Mosku
2023/06/26 - 11:34
Errusiak terrorismoaren aurkako operazio-erregimena kendu du, Wagnerrekin izandako krisiaren ondoren
Kremlinek amaitutzat eman du Yevgeni Prigozhin oligarka buru duen talde paramilitarra matxinatu ostean Mosku hirian eta eskualdean terrorismoaren aurka hasitako operazioari.
2023/06/26 - 11:13
Errusiak terrorismoaren aurkako neurriak bertan behera utzi ditu Moskun
Larunbatean ezarri zituzten neurriak Wagner mertzenario taldearen mehatxuaren ostean. Moskuko alkateak jaiegun izendatu zuen gaurko eguna eta herritarrei joan-etorrian ez ibiltzeko gomendatu zien.
2023/06/24 - 21:15
Moskuko alkateak jaiegun izendatu du astelehena eta herritarrei joan-etorrian ez ibiltzeko gomendatu die
5000 mertzenario dira hiribururantz doazenak. Moskuko Hiri-fiskaltzak iragarri du, "terrorismoaren aurkako operazio-erregimena" aplikatzearen ondoriozko murrizketak izango direla desplazamenduetan, garraiobide pertsonaletan eta komunikazioetan.
2023/06/06 - 20:34
Presa baten suntsipenak uholdeak eta kalte ekologikoak eragin ditu Khersonen
Presa hori giltzarria zen Ukrainak bere lurraldeak berreskuratzeko erasoaldian. NATOk erasoa salatu du eta EBk gerra krimentzat jo du suntsiketa.
2023/05/30 - 16:43
Moskun zortzi misil erori dira, Errusiak Kieven aurkako eraso bat egin eta ordu gutxitara
Errusiak hilabeteko 17.erasoa jo du Kieven aurka. Dozenaka zauritu dago, eta pertsona bat hil da misil batek jota. Ordu batzuk geroago, berriz, zortzi misil erori dira Moskun. Kremlinek Kiev egin du eraso hauen erantzule, eta “eraso terrorista” baten aurrean daudela adierazi du.
2023/05/30 - 11:24
Moskuk hainbat eraikinetan kalteak eragin dituen droneen erasoa jasan du, hiriburuko alkatearen arabera
Moskuko hainbat eraikinek kalte txikiak jasan dituzte bart, droneekin egindako eraso baten ondorioz. Agintari errusiarrek Ukrainari egotzi diote erasoa. Momentuz ez da inor zauritu, baina inguruko bizilagunak ebakuatu behar izan dituzte. Gertatutakoa ikertzen ari dira.
2022/11/13 - 22:30
Donetsk eta Luhanskeko ikasleak "desmobilizatzeko" agindu du Putinek
"Putinek ikasleak desmobilizatzeko, eta eskoletara itzultzea antolatzeko agindu du", azaldu dute Kremlinetik. Bestalde, igande honetan leherketak izan dira Luhansk hirian, Errusiako hedabideen arabera.
2022/09/30 - 22:22
Putinek indar erakustaldia egin du munduaren aurrean, Moskuko Plaza Gorrian
Ukrainako Donetsk, Luhansk, Kherson eta Zaporizhia lurraldeen anexioa ospatzeko ekitaldi jendetsua egin du Kremlinak. Gorespen patriotikoaren erdian agertu da Putin bera, lau lurraldeetako agintariekin. "Ongi etorri, anai-arrebak" luzatu du agintariak, eta erabateko segurtasuna agindu du.
2022/09/29 - 23:45
Moskuk Plaza Gorriko sarrerak itxi ditu Ukrainako lau eskualderen atxikimendu ekitaldirako
Putinek bategitearen dokumentua sinatuko du Kremlinen Jauregi Handian. Hitzaldia ere egingo du. Bien bitartean, kanpoaldean, hainbat ekitaldi solemne antolatu dituzte. Lau eskualdeen izenak, Errusiarenarekin batera agertuko dira "betiko elkarrekin" leloaren alboan.
