, beste batzuek ez dute osasun sektoreko langileak txertatzeko aukerarik ere izan", salatu du.  

"Hainbat errefortzu dosi emanda ere, herrialde horiek bakarrik ez dute pandemia amaitzea lortuko, munduan milioika pertsona txertatu gabe baldin badaude", erantsi du.

"Iaz izan zen desberdintasunarekin amaitzeko modua bilatu behar dugu, epe laburrean sortzen diren txertoak mundu guztian banatzeko", adierazi du.

Horren aurrean, munduko agintariei dei egin die 2022ko uztailerako munduko biztanleriaren % 70 txertatuta egoteko beharrezkoak diren neurriak har ditzaten.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Thiago Ávila y Saif Abukeshek en una foto previa a la misión de 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek Thiago Avila eta Saif Abukeshek aktibistak gaur bertan askatu, eta deportatu egingo dituzte

Israelgo inteligentzia zerbitzuak Adalah giza eskubideen aldeko erakunde eta laguntza legala ematen duen taldeari jakinarazi dionez, bi ekintzaileak "gaur bertan" askatuko dituzte, eta zaintzapean jarraituko dute, deportatuak izan arte. Adalahk egoera gertutik jarraitzen ari dela esan du, "askatzea gauzatzen dela, eta datozen egunetan deportazioa gertatzen dela ziurtatzeko".

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Energia nuklearra, berriztagarriak… Europa norabide bila ari da, energia-mendekotasunari aurre egiteko

Energia-mendekotasuna da Europar Batasunak aurrean duen erronka nagusietako bat. Kontsumitzen duen energiaren % 57 kanpotik dator, eta % 43 baino ez da Europan ekoizten. Frantzian, energia nuklearraren auzia eztabaida handia sortzen ari da, eta iritzi kontrajarriak eragin ditu. EITB ekoitzitako "Europa norabide bila" erreportaje-sortak aztertu duen gaietako bat da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X