Donetsk eta Luhanskeko ikasleak "desmobilizatzeko" agindu du Putinek
Vladimir Putin Errusiako presidenteak agindua eman du irailaren 30ean Donetsek eta Luhanskek Errusiarekin ofizialki bat egin aurretik Errusiako Armadan sartu ziren lurraldeetako gazteak "desmobilizatzeko", Kremlinek gaur jakitera eman duenez.
"Putinek ikasleak desmobilizatzeko eta eskoletara itzultzeko agindua eman du", azaldu du Dmitri Peskov Errusiako Presidentetzako bozeramaileak, Interfax agentziak zabaldu duenez.
Iturri horien arabera, Donetsk eta Luhanskeko miliziak Errusiako Indar Armatuetan sartu zituzten anexioaren ostean, baina estrategia aldaketa dago orain.
Otsailaren 19an, Ukrainako inbasioa hasi baino bost egun lehenago, agindu zituen Errusiak mobilizazio orokorrak.
Hainbat leherketa bortitzek Luhansk hiria astindu dute
Indar handiko hainbat leherketek Luhansk hiria astindu dute igande gauean, Ukraina ekialdean, Errusiako komunikabideek jakitera eman dutenez.
Leherketetako bat hiriaren hegoaldean izan da, eta, ondoren, hainbat leherketa gehiago entzun dira hirigunean, TASS albiste agentzia errusiarrak jakinarazi duenez.
Luhansk LCI albiste agentziak ke-zutabe baten irudia argitaratu du Telegramen, eta ziurtatu du aireko defentsek hainbat jaurtigai bota dituztela. "Ukrainako tropak Luhanskeko kanpoaldea erasotzen saiatu dira", adierazi du Luhanskeko Barne Departamentuko bozeramaile batek, Vitali Kiselevek, Telegram bidez.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte