Multinazionalak
2022/06/02 - 20:34
Gasteizen 1.200 milioi euroko inbertsioa egitea aztertzen ari da Mercedes
Inbertsioa "epe luzera" gauzatuko litzateke, eta ibilgailu modelo berrien ekoizpena baimenduko luke.
2022/05/24 - 14:57
Siemens Energyk irailean aurkeztuko du Siemens Gamesa beraganatzeko eskaintza publikoa
Aurreikusitako egutegiaren arabera, urrian jakinaraziko lukete eskaintza publikoaren emaitza eta azaroan egingo litzateke Siemens Gamesa burtsatik kanpo uzteko akziodunen batzar nagusia. Bestalde, Siemens Energyk iragarri du zuzendaritza postuak % 30ean murriztuko dituela.
2022/05/12 - 18:05
Amazonek ez du zentro logistikoa eraikiko Oiartzungo Lanbarren industrialdean
Multinazionalak maiatzaren 11ko datarekin proiektua bertan behera utziko duela adierazten duen dokumentua erregistratu du Oiartzungo Udalean. Adierazi dute "estatu mailako antolaketa eredua" birplanteatu dutela eta ez dutela "zentroaren beharrik".
2022/03/14 - 13:37
CAFek 200 milioi euroko kontratua sinatu du Saudi Arabian
Zerbitzuen kontratuak, besteak beste, bost urtez trenak mantentzeko lanak egitea jasotzen du.
2022/03/09 - 15:58
Ukrainaren inbasioaren ondorioz Errusiatik alde egin duten multinazionalen zerrenda
BP, Shell, Volvo, Ford, Apple, Nike, McDonald 's, PepsiCo, Coca Cola eta Starbucks: multinazionalen exodo batek Errusia kolpatzen du.
2022/03/03 - 21:46
Gero eta ahots gehiago gerraren aurka, Errusian
Putinek oposizioa gogor zapaltzen jarraitzen du eta zerrenda gero eta luzeagoa da. Tartean Errusiako petrolio enpresarik handienak ere gaur Ukrainako gerra bukatzeko eskatu dio.
2022/02/01 - 21:22
Peruk herrialdeko findegi nagusia geldiarazi du, eragindako isuriaren aurrean erakutsitako erantzun faltagatik
Gobernuak Repsol enpresaren findegi nagusia itxi du, konpainiak ezin duelako bermatu halakorik berriro gertatuko ez denik. Hondamendiaren ondorioak bistakoak dira; uste da 12.000 upel petrolio isuri zirela itsasora, duela hamabost egun ezbeharra gertatu zenean esan zenaren bikoitza.
2022/01/05 - 19:37
Aldi baterako lan-erregulazio berri bat ezarri nahi dute Gasteizko Mercedes-Benz lantegian
Horrez gain, zuzendaritzak langileen ordezkariei jakinarazi die datorren astean lantegiak ohiko jarduerari eutsiko diola aurreikusten dutela. Hala ere, datorren asteko plangintza ostiral honetan baieztatuko dutela erantsi dute.
2021/11/11 - 13:54
Abenduko azken astean ekoizpena etengo du Gasteizko Mercedesek, mikrotxipen falta dela eta
Datorren astean, ordea, ez du geldialdirik egingo, zuzendaritzak langileei jakinarazi berri dienez.
2021/10/30 - 23:08
Gutxieneko zerga globala, Erromako G20 bileran betetako lehen helburua
G20ko agintariek multinazionalei gutxieneko zerga global berria ezartzea erabaki dute, nazioarteko zerga-sistema orekatzeko helburuarekin.
2021/09/15 - 15:22
Nafarroako Volkswagenek lau egunez geldituko du ekoizpena datorren astean
Enpresak langileei jakinarazi dienez, erdieroaleen horniduraren ezegonkortasunagatik piezak falta dira, eta, ondorioz, datorren astean ostegunean, hilaren 23an, baino ez da ekoitziko.
2021/09/08 - 16:58
Datorren astean ere etenda jarraituko du Gasteizko Mercedes-Benz lantegiko ekoizpenak
Erabaki horrekin, hirugarren astez egongo da geldirik Arabako lantegia, erdieroaleen hornikuntza faltagatik.
2021/07/09 - 22:51
Multinazionalei zuzendutako zerga-sistema adosteko urratsa eman du G20k
Munduko agintariek itun politiko bat egin nahi dute konpainia handiek zergak ez ordaintzeko aukerarik izan ez dezaten eta beren irabaziak paradisu fiskaletara eraman ez ditzaten. Gutxiengo zerga zenbatekoa izango den eztabaidatu behar dute orain.
2021/07/01 - 23:17
Enpresa handiei gutxienez % 15eko sozietate-zerga ezartzea adostu dute 130 herrialdek
Akordioak bi "oinarri" nagusi ditu, multinazional handiek haien jarduerak gauzatzen dituzten herrialde guztietan zergak ordain ditzaten, toki horietan egoitza sozialak izan ala ez.
2021/06/22 - 17:08
Rolls Roycek baztertu egin du ITPAero filiala Aernnovari saltzeko aukera
Arantxa Tapiak Rollsen erabakia baieztatu du, baina esan duenez "lana ez da amaitu". Eusko Jaurlaritzak aukerak proposatzen jarraituko du "etorkizuneko proiektu" ikuspegitik.
2021/06/04 - 09:49
3.798 langile kaleratzeko asmoa 2.935ra murriztu du BBVAk
Ostiral honetan amaitzen da BBVAk aurkeztutako lan-erregulazioko espedientea negoziatzeko epea.
2021/05/25 - 11:43
Ekoizpena eten dute gaur Gasteizko Mercedes lantegian, hornidura arazoak tarteko
Zehazki, Kroschu hornitzailearen kable batzuk falta ditu. Geldialdiak muntaketa, pintura eta azken muntaketa sekzioetako hiru lan txandetako langileei eragingo die.
2021/05/19 - 10:45
BBVAk 3.331 kaleratze eta % 65eko kalte-ordainak iragarri ditu 52 urtez gorakoentzat
Gainera, 467 langile birkokatzea proposatu die finantza erakundeak sindikatuei.
2021/03/24 - 19:48
Langile bat larri zauritu da Mercedes Benzen Gasteizko lantegian
Behargina ZIUn dago, ebakuntza egin ostean, baina sindikatuek jakinarazi dute bere egoera egonkorra dela.
2021/03/23 - 18:00
Txipen krisiak Gasteizko Mercedes-Benz geldiaraziko du larunbat honetan
Telelanaren gorakadarekin, txip-fabrikatzaileek tresna elektronikoak fabrikatzeko materialaren eskari handiari aurre egin behar izan diote, eta hornidurarik gabe utzi dute automobilaren sektorea.