Murrizketak
2014/10/29 - 14:20
EH Bildu murrizketarik gabeko aurrekontuak onartzeko prest agertu da
Elkarrizketarako atea zabalik utzi du koalizioak, EAJrekin akordioak bilatzeko.
2014/10/23 - 17:17
Bilboko taxilariek lanaldia 12 ordutik 10era murriztea eskatu dute
Egunean 12 ordu sartzeko aukera dute, baina lan karga asko jaitsi denez, 10era mugatu nahi dute kopurua. Bizi kalitatean irabaziko luketela diote. Autoetan publizitatea eramateko baimena lortu dute.
2014/10/23 - 10:09
Murrizketa sozialik egingo ez duela 'bermatu' dio Urkulluk EH Bilduri
Bestalde, akordioak lortzeko denbora "agortu" egiten ari dela ohartarazi dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari.
2014/10/22 - 12:03
Arraiz: 'Murrizketak baldin badaude, ez da akordiorik egongo'
Hasier Arraizek adierazi duenez, EH Bilduk ez ditu aurrekontuei buruzko akordioaren ateak isten, baina argi utzi du 'murrizketa sozialak' baldin badaude, ez dela akordiorik izango.
2014/10/21 - 20:51
Jaurlaritzak % 14 murriztu du 'Berria'ri ematen dion diru-laguntza
EH Bilduk salatu duenez, euskararen "normalkuntzaren kontrako erasoa" da Euskal Herriko "egunkari nazional euskaldun bakarrari" 210.000 euro gutxiago ematea.
2014/10/08 - 12:39
Rajoyren Gobernua osasun gastua murrizteko programak prestatzen ari da
Espainiako Gobernuak neurri horiekin autonomia erkidegoei defizita murrizten lagundu nahi die, eta, bide batez, ezarritako egonkortasun helburuak lortu.
2014/10/03 - 16:54
Murrizketak egitea leporatu dio oposizioak Jaurlaritzari
Datorren urteko aurrekontuetan ere osasunari, hezkuntzari eta babes sozialei eusteko konpromisoa hartu du lehendakariak.
2014/10/03 - 10:41
Jaioberrientzako laguntzetan murrizketa handiak, Frantzian
Bigarren seme-alabagatik, orain artekoaren herena jasoko da urtarrilaren batetik aurrera. 250 milioi euro aurreztuko dira, 2015ean bakarrik, baina polemika sortu da.
2014/10/01 - 20:09
Gastua 21.000 milioi eurotan murriztuko du Frantziak 2015ean
Hala ere, Bruselarekin adostutako defizit helburuak beteko ez dituztela azaldu du Frantziako Gobernuak. Kontu publikoek ez dute 2019ra arte oreka berreskuratuko.
2014/10/01 - 12:46
'2009tik hona erosteko ahalmena %20 murriztu zaigu pentsiodunei'
Mikel Argiñarena, "Pentsiodunak martxan" elkarteko kidea pentsioen igoeraz Euskadi Irratiko Faktorian.
2014/09/25 - 19:28
Arraiz: 'Murrizketarik gabeko aurrekontu bat ituntzera prest gaude'
Arraiz kritikoa izan da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin, bai arlo ekonomikoan bai bakegintzan. 'Ez baduzu egiten, gutxienez egin ezazu egiten duzula. Hori da jarrera', esan du.
2014/09/24 - 16:50
Txinak karbono isuriak murriztuko dituela agindu du lehen aldiz
Aldaketa klimatikoari buruzko goi bileran, munduko buruzagiek ez dute iragarpen handirik egin. Hala ere, Txinak, lehen aldiz, karbono isuriak murriztuko dituela agindu du.
2014/09/12 - 18:52
Jaurlaritzak PPren murrizketak egiten dituela esan dute sindikatuek
ELAren hitzetan, ez da euskal legerik behar “PPk egiten duen gauza bera egiteko”. LABek “lan baldintzei eraso egiteko abangoardia mota” bat bilakatzea leporatu dio Jaurlaritzari.
2014/09/11 - 14:24
Protesta, Enplegu Publikoko Legearen Proiektu eta murrizketen aurka
ELA eta LAB sindikatuak Eusko Jaurlaritzaren aurrean batu dira Enplegu Publikoko Legearen aurreproiektuaren eta murrizketen aurka protesta egiteko.
2014/09/06 - 15:39
Mendiak exekutiba murriztuko du, bakoitzari zeregin bat emanez
Idazkaritza Nagusirako hautagaiak adierazi duenez, "horretara errazagoa izango da kontuak eskatu ahal izatea".
2014/08/30 - 15:56
Hollandek defizitaren murrizketa eta hazkundea lotu nahi ditu
François Hollandek ez du bakarrik egon nahi Bruselako goi-bileran. Bilkuraren aurretik, Batasuneko buruzagi sozialdemokratak elkartu ditu Parisen.
2014/08/29 - 13:01
Tapia: 'Langileez gain, gastuak murrizteko hainbat modu daude'
Zumarragako Arcelor Mittal lehiakorra izan dadin, gastuak nola murriztu ondo aztertu behar dela esan du Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak: 'Energia eta langileetaz aparte, beste hainbat aukera daude horretarako'.
2014/08/29 - 10:09
Forudunen kopurua 17.621tik 22ra murriztea proposatu du Gallardonek
Gallardonen ustez, Espainiako forudun bakarrak errege-familiako kideak eta Gobernuko, Senatuko, Auzitegi Konstituzional eta Goreneko eta erkidegoetako presidenteak izan beharko lirateke.
2014/08/08 - 21:52
Bere zentroetan murrizketak egin dituztenik ukatu du Osakidetzak
"ELAk herritarren artean zabaldu nahi duen alarma" deitoratu du Osakidetzak. Abuztuan ospitaletako 1.170 ohe baino gehiago itxi behar dituztela salatu du sindikatu abertzaleak.
2014/08/04 - 17:15
Ertzaintzak eskolta kopurua murriztuko du
2012an hasi ziren eskoltak gutxitzen, ETAk bere jarduna behin betiko amaitu ondoren, eta pixkanaka egingo dute moldaketa.