2022/09/06 - 12:22
Nord Stream gasbidea Siemens Energyk turbina konpontzen duenean jarriko dela berriz martxan esan du Errusiak
Moskuk azpimarratu du energia konpainiaren betebeharra dela arazoa konpontzea, kontratu bat tarteko. Siemensek, berriz, azpimarratu du olio ihesa ez dela gasbidea erabat gelditzeko arrazoia eta, badirela, gainera, nahikoa turbina arazoa "in situ" konpontzeko.
2022/09/03 - 15:39
Milaka pertsonak agur esan diote Moskun Mikhail Gorbatxovi
Vladimir Putin presidente errusiarra ez da ekitaldian izan, "agenda kontuak" direla eta. Arratsaldean ehortziko dute azken lider sobietarra.
2022/08/31 - 09:59
Mikhail Gorbatxov, SESB aldatu nahi, eta mundua aldatu zuen gizona
Buruzagi komunista SESBeko buruzagia izan zen 1985 eta 1991 artean. Perestroika edo alderdiaren erreforma bultzatu zuen, eta Mendebaldearekiko harremanetara ireki zen. Jeltsin Errusiako presidente hautatu berriaren eta bien arteko zismak bere ibilbidearen eta SESBen amaiera ekarri zuen.
2022/08/31 - 02:32
ARGAZKIAK | Mikhail Gorbatxov hil da
Mikhail Gorbatxov Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko azken presidentea eta Perestroikaren sustatzailea hil da astearte honetan Moskun 91 urterekin.
2022/08/31 - 00:45
Mikhail Gorbatxov hil da
Mikhail Gorbatxov Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko azken presidentea 91 urterekin zendu da gaixotasun luze baten ondorioz.
2022/08/20 - 11:20
Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak "lehenbailehen" bidali nahi luke ikuskatze-misioa Zapiorizhiara
Errusiako Armadaren esku dago une honetan Europako zentral nuklear handiena, ukrainar langileek bertan jarraitzen duten arren. Etengabeko erasoak jasatzen ari da zentrala eta bi aldeek elkarri egozten diote gerta daitekeenaren errua.
2022/07/20 - 09:06
Bruselak gasa aurrezteko egitasmoa aurkeztuko du gaur, Moskuk hornidura mozteko aukeraren aurrean
Etxebizitzetan eta eraikin publikoetan neurriak hartzea, kontsumoa murrizten duten enpresak diruz laguntzea eta erregaia aldatzen duten industrientzako pizgarriak aurreikusten ditu proposamenak.
2022/06/12 - 14:58
McDonald´s Errusiara itzuli da 'Gozo eta kito' izen berriarekin
Estatu Batuetako enpresa erraldoiak Errusiatik alde egin zuen Ukrainako inbasioaren ondorioz. Jabe berriak errusiarrak dira, eta 200 bat jatetxe irekitzekoak dira.
2022/06/08 - 20:45
Ukrainako zereala merkaturatzeko plan bat bultzatu nahi dute Turkiak eta Errusiak
Gerra dela eta, milioika zereal tona blokeatuta daude portu ukrainarretan, eta Afrikako eta Asiako hainbat herrialdetan labore falta pairatzen ari dira.
2022/04/27 - 18:40
Enpresek gasa errubloetan ordaintzen baldin badute EBren zigorrak urratuko lituzketela esan du Von der Leyenek
Moskuk Poloniari eta Bulgariari energia hornidura eten ondoren, erabakiak EBren eskutik "berehalako" erantzun "bateratu eta koordinatua" izango duela ziurtatu du Europako Batzordeko presidenteak.
2022/04/14 - 17:25
Errusiak arma nuklearrak zabaltzeko mehatxua egin du, Suedia eta Finlandia NATOn sartuz gero
Bi herrialdeak NATOrekin bat egiteak Errusiaren eta Aliantzaren arteko lurreko mugak bikoiztea ekarriko luke. Muga horiek "indartu" egin beharko lirateke Errusiaren arabera, eta, ohartarazi duenez, "jada ezingo da hitz egin arma nuklearrik gabeko Baltikoaz".