Mosku
2015/12/15 - 12:56
Lavrov eta Kerry Siriaren inguruko jarrerak hurbiltzeko bildu dira
“Bi potentziak ados jartzea behar du munduak”, azpimarratu du AEBko Estatu-idazkariak.
2015/11/28 - 21:14
Putinek Turkiaren aurkako zigor ekonomikoak agindu ditu
Joan zen azaroaren 24an Turkiak Su-24 hegazkin-bonbaketari errusiar bat eraitsi zuen Sirian, eta aipatutako zigorrak ekintza horren aurreko Moskuren erantzuna dira.
2015/09/23 - 13:45
Europako meskita handiena inauguratu du Putinek Moskun
Vladimir Putin errusiarrak eta Recep Tayyip Erdogan turkiarrak inauguratu dute gaur goizean Moskun Europako meskita handiena. 10.000 fededunentzako kabida du.
2015/08/02 - 18:45
Helikoptero batek istripua izan du erakustaldi batean
Istripua izan duen helikopteroak haize akrobazien erakustaldi batean parte hartzen ari zen Errusiako Dubrovich hirian, Moskutik 200 bat kilometrora.
2015/05/30 - 19:05
Mugimendu homosexual errusiarraren burua atxilotu du Poliziak
Moskuko Udalaren baimenarik gabe, homosexualen aldeko martxa egiten saiatzeagatik atxilotu dute Nikolai Alekseyev.
2015/05/09 - 16:11
Moskuko martxan ez da mendebaldeko agintaririk izan
Errusian, ospatzen ari dira duela 70 urte amaitu zela Bigarren Mundu Gerra. Naziak menperatu zituztela osptzeko, desfile erraldoiak antolatu dituzte.
2015/05/09 - 13:04
Duela 70 urte naziei irabazi zietela gogoratzeko, martxa militar ikusgarria Moskun
Errusiaren indar militarra agerian geratu da martxa horretan. Duela 70 urte, nazien aurkako gerra irabazi zutela ospatu dute. 16.000 soldadu izan dira guztira.
2015/05/09 - 12:42
Martxa militar ikusgarria Moskun, 2. Mundu Gerraren 70. urteurrenean
16.000 soldadu izan dira Moskuko Enparantza Gorrian. Indar militarra erakutsi nahi izan du Errusiak. Horrela, herrialdearen historiako martxa miltar handiena da.
2015/03/16 - 10:28
Novodevichy monasterioko kanpandorrea kiskali da sute batean
1524 urtean eraiki zuten monasterioa. Moskuko lekurik turistikoena da eta 2004. urtean Gizateriaren Ondare izendatuta dauka Unescok.
2015/03/01 - 13:31
Nemtsov omentzeko manifestazio jendetsua egingo dute gaur Moskun
Ostiralean, Kremlinetik hurbil, hildako Boris Nemtsov aurkari liberala omenduko dute gaurko martxan. Nemtsov tirokatu zuen lekuan bertan hasiko da ibilbidea.
2015/02/28 - 12:37
Boris Nemtsvo oposizioko liderra omendu dute Moskun
Errusiako lehen ministro ordea izandakoa Moskun hil dute hainbat tiro jaso ostean. Dirudienez, ezezagun batek gutxienez lau aldiz tirokatu du.
2015/02/28 - 09:00
Tiroz hil dute Boris Nemtsov, Errusiako oposizioko liderra
Vladimir Putin Errusiako presidenteak hilketa eta gaitzetsi gainera ikerketa batzordea eratu du, gertatutakoa argitzeko.
2015/02/21 - 18:05
30.000 lagun baino gehiago Maidanen aurka agertu dira Moskun
Maidanen iraultza kondenatu dute. Duela urtebete Víktor Yanukóvich Ukrainako presidentea kargutik kendu zuten iraultza hori medio, odolez bustitako hiru egunen ostean.
2015/02/06 - 20:01
Merkelek, Hollandek eta Putinek bilera 'konstruktiboa' egin dute
Dmitri Peskov Kremlineko bozeramaileak jakinarazi duenez, gatazka konpontzeko agiri bat adosteko elkarrizketek jarraituko dute eta igandean telefonoz hitz egingo dute hiru buruzagiek eta Kievek.
2014/10/21 - 11:03
Totaleko presidentea hil da Moskun izandako hegazkin istripuan
Christophe de Margerie zihoan hegazkinak elurra kentzeko makina baten aurka egin du talka. Dirudienez, elurra kentzeko makinaren txoferra mozkorturik zegoen.
2014/08/13 - 00:19
Ukrainak Errusiaren konboi humanitarioa onartu duela esan du Moskuk
Serguei Lavrov Atzerri ministroak azaldu duenez, Ukrainako Gobernuaren, Gurutze Gorriaren eta Europako Segurtasun eta Lankidetzarako erakundearen ordezkariak kamioietan joatea onartu du Moskuk.
2014/07/16 - 13:47
Bi pertsona atxilotu dituzte Moskun, metroko istripuaren harira
Trenbide ikuskari bat eta horren laguntzailea atxilotu dituzte, segurtasun araudia urratu izana egotzita.
2014/07/15 - 17:12
Metr istripu larria izan da Moskun. Gutxienez hogei lagun hil dira.
Metro istripu larria izan da Moskun. Gutxienez hogei lagun hil dira, hiru bagoi errailetik irtenda. Oraindik dozenaka zauritu hiltzeko arriskuan daude. argindar etenaldi bategatik izan da.
2014/07/15 - 13:03
Moskuko metroa errailetik atera da
Lehen ikerketen arabera elektrizilate arazoa egon da, eta horren ondorioz, trena bera bakarrik gelditu da, erraietatik ateraz.
2014/07/15 - 11:14
Gutxienez 21 pertsona hil dira Moskuko metroko istripuan
161 pertsona zauritu dira. Larrialdi zerbitzuen arabera, argindarrak izandako etenaldi batek eragin du istripua. MOESK konpainia elektrikoak azaldu duenez, ostera, argindarrak ez du etenaldirik izan.