Mungia
2016/02/09 - 10:07
Gizon bat larri zauritu da Mungian izandako sute batean
Erredura larriak ditu gorputzaren % 20an, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Moto konponketarako tailer batean izan da sutea, eta kalte handiak eragin ditu.
2016/01/26 - 15:07
Ameriketan merkatua zabaltzeko akordioa itxi du Artechek
Txileko Ecomac taldearekin sinatu du akordioa. Enpresa txiletarra Mungiako lantegiaren bazkide bilakatuko da 10 milioi euro inguruko inbertsioaren bitartez.
2016/01/26 - 13:26
Ecomac txiletarrak 10 milioi euroko inbertsioa egingo du Euskadin
EiTBk jakin duenez, konpainia txiletarra bazkide modura sartuko da Arteche enpresa bizkaitarrean.
2016/01/24 - 21:35
Baso-sute txikia piztu da Gatika eta Mungia artean
18:00ak aldera amatatu dituzte sugarrak. Dirudienez, hondarrak erretzen zebilen herritar baten erruz zabaldu da sutea. Ez da zauriturik izan.
2016/01/18 - 18:06
Belako: 'Ondo pasatu ezean, ez luke zentzurik izango'
Mungiako laukoteak “Hamen” kaleratu du, ibilbideko laugarren lana, eta errepidera aterako da berriz, agertoki gosez. Cris eta Lorerekin hitz egin dugu, diskoaz eta, oro har, taldeaz.
2016/01/07 - 09:25
Emakume bat hil da Mungian, auto batek harrapatuta
Ezbeharra 22:25ean jazo da bart, BI-3120 errepidean. Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza.
2015/11/07 - 15:41
Soietxeko kuartelaren kontrako 26. martxa, Mungian
Kuartela bota eta lursail horretan baratzak jartzea eskatu dute. Talde antimilitaristek eta ekologistek deitu dute martxa.
2015/09/23 - 09:11
Schneider Electricek Bizkaian kokatuko du industria zuzendaritza
“Bizkaia eta Euskadi industrian erreferente” dira, Frantziako multinazional horren zuzendaritzaren ustez, eta, hori dela eta, “lurraldean presentzia indartzea funtsezkoa” dela deritzo.
2015/08/18 - 12:51
Langile bat zauritu da Mungian, lan istripu batean
Behargina hirugarren solairutik behera erori da Legarda herri ikastetxean, leihoak garbitzen ari zenean.
2015/05/29 - 13:21
Belako FIB jaialdian arituko da uztailean
Euskal musikak ere lekua izango du Benicassimeko jaialdi ezagunean. Uztailaren 16tik 19ra egingo dute aurten FIB jaialdia.
2015/05/01 - 14:48
Bakioko bizilagun bi zauritu dira Mungian izandako trafiko istripuan
Gaueko 23:30etan, zihoazen ibilgailua errepidetik atera da eta, ondorioz, 32 urteko gidaria larri zauritu eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute.
2015/03/11 - 12:09
221 km/h-ko abiaduran, Mungian
Ertzaintzak 24 urteko gizonezko bat inputatu du, bideko segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita.
2015/02/13 - 17:45
Mungiako alkatearen ustez, banderaren inposaketak umiltzea du helburu
Uriagerekak euskal herritarrak "ulertzen eta errespetatzen saiatzeko" deia egin dio Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren ordezkariari.
2015/02/10 - 15:13
Mungiako alkateak dimititu egin du
Mungian, EAJko alkateak dimisioa eman du udaletxean Espainiako bandera jartzera derrigortu dutelako. Berarekin batera Kultura zinegotziak ere dimititu du.
2015/02/10 - 12:32
Mungiako alkateak dimititu egingo du Espainiako bandera ez jartzeko
“Sentitzen dut ezin izan dudalako agintaldia bete, eta herri osoa umiltzen saiatu direlako izatea”, esan du Uriagerekak.
2014/12/20 - 13:11
Suak ibilgailu bat kiskali du Mungian
Bizilagunak euren etxeetatik atera behar izan dituzte. Sua bigarren ibilgailu bat ere kaltetu du.
2014/09/22 - 16:26
Mungiak Konstituzionalera jo du Espainiako banderaren epaia dela eta
Udalak "ideologia-askatasun eskubidea" eta "kontzientzia-eragozpena" argudiatuko du, eta udaletxean bandera espainiarra jartzea agintzen dion epaia bertan behera uztea eskatu du.
2014/05/17 - 20:06
Kuartelaren aurkako ohiko martxa egin dute Mungian
Parte-hartzaileen arabera, "murrizketek ez dute eraginik gastu militarretan; izan ere, horiei eutsi egin diete, eta ugaritu egiten dituzte". Hogeita bosgarren aldiz egin dute ekimena.
2014/03/18 - 20:54
Ehunka lagunek Andina Pereiraren hilketa gaitzetsi dute Mungian
Elkarretaratze isila izan behar zuen, baina manifestari batzuek "Justizia" eskatzeko oihu egin dute, eta baita amorrua adierazteko ere.
2014/03/18 - 15:54
Mungiako emakumearen ustezko hiltzailea epailearen esku utzi dute
Mungian hildako emakumearen bikotekide ohiak aurrekariak ditu, aurreko neska-lagun bati ere tratu txarrak emateagatik.