Ehunka lagunek Andina Pereiraren hilketa gaitzetsi dute Mungian
Andina Pereiraren hilketa matxista gogor gaitzetsi dute Mungiako bizilagunek eta erakundeek. Biktimak 35 urte zituen.
Mungiako Udalak, biktimaren lagunek eta erakundeetako ordezkariek egindako deialdiari erantzun diote ehunka pertsonek. Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Aldundiak, Eudelek eta Emakundek elkarretaratzeari babesa eman diote.
Elkarretaratzea 19:00etan hasi da udaletxearen aurrean. Protestak 15 minutuko iraupena izan du. Elkarretaratze isila izan behar zuen, baina manifestari batzuek "Justizia" eskatzeko oihu egin dute, eta baita amorrua adierazteko ere. Elkarretaratzea "Mungiak indarkeriari, ez" lelopean egin dute.
Besteak beste, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Ignacio Erice Espainiako Gobernuko ordezkariordeak parte hartu dute.
Era berean, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, Nerea Llanos Euskadiko PPren idazkari nagusia, Idoia Mendia PSEko bozeramailea, Diana Urrea EH Bilduko legebiltzarkidea eta Irune Soto koalizio bereko bozeramailea Bizkaiko Batzar Nagusietan, Mungian izan dira.
Andinaren senitartekoei eta lagunei elkartasuna adierazi die Landaidak, eta hilketa "erabat errefusatu" du, "gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunaren adierazpen bortitzena delako".
Brasildar ugari
Elkarretaratzean brasildar askok parte hartu dute. Parte-hartzaileek biktimaren argazkiak erakutsi dituzte, "Justizia Andinarentzat", "Ez dago eskubiderik, ez bigarren baten zain egon" edo "Ez zaitugu sekula ahaztuko" mezuekin.
Dolu ikur bezala "M" formako eskultura zapi lila batekin estali eta dolu-xingola beltza jarri dio Mungiako Udalak. Era berean, Ikurriña eta Mungiako bandera haga erdia jarri dituzte.
Gainera, goizean inguruko beste udal batzuek (Sopela, Ondarroa...) hilketa gaitzetsi eta elkarretaratzeak deitu dituzte. Berdintasunaren alde lan egiteko eskatu diete guztiek herritarrei.

Elkarretaratzea Mungian. Argazkia: EiTB
Atxilotua, espetxean
Epaileak 14:30ean ustezko hiltzailea Basauriko (Bizkaia) kartzelan sartzea agindu du, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gizonezkoa 35 urtekoa eta Zamudioko bizilaguna da, eta aurrekariak ditu aurreko bikotekide bati ere tratu txarrak emateagatik. Andinak, baina, ez zuen salaketarik jarri horren aurka, EFEk jakinarazi duenez.
Akusazio partikularra
Ezohiko eta premiazko saio batean onartutako adierazpen instituzionalean, Mungiako Udalak prozesu judizialean akusazio partikular gisa aurkeztea erabaki du, Andinaren senideen eskubideak bermatzeko eta Mungiako herritarren izenean justizia eskatzeko.
Adierazpenean, Udalak "gaitzespen irmoa" agertu du Andinaren "heriotza bortitz eta bidegabearen" aurrean. Halaber, "elkartasuna eta gertutasuna" adierazi die seme-alabei, senideei eta lagunei.
Biktimaren seme-alabak
10 eta 14 urteko bi seme-alabak Bizkaiko Foru Aldundiaren eskuetan geratu dira.
Amanda eta Marcos umezurtz geratu dira. Umeak dira, hain zuzen ere, gure gizartearen gaitz honetako biktima ahaztuak.
Bizkaiko Aldundiko zerbitzu sozialak egin dira seme-alaben kargu, Brasildik senideak iristeko zain, haietaz arduratzeko.
Gorpua aberriratzeko diru-bilketa
Bestalde, Andina Pereiraren senitartekoek dirua biltzeko kanpaina hasi dute gaur. Gorpua aberriratzeko dirua behar dute, eta baita bi seme-alabak Brasilera eramateko ere.
Gorpua eta bi seme-alabak aberriratzeko 10.800 bat euro behar dituztela azaldu du Fabio Brito biktimaren anaiak.
"Kontsulatuak laguntzea ez da gauza segurua eta ziurtasuna behar dugu. Lehenbailehen ekarri behar dugu, hemen ikusi eta gure alboan lur emateko", adierazi du Britok telefonoz.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.